Helen: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: '''Helen''' helenoen aitalehen mitologikoa izan zen. Deukalion eta Pirraren semea eta Anfiktion eta Orestesen anaia. Baita Protogeneia, Pandora II eta [[Thyi...
 
t Helén izenburua Helen(r)en truke aldatu da
(Ez dago alderik)

17:00, 17 ekaina 2008ko berrikusketa

Helen helenoen aitalehen mitologikoa izan zen. Deukalion eta Pirraren semea eta Anfiktion eta Orestesen anaia. Baita Protogeneia, Pandora II eta Thyiaren neba ere. Bere semeak, Aeolus, Xuthus eta Dorus izan ziren. Izenak, el aurrizkia darama, eguzkia esan nahi duena, eta las atzizkia, harria edo harkaitza esan nahi duena. Hitz hau, greziarren beste izendapen bat ere izan da. Bere hiru semeek, Greziako lehen tribuak eratu zituzten: Aeolusek, Eoliarrak, Xuthusek, Akaiarrak eta Ioniarrak, beharbada, Xuthusek, ezkontzatik kanpo izan zuen Ionas izeneko seme batengandik, eta Dorusek, Doriarrak, Pandora II eta Thyiaren semeekin, Zeusekin batera, eta Hesiodoren Emakumeen Katalogoa izeneko liburuan idatzitakoarekin ados egonda, Graekusek, Greziarrak, Makednosek, Mazedoniarrak, eta Magnesek, magnesiarrak. Eurek, Greziarren Phthia lurraldea konkistatu zuten, eta, ondoren, euren arauak beste hiri batzuetara zabaldu zituzten. Inguru hauetako jendea, helenoak deituak izan ziren, Helenen ondorengo bezala.