Izar gorri (ikurra): berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Ev (eztabaida | ekarpenak)
t interwiki: + hr:Crvena zvijezda
62. lerroa: 62. lerroa:
[[fr:Étoile rouge (symbole)]]
[[fr:Étoile rouge (symbole)]]
[[he:הכוכב האדום]]
[[he:הכוכב האדום]]
[[hr:Crvena zvijezda]]
[[hu:Vörös csillag]]
[[hu:Vörös csillag]]
[[it:Stella rossa]]
[[it:Stella rossa]]

22:14, 22 ekaina 2008ko berrikusketa

Artikulu hau izar gorria sinboloari buruzkoa da, esanahi ezberdinentzako ikus izar gorri
Izar gorria

Bost puntatako izar gorria sozialismoarekin nahiz komunismoarekin lotu ohi den ikurra da. Karl Marxek eta Friedrich Engelsek ikur gisa erabiltzen zuten, eta Sobietar Batasun ohiean ere hainbat ikurretan erabiltzen zen. Alderdi komunistek euren ikur gisa erabiltzen hasi ziren, komunismoarekin hertsiki lotutako igitaia eta mailuarekin batera.

Esanahia

Guztiz argiturik ez badago ere, badirudi izar gorriaren bost puntek langileriaren eskuaren bost behatzei, batetik, eta bost kontinenteei, bestetik, erreferentzia egiten dietela. Beraz, langile mugimenduaren eta internazionalismoaren ikurra da, marxismoaren leloa sinbolizatuz: Munduko langileok, batu zaitezte!

Beste ikuspuntu baten arabera, izar gorriak sozialismoa ahalbidetu zuten bost gizarte taldeak sinbolizatzen ditu: gazteria, militarrak, langileak, nekazariak eta intelektualak.

Erabilera

Izar gorria hainbat ikurretan erabili da eta, egun, erabiltzen da. Hainbat estatuko banderetan, mugimendu politiko nahiz armatu sozialista edo komunista hainbatek eta Espainiako mugimendu nazionalista batzuek, besteak beste, erabiltzen dute.

Sozialismoari lotutako erailera

Koreako Herri Errepublika Demokratikoko bandera

Izar gorriaren erabilera nagusia mugimendu sozialista edo komunisten ikur gisakoa da. Izar gorria, zentzu honetan, hainbat estatu sozialistek erabili dute euren banderan historian zehar. Sobietar Batasunak, horrela, bere banderan eta bere errepublikakoetan, besteak beste, erabiltzen zuen. Berdin gertatzen da armarriekin ere. Jugoslaviak ere ikurra zerabilen bere banderan. Gaur egun, Ipar Koreak darabil izar gorria bere banderan.

Munduko alderdi politiko komunista ia denez gain, bestalde, hainbat talde armatuk ere izar gorria erabili dute ikur gisa, adibidez: GRAPOk Espainian, EZLNk Mexikon edota RAF Armada Gorriaren Fakzioak Alemanian.

Espainiako erabilera zehatza

Espainiako hainbat mugimendu nazionalistek euren herrialdearen banderari izar gorria gehitzen diote, independentismoaren ikur gisa. Gehienetan, ordea, ikur horiek ezkertiartzat jotzen dira, izar gorriaren jatorrizko esanahiarekin harremana izanez.

Sozialismoarekin zerikusirik gabeko erabilerak

Panamako Errepublikako bandera

Herrialde batzuen banderetan (Panama, AEBetako Kalifornia, etab.) izar gorria erabiltzen da, sozialismoarekin zerikusirik ez duen esanahi batekin.

Sozialismotik aldendutako esanahi honekin jarraituz, Heineken garagardo markaren ikurra ere izar gorria da.

Lege egoera

Sobietar Batasunak okupaturiko lurralde batzuetan, izar gorria zein igitaia eta mailua okupazioaren ikurtzat hartzen dira, eta nazien ikurrekin alderatzen dute. Hungarian, adibidez, ikur hauek ezin dira modu publikoan erabili. Estonian ere antzeko saiakerak izan dira.

Diktadura erregimenak dituzten beste herrialde batzuetan, aldiz, oposizioaren edo-eta errebeldeen ikur gisa jazartzen da izar gorria.

Ikus, gainera


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Izar gorria