Jump to content

«Euskal herrizaletasun»: berrikuspenen arteko aldeak

«Baskismo» orrira birbideratua
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa Advanced mobile edit
Baskismo» orrira birbideratua)
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa Birbideratze berria Advanced mobile edit
#BIRZUZENDU[[Baskismo]]
'''Baskismoa''' ([[gaztelania]]zko ''vasquismo'' hitzetik eratorria) edo '''euskozaletasuna''' [[Euskal Herria]] edo [[Euskadi]] nahiz [[euskal herritar]] kulturarekiko zaletasun, maitasun edota atxikimendu sentipenari deritzaio. [[Euskaltzaletasun]]ak [[euskara]], eta oro har euskal kulturarekiko, konpromisoa eta zaletasuna oso modu zehatzean adierazten dituen bitartean, baskismoak praktikan horietatik harago eta teorikoki modu zabalagoan Euskal Herriko [[erdal]] kultura eta hizkuntzekiko atxikimendua ere euskara eta euskal kulturaren parekide ditu.
 
[[Kultura]], [[gizarte]]a, [[arte]]a, [[musika]], [[zinema]], [[historia]] eta [[politika]]n bai eta euskaldutasuna ukitzen duen edozein gaietan sustraitua dagoen mugimendua edota pentsamoldea da.
 
Berez, [[1980ko hamarkada]]tik aurrera [[gaztelania]]z soilik erabiltzen den hitza da (''vasquista'' hitzak beste garaietako esan nahi berdineko gaztelaniazko ''vascófilo'', ''vascólogo'', ''euscariano'', ''euscalerriaco'' edota ''euscaro'' eta abar bezalako hitzak alboraturik), euskaraz [[euskaltzaletasun]]a erabiltzen baita, ziurrenik [[Katalunia]]n [[XIX. mendea]]n sortu eta geroztik indar handia duen [[katalanismo]]aren parekide izan nahirik sortua.
 
Hitz hau bere hiztegian jasoa duen munduko akademia bakarra [[Espainiako Errege Akademia]] da, bere hiztegian jartzen duenez Euskal Herria eta euskal herritar kulturarekiko atxikimendua adierazteko nahiz gaztelaniak euskaratik jaso dituen euskal hitzak izendatzeko gaztelaniaz erabiltzen den hitza omen da.
 
== Politikan ==
Baskismoa [[eusko abertzaletasun|alderdi abertzaleez]] gain abertzaleak ez diren alderdiek ere euren historian zehar bere egin duten pentsamolde edo adar ideologikoa da, esate baterako, [[Euskal Autonomia Erkidegoa]]n [[Ezker Batua]], [[Ahal Dugu]] edota [[PSE]] alderdiek (azken honetan [[Jesus Egiguren]], [[Odon Elorza]] edo [[Gemma Zabaleta]] politikariak nabarmentzen dira).
 
Aldiz, [[Nafarroako Foru Erkidegoa]]n, [[PSN]]ek kontraesan garbian [[UPN]] eta [[Nafarroako Alderdi Popularra|NPPren]] [[nabarrismo|eskuindar nabarrismoaren]] eraginez edo presiopean [[1970eko hamarkada]]ko amaieran erakutsi zuen hasierako baskismoaren aldeko jarrerari muzin egin dio, eta [[Geroa Bai]] ([[Nafarroa Bai]]), [[EH Bildu]], [[Eusko Alkartasuna]], [[EAJ]], [[Aralar (alderdia)|Aralar]], [[Batzarre]], [[Ahal Dugu]] edota [[Nafarroako Ezker Batua]] izan dira [[nabarrismo|nabarrismo aurrerakoia]] eta baskismoa uztartu dituzten alderdiak. Salbuespen gisa, [[CDN]] alderdia legoke, [[1990eko hamarkada]]n arrakasta handirik gabe bi multzoen artean kokatzen saiatu zen alderdia.
 
== Ikus gainera ==
* [[Euskaltzaletasun]]a
* [[Nabarrismo]]a
* [[Eusko abertzaletasun]]a
 
== Kanpo estekak ==
{{autoritate kontrola}}
 
[[Kategoria:Euskal Herriko politika]]
[[Kategoria:Euskal Herriko kultura]]
[[Kategoria:Euskal Herriko gatazka]]
[[Kategoria:Nafarroako politika]]
3.668

edits