Iñaki Otxoa de Olza: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t robota Erantsia: en:Iñaki Ochoa de Olza
56. lerroa: 56. lerroa:
[[Kategoria:2008ko heriotzak|Otxoa Olza, Iñaki]]
[[Kategoria:2008ko heriotzak|Otxoa Olza, Iñaki]]


[[en:Iñaki Ochoa de Olza]]
[[es:Iñaki Ochoa de Olza]]
[[es:Iñaki Ochoa de Olza]]

06:06, 30 ekaina 2008ko berrikusketa

Iñaki Otxoa de Olza
Datu pertsonalak
Izen osoa Iñaki Otxoa de Olza Segin
Jaio 1967ko maiatzaren 29a
Iruñea (Nafarroa)
Hil 2008ko maiatzaren 23a
Annapurna mendia (Himalaia)

Iñaki Otxoa de Olza Segin (Iruñea, Nafarroa, 1967ko maiatzaren 29a - Annapurna, 2008ko maiatzaren 23a) eskaladako eta alpinismoko irakaslea eta mendi-gidaria zen. Guztira 15 zortzimilako igo zituen: 12 nagusi, 2 errepikapen eta bigarren mailako 1. Bakarrik Annapurna eta Kangchenjunga falta zitzaizkion munduko 14 zortzimilakoak igotzeko, 16 pertsona soilik lortu duten balentria; haien artean, bi euskalherritar: Juanito Oiarzabal eta Alberto Iñurrategi.

El Pais, Diario de Navarra, Diario de Noticias, Desnivel, Gure mendiak eta Revista Campo Base hedabideetan artikuluak idatzi ohi zuen, eta TVE 1ko Al filo de lo imposibleko 7 espediziotan parte hartu zuen.

Zortzimilakoak

  1. Cho Oyu (8.201): 1993.
  2. Gasherbrum I (8.068): 1996.
  3. Gasherbrum II (8.035): 1996.
  4. Lhotse (8.516): 1999.
  5. Everest (8.848): 2001.
  6. Nanga Parbat (8.125): 2003.
  7. Broad Peak (8.046): 2003.
  8. Makalu (8.463): 2004.
  9. K2 (8.611): 2004.
  10. Manaslu (8.163): 2006.
  11. Shisha Pangma (8.027): 2006.
  12. Dhaulagiri (8.167): 2007.

Azken gailurra

2008ko maiatzaren 19an, Annapurnaren tontorrera iristeko 100 metro besterik falta ez zitzaionean bat-bateko ondoeza izan zuen. Eskuetan izozte zantzuak zituen eta konortea galtzeko zorian egon zen. Bere laguna, Horia Colibasanu mendizale errumaniarra, medikuekin kontaktuan jarri zen eta neurologoak Iñaki ahalik eta lasterren jaistea gomendatu zion, garun-edema bat izan zezakeelako. Iñaki Horiaren zaintzapean egon zen IV. kanpamenduan (7.400 metrora) erreskate taldea bere bila noiz iritsiko zain.

Maiatzaren 22an mendizale suitzarrez osatutako erreskate-taldea Iñaki zegoen lekura heldu zen. Ueli Steck mendizaleak Iñakiri sendagaiak eman zizkion eta Simon Anthamattenn, berriz, III. kanpamenduan geratu zen aginduen zain. Iñakik ezingo balu bere kabuz jaitsi, Denis Urubko mendizale kazakhstandarrak eta Don Bowie kanadarrak osatzen duten beste erreskate-talde bat antolatuta zegoen. Halaber, beste hirugarren erreskate-talde bat ingurura gerturatzen ari zen. Azken erreskate-talde honek 6.200 metrotara igo zitekeen helikopteroa eduki zezakeen.

Azkenik, bost egun konorterik gabe egon ondoren, maiatzaren 23an goizeko 8:45ean (12:30ak Nepalen) zendu zen[1]. Bere gorpua Annapurnan bertan uztea izan zen bere azkeneko nahia.[2]

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. Otxoa de Olzaren heriotza Berrian
  2. El cuerpo de Iñaki Otxoa de Olza descansará en el Annapurna por expreso deseo suyo.

Kanpo loturak

Albisteak