Hepatitis: berrikuspenen arteko aldeak
t robota Erantsia: da, el, th Aldatua: ur |
t robota Erantsia: ko:간염 |
||
50. lerroa: | 50. lerroa: | ||
[[it:Epatite]] |
[[it:Epatite]] |
||
[[ja:肝炎]] |
[[ja:肝炎]] |
||
[[ko:간염]] |
|||
[[la:Hepatitis]] |
[[la:Hepatitis]] |
||
[[lt:Virusinis hepatitas]] |
[[lt:Virusinis hepatitas]] |
11:59, 2 uztaila 2008ko berrikusketa
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Hepatitisa gibelean eragiten duen gaixotasun handigarria da. Infekziosoa, inmunologikoa ala toxikoa izan daiteke. Sexu-transmisiozko gaixotasun bezala hartzen da.
Epidemiologia
Infekziosoak
- A Hepatitisa: A Hepatitisaren birusaren ondorioz sortzen den gaixotasuna. Beste pertsonen gorozkiekin kontaktua edukiz, etxean garbitasun-eza edota kutsaturiko elikagaiak jatearekin sortzen da birusa.
- B Hepatitisa: Odolan doan edo kutsatutako pertsona baten sexu-harremanekin kutsatzen den gaixotasun larria. Zirrosia, gibel-minbizia eta heriotza sortzen ditu.
- C Hepatitisa: C Hepatitisaren birusaren ondorioz sortzen den gaixotasuna.
- D Hepatitisa: Akastun birusa da, bizitzeko, B Hepatitisaren birusa behar duena.
- E Hepatitisa: A Hepatitisaren antzekoa da, ur kutsatuaren bitartez transmititzen dena.
- F Hepatitisa eta G Hepatitisa: Orain gutxi aurkitu diren gaixotasunak. Oso gutxi ikertu da hauei buruz. Odolaren bitartez transmititzen dira.
Ez infekziosoak
Alkoholaren gehiegizko kontsumoak eragile ez infekzioso nagusien artean dago.
Diagnostikoa
Proba analitikoek diagnostikoaren bidean ipintzen dute, transaminasa altuak antzematurik. Hepatitis infekziosoa izanez gero, serologiak eskatu behar dira mota zehazteko.
Ekografiak ere hainbat datu eman ditzake gibelaren egoerari buruz.
Tratamendua
Beste gaixotasun batzuekin bezala, tratamendurik hoberena profilaxia edo prebentzioa da, hepatitis biralen kasuan kutsatzeko bideak zainduz (sexu-harremanak, odol transfusioak eta abar).
Hepatitis toxikoetan, alkoholaren demaseko kontsumoa kontrolatzea eta farmakoen alboko-eraginak begiratzea neurrien artean ditugu.