Bhutan: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
41. lerroa: 41. lerroa:
| oharrak =
| oharrak =
}}
}}
'''Bhutan''' ({{lang-dz|འབྲུག་ཡུལ་|Druk Yul}}),<ref name="euskaltzaindia">{{erreferentzia|izenburua=38. araua: Munduko estatuen izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak|url=https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0038.pdf|argitaletxea=Euskaltzaindia, euskaltzaindia.eus|sartze-data=2011-03-30}}</ref> izen ofiziala '''Bhutango Erresuma'''<ref name="euskaltzaindia"/> ({{lang-dz|འབྲུག་རྒྱལ་ཁབ་|Druk Gyal Khap}}), [[Erdialdeko Asia]]ko estatu burujabea bat da, kostalderik gabea, ekialdeko [[Himalaia]]n kokaturik dagoena. Mugakide ditu [[Txinako Herri Errepublika|Txina]] ([[Tibet]]) iparraldean eta [[India]] hegoaldean. 38.394 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta [[2019]]an 741.700 biztanle zituen.<ref name="zenbatespen"/> [[Thimphu]] da hiriburua eta hiri nagusia.
'''Bhutan'''<ref name="euskaltzaindia">{{erreferentzia|izenburua=38. araua: Munduko estatuen izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak|url=https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0038.pdf|argitaletxea=Euskaltzaindia, euskaltzaindia.eus|sartze-data=2011-03-30}}</ref> ({{lang-dz|འབྲུག་ཡུལ་|Druk Yul}}), izen ofiziala '''Bhutango Erresuma'''<ref name="euskaltzaindia"/> ({{lang-dz|འབྲུག་རྒྱལ་ཁབ་|Druk Gyal Khap}}), [[Erdialdeko Asia]]ko estatu burujabea bat da, kostalderik gabea, ekialdeko [[Himalaia]]n kokaturik dagoena. Mugakide ditu [[Txinako Herri Errepublika|Txina]] ([[Tibet]]) iparraldean eta [[India]] hegoaldean. 38.394 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta [[2019]]an 741.700 biztanle zituen.<ref name="zenbatespen"/> [[Thimphu]] da hiriburua eta hiri nagusia.


Munduko estaturik bakartuenetakoa da, atzerriko eragina eta turismoa oso araututa baitaude, kultura tibetar-[[budismo|budista]] tradizionala babestu nahian. Hizkuntza ofiziala [[dzongkha]] da,<ref name="euskaltzaindia" /> [[tibetera]]ren senide hurbila.
Munduko estaturik bakartuenetakoa da, atzerriko eragina eta turismoa oso araututa baitaude, kultura tibetar-[[budismo|budista]] tradizionala babestu nahian. Hizkuntza ofiziala [[dzongkha]] da,<ref name="euskaltzaindia" /> [[tibetera]]ren senide hurbila.

00:56, 21 urtarrila 2020ko berrikusketa

Bhutango Erresuma
འབྲུག་རྒྱལ་ཁབ་
Druk Gyal Khap
Ereserkia: Druk Tsenden (en) Itzuli

Bhutango bandera

Emblem of Bhutan (en) Itzuli
Bhutan_(orthographic_projection).svg
Geografia
Hiriburua
eta hiri handiena
Thimphu
27°28′17″N 89°38′1″E
Azalera38.394 (133.)
Punturik altuenaGangkhar Puensum (7.570 m)
Punturik sakonenaDrangme Chhu (en) Itzuli (97 m)
KontinenteaAsia
MugakideakTxinako Herri Errepublika eta India
Administrazioa
Gobernu-sistemaMonarkia konstituzional parlamentario unitarioa
ErregeaJigme Khesar Namgyel Wangchuck
Prime Minister of Bhutan (en) ItzuliLotay Tshering (en) Itzuli
LegebiltzarraParliament of Bhutan (en) Itzuli
Epai autoritateaSupreme Court of Bhutan (en) Itzuli
Harreman diplomatikoak Ikusi mapa Wikidatan
Zeren kide
Demografia
Biztanleria807.610 (2017) (165.)
53.663 (2013)
Dentsitatea21,03 bizt/km² (196.)
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
ErlijioaMahāyāna, hinduismo eta kristautasun
Ezkontzeko adinagenero guztiak: 18
Emankortasun-tasa1,8 (2021)
Eskolaratu gabeko umeak30.548 (2014)
Alfabetizazioa% 72,1 (2022)
Bizi-itxaropena71,5 (2021)
Giniren koefizientea37,4 (2017)
Giza garapen indizea0,666 (2021)
Ekonomia
BPG nominala2.511.852.941,1765 $ (2017)
299.214.110,78208 (2016)
BPG per capita3.130 $ (2017)
348 (2016)
BPG erosketa botere paritarioa7.584.700.959 nazioarteko dolar (2017)
470.789.037 (2016)
BPG per capita EAPn9.391,539 nazioarteko dolar (2017)
474,236 (2016)
BPGaren hazkuntza erreala6,2 % (2016)
Erreserbak1.206.238.190 $ (2017)
78.960.877 (2016)
Inflazioa3,7 % (2016)
−1,4 (2015)
Historia
Sorrera data: 1949ko abuztuaren 8a eta 1907ko abenduaren 17a
Bestelako informazioa
Aurrezenbakia+975
ISO 3166-1 alpha-2BT
ISO 3166-1 alpha-3BTN
Ordu eremua
Elektrizitatea230 V. 50 Hz.AC power plugs and sockets: British and related types (en) Itzuli, Schuko (en) Itzuli, BS 1363 (en) Itzuli, BS 546 (en) Itzuli eta Europlug (en) Itzuli
Internet domeinua.bt
bhutan.gov.bt

Bhutan[1] (dzongkhaz: འབྲུག་ཡུལ་Druk Yul), izen ofiziala Bhutango Erresuma[1] (dzongkhaz: འབྲུག་རྒྱལ་ཁབ་Druk Gyal Khap), Erdialdeko Asiako estatu burujabea bat da, kostalderik gabea, ekialdeko Himalaian kokaturik dagoena. Mugakide ditu Txina (Tibet) iparraldean eta India hegoaldean. 38.394 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 2019an 741.700 biztanle zituen.[2] Thimphu da hiriburua eta hiri nagusia.

Munduko estaturik bakartuenetakoa da, atzerriko eragina eta turismoa oso araututa baitaude, kultura tibetar-budista tradizionala babestu nahian. Hizkuntza ofiziala dzongkha da,[1] tibeteraren senide hurbila.

Geografia

Kokapena

Erdialdeko Asian dago, ekialdeko Himalaiaren hegoaldeko isurialdean, ipar latitudeko 26° eta 29° artean, eta ekialdeko longitudeko 88° eta 93° artean. Ipar-mendebaldean eta iparraldean Txinarekin du muga, Tibetekin zehazki, eta ekialdean, hegoaldean eta hego-mendebaldean Indiarekin.

Erliebea

Herrialde txikia eta oso menditsua da. Mendirik garaienak, 7.000 metrotik gorakoak, iparraldean daude, Tibeteko mugan. Altuena Gangkhar Puensum da (7.570 metro).[3] Buthan erdialdean Mendi Beltzak daude, Sankosh (mendebaldean) eta Mangde Chhu (ekialdean) ibaien artean.[4] Mendi horien hegoaldean Duarsko ordokiak daude, Indiako mugan.

Hidrografia

Ibai guztiak Brahmaputraren adarrak dira. Torsa, Raidak, Sankosh eta Manas dira garrantzitsuenak.

Klima

Hegoaldeko klima subtropikala da, eta prezipitazioak ugariak dira. Iparralderantz egin ahala, klima hoztuz doa; hala, erdialdeko bailaretan klima epelagoa da, uda beroekin eta negu hotzekin; eta iparraldeko mendietan udak hotzak dira, eta neguak oso hotzak. Prezipitazioak urritzen dira altitudearekin, eta ekialdean txikiagoak dira mendebaldean baino.

Historia

VII. mendean iritsi zen budismoa, Songtsen Gampo enperadorearen agintaldian, eta joera lamaista tantrista nagusitu zen. XVII. mendean lurraldea tibetar jatorriko taldeek okupatu zuten. 1720. urtean, Txinako gobernari mantxuek berenganatu zuten, bertaratu ez baziren ere. 1865ean, herrialdea Indiaren basailu bilakatu zen. 1910ean, berriz, Britainiar Inperioaren barruan sartu zen, protektoratu moduan. Egoera berdintsuan iraun zuen 1949. urtean India burujabe bihurtu ondoren ere, baina indiarren agintepean orduan.

1968an, Jigme Dorji Wangchuck erregeak uko egin zion aginpide absolutuari, ordura arte, Biltzar Nazionalaren erabakiei betoa jartzeko eskubidea baitzuen. 1971n eskuratu zuen Bhutanek burujabetasun osoa, nahiz eta defentsa eta kanpo-harremanak Indiaren esku geratu ziren. Aginpide espirituala, azkenaldian, indarra galtzen ari da, baina oraindik 6.000 bontzo inguru daude Je Khempo izeneko agintari erlijiosoaren esanetara.

Tashichho Dzong, Thimphu, gobernuaren egoitza 1952tik.

Bhutango politika bi familiaren arteko tirabiretara mugatzen dela esan liteke: alde batetik, Wangchuktarrak daude, 1974an koroatua izan zen Jigme Singye Wangchuck erregearen familiakoak eta, bestetik, Dorjitarrak, haien aurkariak. Bhutango politika-arazoetako bat iheslari tibetarrek sortutakoa da, han geratu baitira bizitzen txinatarrak Tibeten indarrez sartu zirenez geroztik. Bhutango Erresumaren egonkortasuna, gaur egun, kolokan jarria dago hegoaldean bizi diren nepaldarren arazoa dela-eta. Agintariek, jarduera antinazionaletan aritzearen salakuntzapean, zapalkuntza-kanpainak egin dituzte nepaldarren kontra, eta askok Nepalera ihes egin behar izan dute. Eraso terroristak eta giza hilketak ugaritu izanak arriskuan jarri du herrialdearen modernizatze-prozesua. Erregimenak derrigorrean bhutandartu nahi ditu gutxiengo etnikoetako kideak, hala nepaldarrak nola tibetarrak, eta ngalopen janzkerak erabiltzera eta dzongkhaz mintzatzera behartzen ditu.

2008an egin ziren lehenbiziko hauteskunde demokratikoak, eta Bertutearen Alderdia (DPT) alde handiz nagusitu zen.[5] 2013an, Alderdi Popular Demokratikoa (DPD) izan zen garaile, eta 2018an Druk Nyamrup Tshogpa (DNT) izeneko alderdi sozialdemokrata.[6]

Gobernua eta administrazioa

Politika

Oinordekotzako monarkia konstituzionala da Bhutango Erresuma. Jigme Khesar Namgyel Wangchuck erregea da egungo estatuburua, haren aita Jigme Singye Wangchuck 2006an abdikatu ondoren. Gobernuburua lehen ministroa da. Botere legegilea Parlamentuaren (Chi Tshog) esku dago. Ganbera bikoa da: Biltzar Nazionalak (Tshogdu) 47 kide ditu, sufragio unibertsalez aukeratzen direnak bost urteko agintaldirako; Kontseilu Nazionalak (Gyelyong Tshogde) 25 kide ditu, 20 sufragio unibertsalez aukeratuak eta 5 erregeak izendatuak.[7] Bhutanek adiskidetasun-hitzarmen iraunkor bat du Indiarekin, eta India arduratzen da erresumaren defentsaz eta kanpo-harremanez.

Banaketa administratiboa

Bhutan 20 barrutitan (dzongkhag) banaturik dago:

Bhutango dzongkhag edo barrutiak.
Haa harana, Haa barrutia
Punakha Dzong, Punakha barrutia
Izena Biztanleria
(2017)[8]
Biztanleria
(2005)[9][8]
Eremua (km2)[8] Dentsitatea
(bizt/km2)[8]
Ordezkariak
Biltzar Nazionalean
Bumthang &0000000000017820.00000017.820 &0000000000016116.00000016.116 &0000000000002717.0000002.717 &0000000000000006.6000006,6 2
Chhukha &0000000000068966.00000068.966 &0000000000074387.00000074.387 &0000000000001880.0000001.880 &0000000000000036.70000036,7 2
Dagana &0000000000024965.00000024.965 &0000000000018222.00000018.222 &0000000000001723.0000001.723 &0000000000000014.50000014,5 2
Gasa &0000000000003952.0000003.952 &0000000000003116.0000003.116 &0000000000003118.0000003.118 &0000000000000001.3000001,3 2
Haa &0000000000013655.00000013.655 &0000000000011648.00000011.648 &0000000000001905.0000001.905 &0000000000000007.2000007,2 2
Lhuentse &0000000000014437.00000014.437 &0000000000015395.00000015.395 &0000000000001944.0000001.944 &0000000000000007.4000007,4 2
Mongar &0000000000037150.00000037.150 &0000000000037069.00000037.069 &0000000000002859.0000002.859 &0000000000000013.00000013,0 3
Paro &0000000000046316.00000046.316 &0000000000036433.00000036.433 &0000000000001293.0000001.293 &0000000000000035.80000035,8 2
Pema Gatshel &0000000000023632.00000023.632 &0000000000013864.00000013.864 &0000000000001030.0000001.030 &0000000000000022.90000022,9 3
Punakha &0000000000028740.00000028.740 &0000000000017715.00000017.715 &0000000000001110.0000001.110 &0000000000000025.90000025,9 2
Samdrup Jongkhar &0000000000035079.00000035.079 &0000000000039961.00000039.961 &0000000000001878.0000001.878 &0000000000000018.70000018,7 2
Samtse &0000000000062590.00000062.590 &0000000000060100.00000060.100 &0000000000001305.0000001.305 &0000000000000048.00000048,0 4
Sarpang &0000000000046004.00000046.004 &0000000000041549.00000041.549 &0000000000001946.0000001.946 &0000000000000023.60000023,6 2
Thimphu &0000000000138736.000000138.736 &0000000000098676.00000098.676 &0000000000002067.0000002.067 &0000000000000067.10000067,1 2
Trashigang &0000000000045518.00000045.518 &0000000000051134.00000051.134 &0000000000003066.0000003.066 &0000000000000014.80000014,8 5
Trashi Yangtse &0000000000017300.00000017.300 &0000000000017740.00000017.740 &0000000000001438.0000001.438 &0000000000000012.00000012,0 2
Trongsa &0000000000019960.00000019.960 &0000000000013419.00000013.419 &0000000000001807.0000001.807 &0000000000000011.00000011,0 2
Tsirang &0000000000022376.00000022.376 &0000000000018667.00000018.667 &0000000000000639.000000639 &0000000000000035.00000035,0 2
Wangdue Phodrang &0000000000042186.00000042.186 &0000000000031135.00000031.135 &0000000000004308.0000004.308 &0000000000000009.8000009,8 2
Zhemgang &0000000000017763.00000017.763 &0000000000018636.00000018.636 &0000000000002421.0000002.421 &0000000000000007.3000007,3 2
Bhutan &0000000000727145.000000727.145 &0000000000634982.000000634.982 &0000000000038394.00000038.394 &0000000000000018.90000018,9 47

Demografia

Biztanleria

741.700 biztanle zituen 2019an.[2] Batez besteko dentsitatea txikia da, 19 biztanle/km2 ingurukoa. Herrialdearen hegoaldea jendetsuagoa da iparraldea baino. Adineka, honela dago banaturik biztanleria: 0-14 urte bitartekoak % 25,3 dira, 15-24 urte bitartekoak % 18,4, 25-54 urte bitartekoak % 43,7, 55-64 urte bitartekoak % 6,1, eta 65 urtetik gorakoak % 6,4. Bizi itxaropena 71,1 urtekoa da; 70,1 urtekoa gizonezkoena eta 72,2 urtekoa emakumezkoena (2018ko zenbatespenak). Bhutandarren % 35 alfabetatu gabeak dira.[7]

Banaketa etnikoa

Dantzariak Paro Tsechu dantza jaialdian.

Ngalop eta sharchop etnietakoak dira biztanleen % 50-60, eta lhotshampa edo nepaldarrak % 30 inguru.[7] Nepaldar askok, agintarien diskriminazio gogorra jasan behar dutela-eta, Nepalera ihes egin dute.

Hizkuntzak

Hizkuntza ofiziala dzongkha da. 2005an, sharchoperaz mintzatzen zen biztanleriaren % 28, dzongkhaz % 24, eta lhotshamperaz % 22.[7]

Erlijioa

Tibetar budismoa da erlijio ofiziala, eta bhutandarren hiru laurdenek jarraitzen dutena; monasterio asko daude, eta monjeak 6.000 inguru dira. Hinduistak % 22 dira (nepaldar jatorrikoak batez ere).[7]

Hiri nagusiak

Thimphu (114.551 biztanle 2017an), Phuntsholing (27.658 biztanle) eta Tshongdue (11.448 biztanle) dira hiririk handienak.[2]

Ekonomia

Arroz-terrazak, Thimphu barrutia.

Biztanleria aktiboaren % 58 inguru nekazaritzan enplegatzen da (2015eko zenbatespena).[7] Garagarra, garia, artoa eta patatak ekoizten dituzte terraza eran antolatutako soro ureztatuetan (3.000 metroko altueraraino). Hegoalderago, berriz, Himalaia ertaina izeneko eskualdean, arroza da labore nagusia. Fruituak ere ekoizten dituzte (sagarrak, udareak, okaranak), baina esportatzeko, batez ere. Abere-hazkuntzari dagokionez, jaka da Bhutango animaliarik ezagunena, baina behiak, ardiak eta ahuntzak ere hazten dituzte.

Industria arinen bat edo beste hasi da txertatzen (ehunak, porlana, pospoloak, alkoholdun edariak...), baina eskulangintza da oraindik nagusi (larrua, zurak, armak, metal preziatuak, etab.). Bhutango malkarrak eta haran estuak urtegiak egiteko aproposak dira, eta energia elektrikoa ekoizteko erabiltzen dituzte. Indiaren kudeaketei eta diru-laguntzei esker errepide batzuk egin dira eta Bhutanek, orain, elektrizitatea, mineralak (ferrosilizioa, kaltzio karburoa, dolomita) eta porlana esportatzen ditu. Merkataritza trukeen % 95 Indiarekin egiten ditu.[7] Turismoa ere dibisa-iturri garrantzitsua izango litzateke herrialde honentzat, baina agintariek mugak jartzen dizkiote.

Erreferentziak

  1. a b c 38. araua: Munduko estatuen izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. Euskaltzaindia, euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2011-03-30).
  2. a b c Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman zenbatespen izeneko erreferentziarako
  3. Kangkar Punsum and Kula Kangri. viewfinderpanoramas.org (Noiz kontsultatua: 2020-1-21).
  4. The Editors of Encyclopaedia Britannica. Black Mountain Range. Encyclopædia Britannica, inc., 2009-10-30, britannica.com (Noiz kontsultatua: 2020-1-21).
  5. Bigarrengoz, bozak egin dituzte Bhutanen. Berria egunkaria, 2013ko uztailak 14, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-1-20).
  6. Eyben, Vivan. Bhutan Elections: Druk Nyamrup Tshogpa Wins, Druk Phuensum Tshogpa as Opposition Again. newsclick.in (Noiz kontsultatua: 2020-1-20).
  7. a b c d e f g Bhutan. The World Factbook, cia.gov (Noiz kontsultatua: 2020-1-20).
  8. a b c d Population and Housing Census of 2017 (National Report). National Statistics Bureau, web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2020-01-21).
  9. Results of the 2005 Population and Housing Census of Bhutan. National Statistics Bureau, web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2020-01-21).

Kanpo estekak