Ara (konstelazioa): berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
50. lerroa: 50. lerroa:
{{Elhuyar-HPS 2012 | data=2012/12/14}}
{{Elhuyar-HPS 2012 | data=2012/12/14}}


[[Kategoria:Konstelazioak]]
[[Kategoria:Ara konstelazioa]]
[[Kategoria:Hego hemisferioko konstelazioak]]

20:49, 29 urtarrila 2020ko berrikusketa

Ara 
Datuak
LaburduraAra
GenitiboaArae
SinbologiaAldarea
Eremua237 gradu karratu (63. maila)
Izar kantitatea
(magnitudea < 3)
1
Izarrik distiratsuenaβ Ara (itxurazko magnitudea 2,9)
Konstelazio mugakideakCorona Australis, Scorpius, Norma (konstelazioa), Triangulum Australe, Apus, Pavo (konstelazioa) eta Telescopium (konstelazioa)
Behaketa
Igoera zuzena17,39 h
Deklinazioa-53,58°
Ikuspen onena 21:00etan (9 PM): Uztailea
+25° eta −90° latitude bitartean ikusgai.

Ara (Aldarea) konstelazio austral bat da, Scorpius eta Triangulum Australe konstelazioen artean kokatua. Ptolomeok II. mendean deskribatutako 48 konstelazioetako bat da, eta gaur egungo 88 konstelazioetako bat.

Ea du distira handiko izarrik. Bi izar ditu bereziki aipagarriak: Mu Arae, lau planeta ezagun dituena, eta Gliese 674, nano gorria, planeta bat duena izarretik oso hurbil orbitatzen.

Izar nagusiak

  • α Arae, konstelazioko bigarren izarrik distiratsuena. Sekuentzia nagusiko izar urdin bat da, eta izar aldakor gisa katalogatuta dago. Haren itxurazko magnitudea 2,73 eta 3,13 artean aldatzen da.
  • β Arae, 2,85eko magnitudeko supererraldoi laranja. Konstelazioko izarrik distiratsuena da.
  • γ Arae, izar bitarra, supererraldoi urdin bero batez eta sekuentzia nagusiko izar zuri batez osatua; batetik bestera 18 arku-segundo daude, Lurretik ikusita.
  • ε Arae; Bayerren izendapena da ε Arae, baina bi izarrez osatua dago: ε1 Arae, 4,07ko itxurazko magnitudeko erraldoi laranja, eta ε2 Arae, 5,27ko magnitudekoa.
  • ζ Arae, 3,13ko magnitudeko erraldoi laranja urruna.

Kanpo estekak


Erreferentziak