Mònica Terribas: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
2. lerroa: 2. lerroa:
| nazionalitatea = {{bandera|Katalunia}}
| nazionalitatea = {{bandera|Katalunia}}
}}
}}
'''Mònica Terribas i Sala''' ([[Bartzelona]], [[1968]]ko [[urtarrilaren 16]]a) kazetari kataluniarra da, eta irakasle titularra [[Pompeu Fabra Unibertsitatea|Pompeu Fabra Unibertsitatean]]. 2008tik 2012ra [[Televisió de Catalunya]] erakundeko zuzendaria izan zen, eta hurrengo urtean, [[Ara]] egunkariko kontseilari ordezkaria eta editorea. 2013ko irailaren 2a ezkero El matí de Catalunya Ràdio irratsaioa zuzendu eta aurkezten du.
'''Mònica Terribas i Sala''' ([[Bartzelona]], [[1968]]ko [[urtarrilaren 16]]a) kazetari kataluniarra da, eta irakasle titularra [[Pompeu Fabra Unibertsitatea|Pompeu Fabra Unibertsitatean]]. 2008tik 2012ra [[Televisió de Catalunya]] erakundeko zuzendaria izan zen, eta hurrengo urtean, [[Diari Ara|Ara]] egunkariko kontseilari ordezkaria eta editorea. 2013ko irailaren 2a ezkero El matí de Catalunya Ràdio irratsaioa zuzendu eta aurkezten du.


==Biografia==
==Biografia==

18:24, 3 otsaila 2020ko berrikusketa

Mònica Terribas

(2017)
Ahotsa

Vicepresident of Òmnium Cultural (en) Itzuli

2022ko otsaila -

8. Director of Televisió de Catalunya (en) Itzuli

2008 - 2012
Francesc Escribano Royo - Eugeni Sallent i Garriga (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMònica Terribas i Sala
JaiotzaBartzelona1968ko urtarrilaren 16a (56 urte)
Herrialdea Katalunia
Lehen hizkuntzakatalana
Familia
Ezkontidea(k)Sergi Cutillas
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitate Autonomoa
(1986 - 1991) kazetaritzan lizentziatura
University of Stirling (en) Itzuli
(1990 - 1994) doktoretza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, unibertsitateko irakaslea, telebista aurkezlea, gidoilaria, analista politikoa eta dokumentalgilea
Enplegatzailea(k)Televisió de Catalunya  (1989 -  2012)
Pompeu Fabra Unibertsitatea  (2000 -
Catalunya Ràdio  (2013 -
Jasotako sariak
KidetzaPhilosophy and science sections of the Institut d'Estudis Catalans (en) Itzuli
Kataluniako Kazetarien Kolejioa
Associació Catalana de Professionals
IMDB: nm1802889 Edit the value on Wikidata

Mònica Terribas i Sala (Bartzelona, 1968ko urtarrilaren 16a) kazetari kataluniarra da, eta irakasle titularra Pompeu Fabra Unibertsitatean. 2008tik 2012ra Televisió de Catalunya erakundeko zuzendaria izan zen, eta hurrengo urtean, Ara egunkariko kontseilari ordezkaria eta editorea. 2013ko irailaren 2a ezkero El matí de Catalunya Ràdio irratsaioa zuzendu eta aurkezten du.

Biografia

1991n Kazetaritzan lizentziatu zen Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. 1997an Filosofian egin zen doktore Stirling Unibertsitatean, Eskozian, non lau urtez ikasi baitzuen, British Council erakundeak eta Caixa Fundazioak emandako beka bati esker.

Denboraldi bat egin zuen erredaktore gisa Cadena 13 irratiaren informazio-zerbitzuetan. Hurrengo urtean, 1988an, telebistan hasi zen lanean, Joaquim Maria Puyal kazetariaren taldean. Harrezkero, Kataluniako Telebistaren zenbait saiotan egin du lan koordinatzaile, gidoilari edo zuzendari moduan: La vida en un xip (1989–1991), Tres pics i repicó, Un tomb per la vida (1993–1994), Persones humanes (1994–1996), Som i serem (1995–1996), Avisa'ns quan arribi el 2000 i Temps era temps. Halaber, zuzendu eta aurkeztu zuen Les dues cares eztabaida-saioa (2002).

Mònica Terribas (bigarrena eskuinetik), El matí de Catalunya Ràdio irratsaioan, 2015ean

2002tik 2008ra lehendabizi aurkeztu eta gero zuzendu zuen La nit al dia informazio eta analisi-saioa Kataluniako Telebistan. 2008ko maiatzean Kataluniako Telebistako zuzendari izendatu zuten, Francesc Escribanoren ordez, eta kargu horretan izan zen 2012ko apirila arte, orduan Eugeni Sallent kazetariak ordezkatu baitzuen. Urte bereko abuztuan Ara egunkarian hasi zen, kontseilari-ordezkari eta editore moduan. 2013ko uztailean utzi egin zuen kontseilari-ordezkari kargua, baina segitu zuen editore gisa.

2013ko irailaren 2an aro berri bati ekin zion zuzendari legez El matí de Catalunya Ràdio irratsaioan, Manel Fuentes ordezkatuta. 2014an aurkeztu zuen, Quim Masferrer aktorearekin batera, TV3 katearen maratoia bihotzeko gaixotasunen kontra.

Terribas irakasle titularra da Pompeu Fabra Unibertsitatearen Kazetaritza eta Ikus-entzunezko komunikazioa departamentuan, non eskolak ematen baititu Komunikazioaren Teoriaz. 2000tik 2004ra bitartean Kazetaritzako dekano ordea izan zen unibertsitate berean. Pompeu Fabra Unibertsitateko Ikasketa zuzendaritzako kidea da, eta 2001a ezkero, Kataluniako Kazetarien Elkarteko kidea.

Sariak eta aitorpenak

  • Serrat i Bonastre saria, Kataluniako Industria-ingeniarien Elkarteak emana (2002)
  • Kazetaritza Sari Nazionala (2003)
  • Tarragona Hiria komunikazio-saria (2003)
  • Irrati-telebistako profesionalen elkarte espainiarraren saria (2003)
  • Zapping saria informazio-saio onenari eta Zapping saria albistegietako aurkezle onenari (2004)
  • Ramon Llull Unibertsitatearen Komunikazio saria (2004)
  • 1924 Ikus-entzunezko komunikazio saria, Kataluniako Irrati-elkarteak emana (2004)
  • Omnium Cultural saria telebista-saiorik onenari (2005)
  • Bartzelona Hiria Telebista saria (2006)
  • Quim Regàs Kazetaritza saria (2009)
  • Francesc Macià Memoriala (2012)

Erreferentziak

Kanpo loturak