Europar Batasuna: berrikuspenen arteko aldeak
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin |
|||
172. lerroa: | 172. lerroa: | ||
{{Sakontzeko|Europar Batasuneko estatu kideak}} |
{{Sakontzeko|Europar Batasuneko estatu kideak}} |
||
[[Fitxategi:1957-2007_Europar_Batasunaren_bilakaera.jpg|thumb|1957-2007 Europar Batasunaren bilakaera.<ref>{{Erreferentzia|izena=Fernando|abizena=Martínez Rueda||izena2=Mikel|abizena2=Aizpuru Murua|izenburua=Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009|argitaletxea=Udako Euskal Unibertsitatea|data=2011|url=http://www.buruxkak.eus/liburua/gaur-egungo-munduaren-historia-1945-2009/1915|isbn=9788484383345}}</ref>]] |
[[Fitxategi:1957-2007_Europar_Batasunaren_bilakaera.jpg|thumb|1957-2007 Europar Batasunaren bilakaera.<ref>{{Erreferentzia|izena=Fernando|abizena=Martínez Rueda||izena2=Mikel|abizena2=Aizpuru Murua|izenburua=Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009|argitaletxea=Udako Euskal Unibertsitatea|data=2011|url=http://www.buruxkak.eus/liburua/gaur-egungo-munduaren-historia-1945-2009/1915|isbn=9788484383345}}</ref>]] |
||
[[ |
[[2020]]an, hauek ziren Europako Batasuneko 27 estatu kideak (parentesi artean EBean sartu zen urtea; 6 herrialde sortzaileek [[1957]]an osatu zuten formalki [[Europako Ekonomia Erkidegoa]]): |
||
{{zutabeak|kopurua=3| |
{{zutabeak|kopurua=3| |
||
* [[Alemania]] (Alemaniako Errepublika Federala sortzaileetakoa izan zen; [[Alemaniako Errepublika Demokratikoa]] [[1990]]an sartu zen, Errepublika Federalarekin bat egin zuenean). |
* [[Alemania]] (Alemaniako Errepublika Federala sortzaileetakoa izan zen; [[Alemaniako Errepublika Demokratikoa]] [[1990]]an sartu zen, Errepublika Federalarekin bat egin zuenean). |
||
179. lerroa: | 179. lerroa: | ||
* [[Bulgaria]] ([[2007]]) |
* [[Bulgaria]] ([[2007]]) |
||
* [[Danimarka]] ([[1973]]) |
* [[Danimarka]] ([[1973]]) |
||
* [[Erresuma Batua]] ([[1973]]) |
|||
* [[Errumania]] ([[2007]]) |
* [[Errumania]] ([[2007]]) |
||
* [[Eslovakia]] ([[2004]]) |
* [[Eslovakia]] ([[2004]]) |
||
206. lerroa: | 205. lerroa: | ||
==== Sartzeko hautagai ofizialak ==== |
==== Sartzeko hautagai ofizialak ==== |
||
⚫ | |||
* [[Ipar Mazedonia]] |
* [[Ipar Mazedonia]] |
||
* [[Montenegro]] |
* [[Montenegro]] |
||
* [[Serbia]] |
* [[Serbia]] |
||
* [[Turkia]] |
* [[Turkia]] |
||
==== Sartzeko eskaera egin dutenak, baina ofizialki ez onartuak: ==== |
|||
⚫ | |||
Sartzeko eskaera oraindik egin ez duten '''balizko hautagaiak''': |
Sartzeko eskaera oraindik egin ez duten '''balizko hautagaiak''': |
||
235. lerroa: | 231. lerroa: | ||
Egoera berezian daude '''Europako mikroestatuak''' (Andorra, Monako, San Marino eta Vatikano Hiria): [[euro]]a erabiltzen duten arren, ez dira EBeko kide. Europaz kanpoko beste estatu batzuen kidetza ere eztabaidatu izan da, hala nola, [[Israel]] eta [[Maroko]]renak, baina gaur egun ez dira aukera errealtzat hartzen. |
Egoera berezian daude '''Europako mikroestatuak''' (Andorra, Monako, San Marino eta Vatikano Hiria): [[euro]]a erabiltzen duten arren, ez dira EBeko kide. Europaz kanpoko beste estatu batzuen kidetza ere eztabaidatu izan da, hala nola, [[Israel]] eta [[Maroko]]renak, baina gaur egun ez dira aukera errealtzat hartzen. |
||
==== Europar Batasuna utzi dutenak ==== |
|||
[[Erresuma Batua]] Europar Batasuneko kide izan da [[1973]]az geroztik, baina 2016an elkartetik alde egitea erabaki zen [[erreferendum]] batean, eta [[Erresuma Batua Europar Batasunetik irtetea|EBtik irteteko bidean]] da. Ofizialki [[2020]]eko [[urtarrilaren 31]]an utzi zuen Europar Batasuna. |
|||
== Metropolitar guneak == |
== Metropolitar guneak == |
20:46, 3 otsaila 2020ko berrikusketa
Egunotan albiste da gertakari hau. Litekeena da orri honetako informazioa edozein unetan aldatzea, beraz. |
Europar Batasuna
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Ereserkia: Europako Ereserkia | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Goiburua: Aniztasunean bat eginik | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Global European Union.svg | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Geografia | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hiriburua | Brusela[1] 50°50′48″N 4°21′6″E | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hiririk handiena | Paris | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Azalera | 4.233.255 (7.a) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Kontinentea | Europa, Ipar Amerika, Hego Amerika, Afrika eta Asia | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Mugakideak | Errusia, Norvegia, Bielorrusia, Suitza, Vatikano Hiria, San Marino, Ukraina, Moldavia, Ipar Mazedonia, Albania, Turkia, Brasil, Surinam, Monako, Liechtenstein, Maroko, Bosnia-Herzegovina, Montenegro, Andorra eta Serbia | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Administrazioa | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Europako Batzordeko Presidentea | Jean-Claude Juncker | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Legebiltzarra | Europako Parlamentua | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Epai autoritatea | Europako Justizia Auzitegia | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Harreman diplomatikoak | Ikusi mapa Wikidatan | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Zeren kide | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Demografia | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Biztanleria | 447.706.209 (2020) (3.a) −65.775.481 (2019) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Dentsitatea | 105,68 bizt/km² | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntza ofizialak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Giniren koefizientea | 0,304 (2011) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Giza garapen indizea | 0,876 (2011) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Ekonomia | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Moneta | Euro (€) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
BPG nominala | 17.277.697.660.475 $ (2017) 785.841.869.280,1 (2016) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
BPG per capita | 33.836 $ (2017) 1.469 (2016) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
BPG erosketa botere paritarioa | 21.786.879.286.418 nazioarteko dolar (2017) 1.226.431.593.466 (2016) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
BPG per capita EAPn | 42.516,705 nazioarteko dolar (2017) 2.298,19 (2016) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Historia | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
1993 | Maastrichteko Ituna | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bestelako informazioa | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Aurrezenbakia | baliorik ez | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Ordu eremua | ikusi
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Elektrizitatea | 230 V. 50 Hz. | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Internet domeinua | .eu | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
europa.eu |
Europar Batasuna[2] (EB) batez ere Europan kokatuta dauden 27 estatuz osaturiko batasun politiko eta ekonomikoa da[3]. 4.233.255 km2 ditu eta 447 milioi biztanle inguru. Europar Batasunak barne-merkatu bakarra garatu du legedi sistema estandarizatu batekin; lege horiek estatu-kide guztiei eragiten diete legearen esparruan, eta soilik esparru horretan, estatuek hala erabakita. Europar Batasuneko politikek pertsonen, produktuen, zerbitzuen eta kapitalaren mugimendu askea baimentzera bideratzen dira eta barne-arazoak konpontzeko justizia komun bat izatera[4]; politika bateratuak daude gaur egun merkataritza[5], nekazaritza, arrantza eta eskualde-garapenean[6]. Schengen eremuaren barruan bidaiatzeko pasaporte kontrolik ez dago[7]. 1999an Euro txanpona sortu zen, 2002tik EBko 19 kidek erabiltzen duten txanpon bateratua.
EB eta europar herritartasuna Maastrichteko Ituna indarrean jarri zenean sortu ziren, 1993an[8]. EBren jatorria Europako Ikatz eta Altzairuaren Erkidegoan eta Europako Ekonomia Erkidegoan daude, hurrenez hurren 1951eko Parisko Itunean eta 1957eko Erromako Itunean sortu zirenak. Hasieran Europar Komunitateak deitu zenaren barnean zeuden herrialdeei Seien Europa deitzen zaio: Belgika, Frantzia, Italia, Luxenburgo, Herbehereak eta Mendebaldeko Alemania. Komunitateen ondoren sortu ziren erakundeek kide berriak izan zituzten, eta politika eremu berriak batu zizkioten. EBren azken aldaketa konstituzional nabarmena, Lisboako Ituna, 2009ean jarri zen indarrean. Orain arte herrialde bakarrak utzi du EB edo haren aurreko erakundeetako bat, Erresuma Batuak 2020an, 2016ko ekainean egindako erreferendumean irtetearen aldekoek irabazi ostean.
Munduko gizakien %7,0 bizi dira EBn,[oh 1][9] baina 2017an Barne Produktu Gordina 19.670 bilioi dolarrekoa zen, munduko BGParen %24,6[10], eta %16,5 erosketa-ahalmena parekatzen bada[11]. Gainera, EBko 27 herrialde kideek Giza Garapen Indizean goi-mailako emaitza dute, Nazio Batuen Garapen Programaren arabera. 2012an, EBk eskuratu zuen Bakearen Nobel saria[12]. Kanpo Afera eta Segurtasun Politika erabilita, EBk nazioarteko harreman eta defentsan paper garrantzitsua du. EBk misio diplomatikoak ditu mundu osoan zehar, ordezkaritza dauka Nazio Batuen Erakundean, Munduko Merkataritza Elkartean, G7an eta G20an. Bere paperaren garrantzia dela eta, superpotentzia berritzat hartzen da[13].
Historia
Aurrekariak
476an Erroma erori eta ondorengo mendeetan, Europako zenbait estatuk, euren burua desagertutako Erromatar Inperioaren translatio inperiitzat hartu zuten: Frankoen Inperioa (481-843) eta Germaniako Erromatar Inperio Santua (962-1806), beraz, mendebaldean Erroma berpizteko saiakerak izan ziren. Kontinenteari buruzko nazioz gaindiko gobernu baten filosofia politiko honek, antzinako Erromatar Inperioaren adibidearen antzekoa zena, Erdi Aroaren hasiera eman zion Renatio Inperii ("inperioaren zaharberritzea") kontzeptuari[14], Reichsidee ("ideia inperiala") edo Imperium Christianum ("kristau inperioa") formetan, erlijioan inspiratua[15][16]. Erdi Aroko kristandadea[17][18] eta aitasantutzaren botere politikoa[19][20] askotan aipatzen dira Europako integrazioa eta batasuna bultzatzen duten faktore gisa.
Kontinentearen ekialdean, Errusiar Tsarrerriak eta, ondoren, Errusiar Inperioak (1547-1917) Mosku Hirugarren Erroma eta ekialdeko tradizioaren oinordeko bezala izendatu zuten, Konstantinopla 1453an erori ondoren. Greziar ekialdearen eta latindar mendebaldearen arteko aldea jada zabaldu zen Erromatar Inperioaren zatiketa politikoarekin IV. mendean eta 1054ko zisma Handiarekin, eta Altzairuzko Teloiarekin zabalduko zen berriro (1945-91).
Pentsamendu politiko paneuroparra XIX. mendean sortu zen, Napoleonen inperioa desagertu ondoren (1804-15) Frantziar eta Amerikar Iraultzen ideia liberaletan oinarrituta. Vienako Kongresuaren emaitzen ondoren joan ziren hamarkadetan, europar batasunaren idealak kontinente osoan loratu ziren, bereziki Wojciech Jastrzębowski, Giuseppe Mazzini edo Theodore de Korwin Szymanowskiren idatzietan. Europako Estatu Batuak (frantsesez États-Unis d'Europe) Victor Hugok erabili zuen 1849an Parisen egindako Bakearen Nazioarteko Biltzarrean:
Bakea altzairu eta ikatzetik (1945–1957)
- 1950eko maiatzaren 9an Robert Schumanek Europako Batasunaren aldeko Schuman Adierazpena egin zuen.
- 1951ko apirilaren 18an Parisko Ituna sartu zen indarrean. Itun horrekin Belgika, Frantzia, Alemania (Mendebaldekoa), Italia, Luxenburgo eta Herbehereek Ikatz eta Altzairuaren Europako Erkidegoa sortu zuten. II. Mundu Gerrako sarraskien ondoren Europako herrialdeen arteko lankidetza bultzatu nahi zen. Horrela, etorkizunean balizko gerrak saihestuko ziren.
Hiru Erkidegoak (1958–1972)
- 1957ko martxoaren 25ean Erromako Ituna sinatu zuten Ikatz eta Altzairuaren Europako Erkidegoko herrialdeek, Europako Ekonomia Erkidegoa eta EURATOM Europako Energia Atomikorako Erkidegoa sortuz. Lehenengoaren helburua barne merkatua bateratzea zen, eta EURATOMen helburua, aldiz, energia nuklearraren inguruko merkatu bateratua sortzea zen.
- 1968ko uztailaren 1ean EEEko herrialdeen arteko aduana zergak ezabatu ziren.
Europar Erkidegoak (1973–1993)
- 1973ko urtarrilaren 1ean Danimarka, Irlanda eta Erresuma Batua komunitatean sartu ziren, guztira 12 estatu batuz.
- 1975ean Europako Eskualde Garapenerako Funtsa sortu zen. Bere helburua garapen ekonomiko handiagoa duten eskualde eta herrialdeek gainerako herrialdeei laguntza ematea zen, horrela Europako herrialde guztiak garapen maila antzekoa lortzeko.
- 1979ko ekainean Europako Parlamentua aukeratzeko lehen hauteskundeak egin ziren sufragio unibertsal zuzenez.
- 1981eko urtarrilaren 1ean Grezia sartu zen.
- 1985eko urtarrilaren 1ean Groenlandia atera zen, Danimarkako agindua gaindituz.
- 1986ko urtarrilaren 1ean Portugal eta Espainia kide bilakatu ziren, guztira 15 estatu batuz.
- Maiatzaren 26an Europako bandera urdin eta izarduna onetsi zuen.
- 1987ko uztailaren 1ean Europako Akta Bakarra indarrean sartu zen.
- 1990eko urriaren 3an Alemaniako ekialdeko zatia ere (aurretik erregimen komunistaren menpe zegoena) sartu zen erkidegoan.
Europar Batasuna
- 1993ko azaroaren 1ean Maastricht-eko Ituna indarrean sartu zen, erkidegoak «Europar Batasuna» izena hartu zuen. Ordutik aurrera Batasunak eragin ekonomikoa ez ezik, politikoa ere hartu zuen.
- 1995eko urtarrilaren 1ean Austria, Finlandia eta Suedia erkidegoan sartu ziren, guztira 18 estatu batuz.
- 2000ko martxoan Lisboako estrategia jarri zen indarrean. Europako ekonomia modernizatzea eta munduko potentzien lehiakide bihurtzea zituen helburu
- 2002ko urtarrilaren 1ean Euroa ezarri zuten Batasuneko 12 estatuko diru ofizialtzat.
- 2004ko urtarrilaren 1ean Zipre, Txekia, Estonia, Hungaria, Letonia, Lituania, Malta, Polonia, Eslovakia eta Eslovenia Europako Batasunean sartu ziren.
- 2004ko urriaren 29an Europako Konstituzioa ezartzeko ituna sinatu zen Erroman. Itun hau onartzeko herrialde batzuek erreferendumak egitea erabaki zuten. Espainian egin zen lehen erreferenduma eta bertan parte hartze txikia izan arren (% 43koa), % 77ak baiezkoa eman zion. Hala ere, Konstituzio proiektua bertan behera gelditu zen maiatzaren 29an eta ekainaren 1ean Frantziako eta Herbeheretako hautesleek ezekoa eman ondoren.
- 2007ko urtarrilaren 1ean Bulgaria eta Errumania kide bihurtu ziren.
- 2007ko ekainean Europar Kontseiluak Konstituzio proiektuaren porrotaren ondoren Erreformarako Ituna adosteko lanak hasi zituen. Itun hau 2007ko abenduaren 13an sinatu zen Lisboan. Berrespenak estatu kideetako parlamentuek egingo dituztela espero da, Irlandan izan ezik. Izan ere, Irlandako konstituzioak nazioarteko itun guztiak erreferendum bidez onartu behar direla adierazten du.
- 2014ko urtarrilaren 1ean, Kroazia Batasunean sartu zen, gaur egungo 28 estatuak osatuz.
- 2014ko urriaren 1ean, EBtik ateratzeak ez ziokeela atsekaberik eragingo esan zuen Cameronek. Europar Batasunean aldaketak egitea beharrezkoa zela eta Erresuma Batuak horren baitan posizio berria izan behar zuela azpimarratu zuen lehen ministro britainiarrak[21].
- 2014ko urriaren 21ean jakin zenez, Zipreko Errepublikak blokeatu egingo zituen Turkiak Europako Batasunera elkartzeko egindako prozedurak. Turkiak ontzi bat bidali zuen Zipren gasa bilatzeko, eta Nikosiak protestan hartu zuen erabakia[22].
- 2017ko martxoaren 29an, Theresa May, Erresuma Batuko lehen ministroa, Maastrichteko Itunaren 50. artikulua iragarri zuen, Erresuma Batua Europar Batasunean egoteari buruzko galdeketan oinarrituz, Erresuma Batua Batasunetik kanpo gelditzeko negoziaketak abiatuz. .
Helburuak (1992)
- Garapen ekonomiko eta soziala modu orekatuan eta eten gabe bultzatu, barruko mugarik gabeko gunea sortuz, kohesio [[ekonomiko eta sozialaren bitartez, ekonomiaren eta monetaren batasuna ezarriz eta hitzarmen honetako eskakizunen araberako moneta bakarra prestatuz.
- Herriaren izaera nazioartean baieztatu etorkizunean herritar guztien defentsa ekarriko duen kanpoko politika eta segurtasunerako politika baten bidez.
- Herritarren eta kide diren estatuen interes eta eskubideen babesa sendotu, Batasunean sartzeko modua izan dadin.
- Justizia eta barruko arazoei dagokionez, elkarren arteko laguntza areagotu.
Kideak
2020an, hauek ziren Europako Batasuneko 27 estatu kideak (parentesi artean EBean sartu zen urtea; 6 herrialde sortzaileek 1957an osatu zuten formalki Europako Ekonomia Erkidegoa):
- Alemania (Alemaniako Errepublika Federala sortzaileetakoa izan zen; Alemaniako Errepublika Demokratikoa 1990an sartu zen, Errepublika Federalarekin bat egin zuenean).
- Austria (1996)
- Belgika (sortzailea)
- Bulgaria (2007)
- Danimarka (1973)
- Errumania (2007)
- Eslovakia (2004)
- Eslovenia (2004)
- Espainia (1986)
- Estonia (2004)
- Finlandia (1995)
- Frantzia (sortzailea)
- Grezia (1981)
- Herbehereak (sortzailea)
- Hungaria (2004)
- Irlanda (1973)
- Italia (sortzailea)
- Kroazia (2013)
- Letonia (2004)
- Lituania (2004)
- Luxenburgo (sortzailea)
- Malta (2004)
- Polonia (2004)
- Portugal (1986)
- Suedia (1995)
- Txekia (2004)
- Zipre (2004)
Sartzeko hautagai ofizialak
Sartzeko eskaera oraindik egin ez duten balizko hautagaiak:
Europar Batasunera sartzeko agendan ez dauden estatuak:
- Liechtenstein, Norvegia eta Suitza
- Mikroestatuak (Andorra, Monako, San Marino eta Vatikano Hiria)
- Mendebaldeko Balkanak (Armenia, Azerbaijan, Bielorrusia, Georgia, Moldavia eta Ukraina)
- Kazakhstan eta Errusia
- Cabo Verde, Israel eta Maroko
Etorkizuneko balizko zabalkundeak Europako Merkataritza Askeko Elkarteko eta SESB ohiko estatuak har litzakete.
Lehenengoen artean Suitza, Liechtenstein, Islandia eta Norvegia egon litezke. Estatu horiek ekonomia maila oso altuak dituzte, EBeko batez bestekoa baino askoz altuagoak. Horrek hiritarren artean kontrako jarrera indartzen du; izan ere, EBean sartuko balira diru laguntzak ematea tokatuko litzaieke, Garapen Funtsen bidez herrialde txiroenei aurrera egiten laguntzeko. Gainera, politikoki oso estatu independenteak dira, beraien subiranotasuna gogor defendatzen dutenak.
Bigarrenen artean Ukraina, Bielorrusia, Moldavia, Georgia, Armenia, Azerbaijan, Kazajstan eta Errusia leudeke, baina hauen hautagaitzak zail ikusten dira, bai ekonomikoki EBko batez bestekotik oso atzean daudelako baita politikoki egoera ezegonkorrak nagusi direlako. Gainera, biztanle kopuru handia dutenez, Garapen Funtsetatik diru asko jasoko lukete, eta herrialde aberatsagoak EBean sartu ezean gaur egungoek ahalegin handiak egin beharko lituzkete.
Egoera berezian daude Europako mikroestatuak (Andorra, Monako, San Marino eta Vatikano Hiria): euroa erabiltzen duten arren, ez dira EBeko kide. Europaz kanpoko beste estatu batzuen kidetza ere eztabaidatu izan da, hala nola, Israel eta Marokorenak, baina gaur egun ez dira aukera errealtzat hartzen.
Europar Batasuna utzi dutenak
Erresuma Batua Europar Batasuneko kide izan da 1973az geroztik, baina 2016an elkartetik alde egitea erabaki zen erreferendum batean, eta EBtik irteteko bidean da. Ofizialki 2020eko urtarrilaren 31an utzi zuen Europar Batasuna.
Metropolitar guneak
Hauexek dira metropolitar gunerik handienak, 2005eko datuen arabera:
- Paris, Frantzia, 10.136.000 biztanle;
- Essen-Dortmund, Alemania, 5.214.000;
- Madril, Espainia, 5.078.000;
- Milan, Italia, 4.282.280;
- Bartzelona, Espainia, 4.043.000;
- Berlin, Alemania, 3.764.000;
- Rotterdam, Herbehereak, 3.345.000;
- Atenas, Grezia, 3.247.000;
- Napoli, Italia, 2.905.000.
Erakundeak
Gaur egun Europar Batasuna bost erakundek gobernatzen dute. Europar Batasuna eratu duten hitzarmenetan ondoko hurrenkeran sortu ziren: Europako Parlamentua, Europar Batasuneko Kontseilua (Europar Kontseilua), Europako Batzordea, Europako Justizia Auzitegia eta Europako Kontu Auzitegia.
Europako Batzordea EBaren botere betearazlea da, eta lege-ekimenak zein Batasuneko eguneroko jarduna ditu bere gain. Kontseiluan ez bezala, non herrikideen ordezkariek norberaren interesen alde egin behar baituten, Komisioan Batasun osoaren interesak dira defenditzekoak. Halaber, europar integrazioaren bultzatzailea ere bada Komisioa. Orain 27 komisariok osatzen dute, herrikide banakoak, nork bere ardura politikoa duela. Komisioburua —gaur egun, Durão Barroso— eta gainerako komisarioak Kontseiluak aukeratzen ditu, parlamentuak berretsita.
Europar Batasuneko Parlamentuak botere legegilearen erdia osatzen du. Bost urtean behin, Europako herritarrek Parlamentuko 751 kideak hautatzen dituzte. Nahiz eta herrikideen arabera aukeratzen dituzten, biltzarrean alderdi politikoaren arabera (eta ez nazionalitatearen kontura) esertzen dira. Herrikide bakoitzak eserleku kopuru desberdina dauka, populazioaren arabera. Parlamentuko presidentearen aginpidea bi urte eta erdikoa da, beraz, legegintzaldi batean bi aukeraketa dituzte. Politikaren hainbat arlotan, Kontseiluarekin batera onesten ditu Parlamentuak legeak eta arauak (beste arlo batzuetan Kontseiluak baino ez du zeresana). Lisboako Itunaren azpian, Kontseiluak eta Parlamentuak elkarrekin jorratuko dituzten arloak handituko dira, eta, hortaz, Parlamentuaren papera garrantzitsuago bilakatuko da.
Europar Batasuneko Kontseiluak (hainbatetan Ministroen Kontseilua ere deituta) osatzen du EBeko botere legegilearen beste erdia. Erakunde bakarra den arren, praktikan Kontseilua biltzar txikiagotan bereizten da arloaren arabera, hala nola GAERC kanpo harremanetarako, edo ECOFIN politika ekonomikorako. Horrela, herrikide guztiek ordezkari bana (ministro mailakoa, orokorrean) bidaltzen dute arlo horretarako. Kontseilu burua txandakako presidentziaren arabera aldatzen da. Erabakiak hartzeko, herrikide bakoitzak boto kopuru desberdina dauka. Horrela, Alemaniak edo Frantziak 29na boto dituzte eta Maltak, 3 baino ez (guztira 345 boto dira). Erregulartasunik gabe biltzen dira urtean zehar, kanpo harremanak, ekonomiak eta nekazaritza arloetan izan ezik, hauetarako hilabetero biltzen baitira.
EBaren justizia-boterea Europako Justizia Auzitegiak eta Lehen Instantziako Epaitegiak osatzen dute. Batera Batasuna osatu duten hitzarmenak interpretatzen eta aplikatzen dituzte. Lehen Instantziako Epaitegiak gizabanakoen auziak hartzen ditu bere baitan batik bat, eta Justizia Epaitegiak herrikideek eta instituzioek eramandakoak jorratzen ditu.
Hizkuntzak
Europar Batasuneko hizkuntza ofizialak eta lan hizkuntzak 24 hauek dira: alemana, bulgariera, daniera, eslovakiera, esloveniera, gaztelania, ingelesa, errumaniera, estoniera, finlandiera, frantsesa, greziera, hungariera, irlandera, italiera, kroaziera, letoniera, lituaniera, maltera, nederlandera, poloniera, portugesa, suediera, txekiera. Dokumentu garrantzitsuak, hala nola lege testuak, hizkuntza ofizial horietako bakoitzera itzultzen dira.
Horiez gain, bost hizkuntzok nolabait erdi ofizialak dira: eskoziera, euskara, galesa, galiziera eta katalana. Europar Batasuneko itunen itzulpen ofizialak egiten dira hizkuntza horietara, eta Europar Batasuneko herritarrek Batasuneko erakundeekiko korrespondentzia hizkuntza horietan izateko eskubidea dute.
Azkenik, badira inolako ofizialtasunik ez duten beste hizkuntza batzuk: bretainiera, erromantxea, frankoproventzera, frisiera, kaxubiera, korsikera, okzitaniera, samiera, sardiniera, eta abar.
Oharrak
- ↑ 2016an munduko populazioaren %7,3 bizi zen Europar Batasunean, baina Erresuma Batuak batasuna uztean gutxiago izango lirateke. Erresuma Batuak munduko populazioaren %0,9 dauka, beraz zenbakia %7tik behera egongo da.
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) Cybriwsky, Roman Adrian. (2013-05-23). Capital Cities around the World: An Encyclopedia of Geography, History, and Culture: An Encyclopedia of Geography, History, and Culture. ABC-CLIO ISBN 9781610692489. (Noiz kontsultatua: 2018-12-21).
- ↑ EIMA. Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. .
- ↑ (Ingelesez) Anonymous. (2016-06-16). «The EU in brief - EUROPA» European Union (Noiz kontsultatua: 2018-12-21).
- ↑ (Ingelesez) Anonymous. (2016-06-16). «One market without borders - EUROPA» European Union (Noiz kontsultatua: 2018-12-21).
- ↑ «EUROPA - Glossary - Common commercial policy» web.archive.org 2009-01-16 (Noiz kontsultatua: 2018-12-21).
- ↑ (Ingelesez) «Inforegio - EU Regional Policy» ec.europa.eu (Noiz kontsultatua: 2018-12-21).
- ↑ «WebCite query result» www.webcitation.org (Noiz kontsultatua: 2018-12-21).
- ↑ P.), Craig, P. P. (Paul. (2011). EU law : text, cases, and materials. (5th ed. argitaraldia) Oxford University Press ISBN 9780199576999. PMC 714724945. (Noiz kontsultatua: 2018-12-21).
- ↑ «European Demographic Datasheet 2018» www.populationeurope.org (Noiz kontsultatua: 2018-12-21).
- ↑ «Report for Selected Countries and Subjects» www.imf.org (Noiz kontsultatua: 2018-12-21).
- ↑ «Report for Selected Countries and Subjects» www.imf.org (Noiz kontsultatua: 2018-12-21).
- ↑ «Europar Batasunak irabazi du Bakearen Nobel Saria» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-21).
- ↑ McCormick, John. (2007). The European superpower. Palgrave Macmillan ISBN 1403998450. PMC 71266552. (Noiz kontsultatua: 2018-12-21).
- ↑ (Ingelesez) «Renovatio imperii romanorum - Oxford Reference» www.oxfordreference.com doi: . (Noiz kontsultatua: 2020-02-01).
- ↑ Metz, René. (1955). «Robert Folz, L'idée d'Empire en Occident du Ve au XIVe siècle, Collection historique, 1953» Revue des Sciences Religieuses 29 (2): 170–171. (Noiz kontsultatua: 2020-02-01).
- ↑ (Alemanez) Schramm, Percy Ernst. (1957). Kaiser, Rom und Renovatio; Studien zur Geschichte des römischen Erneuerungsgedankens vom Ende des karolingischen Reiches bis zum Investiturstreit.. Wissenschaftliche Buchgesellschaft PMC 15021725. (Noiz kontsultatua: 2020-02-01).
- ↑ (Ingelesez) Jones, Jonathan. (2010-11-23). «Europe has been building a secret community of culture | Jonathan Jones» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2020-02-01).
- ↑ Perkins, Mary Anne.. (2004). Christendom and European identity : the legacy of a grand narrative since 1789. Walter de Gruyter ISBN 3-11-018244-0. PMC 56591718. (Noiz kontsultatua: 2020-02-01).
- ↑ Nelsen, Brent F.,. Religion and the struggle for European union : confessional culture and the limits of integration. ISBN 978-1-62616-071-2. PMC 908146251. (Noiz kontsultatua: 2020-02-01).
- ↑ Mather, Janet, 1949-. (2006). Legitimating the European Union : aspirations, inputs and performance. Palgrave Macmillan ISBN 978-0-230-62562-4. PMC 314846996. (Noiz kontsultatua: 2020-02-01).
- ↑ «EBtik ateratzeak ez liokeela atsekaberik eragingo esan du Cameronek», EiTB, 2014-10-01
- ↑ «Ziprek blokeatu egingo du Turkia EBra batzea», Berria, 2014-10-22
- ↑ Martínez Rueda, Fernando; Aizpuru Murua, Mikel. (2011). Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009. Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 9788484383345..
Kanpo estekak
- (Bulgarieraz) (Txekieraz) (Danieraz) (Alemanez) (Estonieraz) (Grezieraz) (Ingelesez) (Gaztelaniaz) (Frantsesez) (Gaeleraz) (Italieraz) (Letonieraz) (Lituanieraz) (Hungarieraz) (Malteraz) (Nederlanderaz) (Polonieraz) (Portugesez) (Errumanieraz) (Eslovakieraz) (Eslovenieraz) (Finlandieraz) (Suedieraz) EBren webgune ofiziala