Lantza: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: '''Lantza''', makila batetaz eta, puntan, orri zorrotz batetaz osatuta dagoen arma zuri bat da. Makila, zurezkoa edo metalezkoa izan daiteke. Historiaurrean, gizakiaren lehen armeta...
(Ez dago alderik)

11:41, 6 uztaila 2008ko berrikusketa

Lantza, makila batetaz eta, puntan, orri zorrotz batetaz osatuta dagoen arma zuri bat da. Makila, zurezkoa edo metalezkoa izan daiteke. Historiaurrean, gizakiaren lehen armetako bat izan da, eta, Historiako milurteko guztietan, lurralde eta garai guztietako gerlarien arma izan zen.

Arma hau erabiltzen zuten gerlari handiek, arma honetaz zera esaten zuten: "Guduetako arma erregina zen", beste guztien gainetik, fabrikatzeko kostu urria, bere erabilpen erraza zaldi gainean edo oinez, bere irismena (batzuk jaurtigarriak) eta sastakatze edo kolpatze potentziagatik, makila bat den "beso mekaniko"agatik. Honek, arma bikain bihurtzen zuen lantza

Lantzen erabilera, oso antzinakoa da, eta bere forma asko aldatu izan da. Mazedoniar falange (armada)koak, sarisa deitzen ziren eta euren neurria aldatu egiten zen, soldadua kokatua zegoen lerroaren arabera. Erromatarrenak asta deitzen ziren. Barbaroen artean framea eta angon izenekoak nabarmentzen dira. Erdi Aroan zehar, lantzak paper garrantzitsua izan zuen. Zaldunek eta euren armagizonek baino ezin zituzten eraman. Herritar xumeei, pika eramatea baino ez zitzaien onartzen, beranduago, espontoi eta partesana izenekin nobletua.

Lantzen makila zumar edo lizar zurezkoa izaten zen eta torneoetan, erabat edo zati batzuetan, barrutik hutsak egoten ziren. Xede honekin, erdialde inguruan zerratuak egoten ziren, horrela errazago hauts zitezen.

Mocha izenekoak, torneoetan erabiltzen zen bakarra, muturrean eraztun bat zeraman Lanza a ultranza deritzona, berriz, trinkoa zen, eta muturrean eraztun gabea. Orohar, lantzaren goialdea, flamula batekin apaindua zegoen.

Antzinako lantza motak