Metano: berrikuspenen arteko aldeak
t Autoritate kontrola jartzea |
No edit summary |
||
54. lerroa: | 54. lerroa: | ||
}} |
}} |
||
}} |
}} |
||
'''Metanoa''' [[hidrokarburo]] sinpleena da. Bere formula CH<sub>4</sub> da, beraz [[karbono]] molekula bat eta [[hidrogeno]] |
'''Metanoa''' [[hidrokarburo]] sinpleena da. Bere formula CH<sub>4</sub> da, beraz [[karbono]] molekula bat eta lau [[hidrogeno]] molekulaz osatua dago. |
||
Baldintza normaletan [[gas]] bat da, solutuak sortzeko zaila eta kolorea. Erraz hartzen du [[su]]. [[Molekula]] ez-polarra da, hau da, bere [[karga elektriko]]ak ez du norabide finkorik. |
Baldintza normaletan [[gas]] bat da, solutuak sortzeko zaila eta kolorea. Erraz hartzen du [[su]]. [[Molekula]] ez-polarra da, hau da, bere [[karga elektriko]]ak ez du norabide finkorik. |
11:13, 7 otsaila 2020ko berrikusketa
Identifikadoreak | |
---|---|
CAS zenbakia | 74-82-8 |
PubChem | 297 |
ChemSpider | 291 |
KEGG | C01438 |
ChEMBL | CHEMBL17564 |
| |
| |
Propietateak | |
Formula molekularra | CH4 |
Masa molarra | 16.04 g mol−1 |
Itxura | Gas koloregabea |
Dentsitatea | 0.717 kg/m3 (gasa, 0 °C) 416 kg/m3 (likidoa) |
Fusio puntua |
−182.5 °C, 90.7 K |
Irakite-puntua |
−161.6 °C, 111.6 K |
Disolbagarritasuna uretan | 35 mg/L (17 °C) |
Arriskuak | |
EB sailkapena | Oso sukoia (F+) |
NFPA 704 | |
Flash puntua | −188 °C |
Leherketa muga | 5–15% [1] |
Harremana duten konposatuak | |
Harremana duten alkanoak | Etanoa, propanoa |
Harremana duten konposatuak | Metanola, klorometanoa, azido formikoa, formaldehidoa, silanoa |
Except where otherwise noted, data are given for materials in their standard state (at 25 °C [77 °F], 100 kPa).
|
Txantiloi:Chembox Footer/trackingTxantiloi:Short description
Metanoa hidrokarburo sinpleena da. Bere formula CH4 da, beraz karbono molekula bat eta lau hidrogeno molekulaz osatua dago.
Baldintza normaletan gas bat da, solutuak sortzeko zaila eta kolorea. Erraz hartzen du su. Molekula ez-polarra da, hau da, bere karga elektrikoak ez du norabide finkorik.
Metano iturriak
Hauexek dira iturri nabarmenenak:
- Hondakin organikoen deskonposaketa
- Iturri naturalak (zingirak): %23
- Gas naturalaren ustiaketa: %20
- Animalien liseriketa prozesuak: %12
- Arrozaren inguruan bizi diren bakterioak: %12
- Biomasaren konbustioa.
Gizakiok sortu dugu metanoaren igoera handia izan da. Azkeneko 200 urteetan 0,8tik 1,7 ppm-ra igaro da bere kontzentrazioa atmosferan.
Isurien ondorioak
Metanoak klima aldaketan efektu kaltegarriak ditu eta hauek desagertzea ikerkuntza askoren helburu izan da. Gas honek erregai fosilak ordezkatu ahalko lituzke horrela aldaketa klimatikoan duen eragin nabarmena gutxiagotuz, edota etorkizunean espaziora bidaliko diren suzien erregai bezala erabiltzeko. Azken batean eragozpenak abantailetan bihurtzea lortu nahi da. Hala ere teknologia hauek oraindik garapen garrantzitsu baten beharra dute.
Gaur egun aldaketa klimatikoaren eragile nagusia CO2–a dela uste den arren badaude beste gas batzuk bera baino potentzial handiagoa dutenak eta berotegi efektuan parte hartzen dutenak. Adibidez metanoak CO2–ak baino hogei bat aldiz bero gehiago hartzen du, baina esan beharra dago metanoaren isurketak azken urte hauetan mantendu egin direla eta CO2–arenak ostera era nabarmenean hasi direla.
Hainbat ikerketaren arabera[erreferentzia behar] orain arte ezkutaturik egon diren metano kantitate handiak atmosferara igortzen ari dira. Metano hau permafrostetik, itsas hondotik eta Artikoko laku izoztuetatik ateratzen ari da aldaketa klimatikoaren ondorioz eta honek berotegi efektua areagotu dezake.