Pumori: berrikuspenen arteko aldeak
image added |
|||
12. lerroa: | 12. lerroa: | ||
Gaur egun, Suku Euskal Herrian bizi da, eta giltzurrun trasplante baten zain dago. |
Gaur egun, Suku Euskal Herrian bizi da, eta giltzurrun trasplante baten zain dago. |
||
[[File:Lobuche to Gorak Shep-78-Khumbu-Gletscher-Pumori-Lingtren-Khumbutse-Lhotse-2007-gje.jpg|thumb|upright=1.3|Khumbu glaziarra eta Pumori, Lingtren, Khumbutse eta Lhotse mendiak]] |
|||
==Ikus, gainera== |
==Ikus, gainera== |
||
* [[Dokumentalak Euskal Herrian]] |
* [[Dokumentalak Euskal Herrian]] |
11:37, 7 otsaila 2020ko berrikusketa
Pumori | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 7.161 m |
Prominentzia | 1.278 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 28°00′53″N 86°49′41″E / 28.014722°N 86.828056°E |
Honen parte da | Himalaia |
Mendikatea | Mahalangur Himal (en) |
Estatu itsasgabe | Nepal |
Nepalgo garapen-eskualdea | Ekialdeko eskualdea |
Nepalgo gunea | Sagarmatha Gunea |
Babestutako-eremua | Sagarmatha Parke Nazionala |
Leku geografikoa | Himalaia |
Pumori edo Pumo Ri. nepaleraz पुमोरि, Nepal eta Tibet arteko mugan dagoen mendi bat da, Himalaia mendikatean. eta Everest menditik 8 kilometro eskasetara. 7.161 metroko garaiera du.
1962an germaniar-suitzar espedizioko Ernst Forrer, Ueli Hürlimann eta Gerhard Lenser alpinistek lehenbizikoz igo zuten.
Bestela, 2001eko urriaren 17an Beñat Arrue eta Iñaki Aiertza gipuzkoarrak eta Cesar Nieto, Javier Arkauz eta Aritz Artieda nafarrak bertan hil ziren, 6.300 metro aldera izotz-jausi baten ondorioz. Benantxio Irureta, Xabier Osinalde, Xabier Ostolaza, Jon Odriozola eta Jexux Mari Errazuk espedizioa osatzen zuten eta onik atera ziren.
Pumori mendiaren alaba
2019ko urtarrilean Iban Gonzalezek "Pumori mendiaren alaba" izenburuko dokumentala estreinatu zuen, Baleuko ekoiztetxearen bidez, Alex Txikonen kolaborazioarekin eta EITBk diruz lagunduta.
Lehen aipatutako 2001eko istripua gertatu eta hurrengo urtera, Arantxa Gurrutxaga eta Peio Arrue, Beñaten gurasoak, Nepalera joan ziren helburu bikoitzarekin: dolua landu eta omenaldia egitea alde batetik, eta bestetik neska nepaldar bat (Suku Maya) topatzea, euren semearen ondoan agertzen zena argazki batean, Beñatek atera zuen azkena eta ezbeharraren lekuan topatu zutena.
Gaur egun, Suku Euskal Herrian bizi da, eta giltzurrun trasplante baten zain dago.