Nederlandera: berrikuspenen arteko aldeak
t Autoritate kontrola jartzea |
No edit summary Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa |
||
1. lerroa: | 1. lerroa: | ||
{{Hizkuntza infotaula |
{{Hizkuntza infotaula |
||
| izena = Nederlandera |
| izena = Nederlandera gh mohd.sheikh |
||
| jatorrizko izena = Nederlands |
| jatorrizko izena = Nederlands |
||
| ahoskera = [ˈneːdərlɑnts] |
| ahoskera = [ˈneːdərlɑnts] |
17:23, 20 otsaila 2020ko berrikusketa
Nederlandera[1] jatorri germanikoa duen hizkuntza bat da. Gutxi gorabehera 24 milioi pertsonak hitz egiten dute mundu osoan.
Hizkuntza ofiziala da Herbehereetako Erresuman —hots, Herbeheretan, Holandarren Antilletan eta Aruban— eta Surinamen. Belgikako hizkuntza ofizialetako bat da, frantsesarekin eta alemanarekin batera. Frantziako ipar-ekialdean ere 60.000 pertsona inguruk hitz egiten dute. Indonesiako hainbat partetan ere hitz egiten da, nederlandan kolonia zenean, administrazio publikoak hizkuntza ofizialtzat erabiltzen baitzuen.
Nederlandera estandarrak ABN izena hartzen du, Algemeen Beschaafd Nederlands (nederlandera orokor landua), eta horixe da Herbehereetan eta Belgikan erabiltzen den aldaera. Mundu guztian, 250 unibertsitatetan baino gehiagotan irakasten da.
Sailkapena
Dialektoak
Holandera Holandako probintzietako dialektoa da, brabantsera Brabants probintzian hitz egiten den moduan. Hizkuntzari holandera deitzea desegokia da eta burla gisa har dezakete Holandako probintzietan bizi ez diren hiztunek.
Afrikaansa Namibia eta Hegoafrikan hitz egiten da, normalean hizkuntza beregain gisa hartzen bada ere.
Flandrian hitz egiten den nederlanderari, berriz, flandriera deritzo. Horrek ere beste dialekto batzuk ditu: mendebaldekoa, ekialdekoa, linburgera, brabantsera eta anberesera.
Literatura
Jacob van Maerlant eta Jan van Ruusbroec Erdi Aroko egilerik azpimarragarrienak ditugu, beste batzuen artean. Denboran aurrera, Urrezko Aroan (1550–1670), Joost van den Vondel batik bat eta Dirck Volckertszoon Coornhert eta Pieter Corneliszoon Hooft idazle nabarmenak izan ziren.
Bestela, XIX. mendean Willem Bilderdijk, Guido Gezelle poeta, "Multatuli" (kolonialismoa satirikoki kritikatu zuena) eta Louis Couperus ditugu. Azkenik, XX. mendetik aurrera, Johan Huizinga eta Harry Mulisch ezagunenen artean daude.
Erreferentzia
Kanpo estekak
Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu. |
- (Nederlanderaz)(Ingelesez) Ingelesa-nederlandera-ingelesa hiztegia
- (Ingelesez) Ikasi nederlandera online
Europar Batasuneko hizkuntza ofizialak | ||
---|---|---|
Alemana · Bulgariera · Daniera · Errumaniera · Eslovakiera · Esloveniera · Estoniera · Finlandiera · Frantsesa · Gaelera · Gaztelania · Greziera · Hungariera · Ingelesa · Italiera · Letoniera · Lituaniera · Maltera · Nederlandera · Poloniera · Portugesa · Suediera · Txekiera |