Tordesillasko Ituna: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Gehiketa: Ituna aplikatzeko zailtasunak
7. lerroa: 7. lerroa:
[[Kristobal Kolon]] Amerikarako lehendabiziko bidaiatik itzuli eta bere aurkikuntzaren berri jaso bezain laster, Joan II.a Portugalgoak Rui de Sande enbaxadorea bidali zuen Gaztelara, Alcaçovas-Toledoko Itunean adostutako muga horizontalaren arabera, [[Kanariak|Kanariar uharteen]] latitudetik iparraldera kokatutako lurraldeak haienak izan beharko zirela ohartarazteko. Hala ere, Gaztelak Itun horretan soilik [[Kanariak|Kanarien]] lerroaren eta [[Ginea|Ginearenaren]] arteko lurraldeak Portugalena zirela zehaztu zela defendatu zuen; hau da, oraindik zehaztu gabe zegoela bi lerro-muga horietatik iparraldeko eta hegoaldeko ozeanoaren jabegoa. Dena dela, ustekabeko aurkikuntzak lehenagoko akordioen birplanteamentu bat eskatu zuen.<ref name=":0">{{Cite book|izena=Francisco|abizena=Morales Padrón|urtea=1983|izenburua=Gran enciclopedia de España y América. Tomo IV. El descubrimiento, siglo XV-siglo XVI.|argitaletxea=Barcelona: Espasa-Calpe.|orrialdea=|orrialdeak=86-88|ISBN=|hizkuntza=}}</ref>
[[Kristobal Kolon]] Amerikarako lehendabiziko bidaiatik itzuli eta bere aurkikuntzaren berri jaso bezain laster, Joan II.a Portugalgoak Rui de Sande enbaxadorea bidali zuen Gaztelara, Alcaçovas-Toledoko Itunean adostutako muga horizontalaren arabera, [[Kanariak|Kanariar uharteen]] latitudetik iparraldera kokatutako lurraldeak haienak izan beharko zirela ohartarazteko. Hala ere, Gaztelak Itun horretan soilik [[Kanariak|Kanarien]] lerroaren eta [[Ginea|Ginearenaren]] arteko lurraldeak Portugalena zirela zehaztu zela defendatu zuen; hau da, oraindik zehaztu gabe zegoela bi lerro-muga horietatik iparraldeko eta hegoaldeko ozeanoaren jabegoa. Dena dela, ustekabeko aurkikuntzak lehenagoko akordioen birplanteamentu bat eskatu zuen.<ref name=":0">{{Cite book|izena=Francisco|abizena=Morales Padrón|urtea=1983|izenburua=Gran enciclopedia de España y América. Tomo IV. El descubrimiento, siglo XV-siglo XVI.|argitaletxea=Barcelona: Espasa-Calpe.|orrialdea=|orrialdeak=86-88|ISBN=|hizkuntza=}}</ref>


1493ko maiatzaren 3an eta 4an, Aita Santu Alexandro VI.ak ''Inter Caetera'' deituriko bi [[bulda]] egin zituen. Bigarren bulda, maiatzaren 4koa, historialari batzuen arabera, maiatzaren 25ea baino beranduago idatzi zen, Errege-Erregin Katolikoek Aita Santuarengan bidalitako artzapezpikuak Erromara heldu ondoren. Bigarren bulda horretan, Espainia eta Portugal bi itsas-potentzien arteko mugapenaren meridiano bat proposatu zuen, [[Azoreak|Azore]] eta [[Cabo Verde]] uharteetatik ehun lego mendebaldera kokatua. Hala ere, Joan II.ak ez zuen onartu.<ref>{{Cite book|izena=Bartolomé|abizena=Bennassar|urtea=2001|izenburua=La América española y la América portuguesa, siglos XVI-XVIII.|argitaletxea=Madrid: Akal.|orrialdea=|orrialdeak=76-77.|ISBN=|hizkuntza=}}</ref>
1493ko maiatzaren 3an eta 4an, Aita Santu Alexandro VI.ak bi [[bulda]] egin zituen. Bigarren bulda, maiatzaren 4koa, historialari batzuen arabera, maiatzaren 25 baino beranduago idatzi zen, Errege-Erregin Katolikoek Aita Santuarengan bidalitako artzapezpikuak Erromara heldu ondoren. Bigarren bulda horretan, Espainia eta Portugal bi itsas-potentzien arteko mugapenaren meridiano bat proposatu zuen, [[Azoreak|Azore]] eta [[Cabo Verde]] uharteetatik ehun lego mendebaldera kokatua. Hala ere, Joan II.ak ez zuen onartu.<ref>{{Cite book|izena=Bartolomé|abizena=Bennassar|urtea=2001|izenburua=La América española y la América portuguesa, siglos XVI-XVIII.|argitaletxea=Madrid: Akal.|orrialdea=|orrialdeak=76-77.|ISBN=|hizkuntza=}}</ref>


== Ituna sinatzea ==
== Ituna sinatzea ==
Konplexutasunez konplexutasun, azkenean, 1494ko ekainaren 7an, Tordesillasen elkartutako bi koroen ordezkariek akordioa sinatu zuten: Tordesillasko Ituna.<ref name=":0" /> Ondoren, uztailaren 2an, [[Errege-erregina Katolikoak|Errege-Erregin Katolikoek]] [[Arévalo|Arevalon]] sinatu zuten, eta irailaren 5ean Joan II.a Portugalgoak [[Setúbal|Setubal]]-en.<ref>{{Cite aldizkari|izena=Bartolomé|abizena=Bennassar|urtea=1992|izenburua=Tordesillas: el primer reparto del mundo|argitaletxea=|orrialdea=|orrialdeak=151-159|ISBN=|hizkuntza=|aldizkaria=Estatudios de política exterior, 25}}</ref>
Konplexutasunez konplexutasun, azkenean, 1494ko ekainaren 7an, Tordesillasen elkartutako bi koroen ordezkariek akordioa sinatu zuten: Tordesillasko Ituna.<ref name=":0" /> Ondoren, uztailaren 2an, [[Errege-erregina Katolikoak|Errege-Erregin Katolikoek]] [[Arévalo|Arevalon]] sinatu zuten, eta irailaren 5ean Joan II.a Portugalgoak [[Setúbal|Setubal]]-en.<ref name=":1">{{Cite aldizkari|izena=Bartolomé|abizena=Bennassar|urtea=1992|izenburua=Tordesillas: el primer reparto del mundo|argitaletxea=|orrialdea=|orrialdeak=151-159|ISBN=|hizkuntza=|aldizkaria=Estatudios de política exterior, 25}}</ref>


== Itunaren edukiak ==
== Itunaren edukiak ==
23. lerroa: 23. lerroa:
Eta laugarrenik, Alcaçovas-Toledoko Itunak mugatutako eskualde luzanga portugesetik igarotzeko baimena izango zuten espainiar nabigatzaileek, baina bertan esploratzeko gelditu gabe. Klausula honetan, gainera, salbuespen bat jarri zen: Kolon bigarren bidaiara irten izan zenez, ekainaren 20 baino lehen eta 250 legoetako distantziaz haraindian lurrak aurkituko balitu, lur horiek Gaztelarentzat izango lirateke.<ref name=":0" />
Eta laugarrenik, Alcaçovas-Toledoko Itunak mugatutako eskualde luzanga portugesetik igarotzeko baimena izango zuten espainiar nabigatzaileek, baina bertan esploratzeko gelditu gabe. Klausula honetan, gainera, salbuespen bat jarri zen: Kolon bigarren bidaiara irten izan zenez, ekainaren 20 baino lehen eta 250 legoetako distantziaz haraindian lurrak aurkituko balitu, lur horiek Gaztelarentzat izango lirateke.<ref name=":0" />


== Ituna aplikatzeko zailtasunak ==
== Ondorioak ==
Ituna aplikatzerako orduan zailtasun batzuk izango zituzten.

Lehenik, 360 legoetako distantzia neurtzeko abiapuntu gisa, Cabo Verde uharteetako zein uharte konkretua zehaztu ez zenez, portugesek Hegoamerikan egingo zuten penetrazioan 50 lego inguruko aldera egongo zen. Geroago, gainera, eztabaida askoz biziagoa egongo zen [[Ekialde Urruna|Ekialde Urrunean]], besteak beste, espezie baliotsuak ekoizten zituen [[Molukak|Moluka uharteen]] gaineko jabegoaren inguruan, Itunean ezarritako mugapena Lur biribilaren meridiano bezala ulertuz gero, eta ez soilik Atlantikoaren semi-meridianoa.<ref name=":2">{{Cite book|izena=|abizena=Universidad de Valladolid. Seminario de Historia de América.|urtea=1973|izenburua=El Tratado de Tordesillas y su proyección: Segundas Jornadas Americanistas; Primer Coloquio Luso-Español de Historia Ultramarina.|argitaletxea=|orrialdea=|orrialdeak=122-123|ISBN=|hizkuntza=}}</ref> Arazo hau konpontzearren, 1529an sinatutako [[Zaragozako ituna|Zaragozako Itunaren]] arabera, lehenik, Espainiak Molukak saldu beharko zizkion Portugali, 350 mil dukatetan. Eta bigarrenik, mugapen lerro berri bat ezarriko zen bi itsas-potentziren artean, Moluketatik 297,5 lego ekialdera kokatua.<ref>{{Cite book|izena=|abizena=Universidad de Valladolid. Seminario de Historia de América.|urtea=1973|izenburua=El Tratado de Tordesillas y su proyección: Segundas Jornadas Americanistas; Primer Coloquio Luso-Español de Historia Ultramarina.|argitaletxea=|orrialdea=182|orrialdeak=|ISBN=|hizkuntza=}}</ref>

Bigarrenik, Lurraren meridianoaren gradu baten neurria zehaztu gabe zegoen oraindik, eta horrek adostutako meridianoaren kokapen zehatza zaildu zuen. Izan ere, Garai hartan eredu ezberdinak zeuden, horien artean 16 2/3 legotakoa eta 17 ½ legotakoa ziren nagusi; gainera, again pilotu eta kosmografialari batzuek 18 legotakoa erabiltzen zuten. Metodo hau Duarte Pacheco Pereira nabiagatzaile eta kosmologialari portugesak 1505 eta 1507 urteen artean idatzitako ''Esmeraldo de situ orbis'' itsasketari buruzko lanean aipatutako eredua da.

Eta hirugarren zailtasuna berehalakoagoa zen: longitudean 370 legoetako luzera neurtzeko era. Arazo hau XVIII. mendean kronometroak asmatu arte ez zen guztiz konponduko.<ref name=":2" /> Lerro hori zehazteko, Gaztelaren aldetik, Badajozen komisio bat sortu zen, astrologialari batek, bi pilotuek eta bi kapitainek osatutakoa. Hala ere, ezin izan zuten hori lortu. Hortaz, 10 hilabeteko epetik 3 urtekora luzatu zen.<ref name=":1" />

1565ean, [[Filipe II.a Espainiakoa|Felipe II.a]] Gaztelako Koroaren erregeak aginduta, [[Miguel Lopez Legazpi|Miguel López de Legazpi]] [[Espainia Berriko Erregeorderria|Espainia Berritik]] Filipenetara heldu zen asentamentua ezartzera.<ref>{{Cite book|izena=William|abizena=Maltby|urtea=2011|izenburua=Auge y caída del imperio español.|argitaletxea=Madrid: Marcial Pons Historia.|orrialdea=|orrialdeak=75-100|ISBN=|hizkuntza=|atala=La conquísta de América}}</ref> Gaztelarren etorrera ikusita, 1568ko amaieran, Gonzalo Pereira kapitain portugesak zazpi aldiz eskatu zion Legazpi Filipinetako gobernatzaileari lurralde horiek emateko. Baina Legazpik ez zion amore eman.<ref>{{Cite book|izena=|abizena=Universidad de Valladolid. Seminario de Historia de América.|urtea=1973|izenburua=El Tratado de Tordesillas y su proyección: Segundas Jornadas Americanistas; Primer Coloquio Luso-Español de Historia Ultramarina.|argitaletxea=|orrialdea=|orrialdeak=255-291|ISBN=|hizkuntza=}}</ref>

== Itunaren ondorioak ==
Europarrek ezagutzen ez zuten mundu bat banatu zuten. Garai hartan oraindik ere Mundu Berriko kostalde kontinentalak, [[Brasil]] adibidez, europarrentzat ezezaguna zen. Beraz, hitzarmena onartzeko unean, sinatzaileek ez zituzten ekintzaren garrantzia eta ondorioak ezagutzen. Besteak beste, Brasil banaketaren ekialdean geratu zenez, Portugalentzat izan zen.
Europarrek ezagutzen ez zuten mundu bat banatu zuten. Garai hartan oraindik ere Mundu Berriko kostalde kontinentalak, [[Brasil]] adibidez, europarrentzat ezezaguna zen. Beraz, hitzarmena onartzeko unean, sinatzaileek ez zituzten ekintzaren garrantzia eta ondorioak ezagutzen. Besteak beste, Brasil banaketaren ekialdean geratu zenez, Portugalentzat izan zen.



18:00, 21 otsaila 2020ko berrikusketa

Banaketa lerroa Cantinoren planisferioan (1502)

Tordesillasko Ituna Espainiako eta Portugalgo errege-erreginek sinatu zuten hitzarmena da, Ameriketako lurralde berriak konkistatzean muga-arazoak gerta ez zitezen. 1493an Alexandro VI.a Aita Santuak Inter caetera eta Eximiae devotionis buldak argitaratu zituen; konkistaturiko lurraldeak bitan banatzeko lerroa zehazten zen haietan, iparburutik hegobururaino: Cabo Verdetik mendebalera ehun legoaz harantzako lurraldeak Espainiaren administraziopean geratu ziren, eta lerro horretatik ekialderakoak Portugalen mende. Europako gainerako herri kolonizatzaileek eta Portugalgo errege Joan II.ak ez zuten Aita Santuaren bulden edukia onartu, eta Portugalgo erregeak negoziazio berriak eskatu zizkien Errege Katolikoei. 1494an beste hitzarmen bat izenpetu zuten Gaztelako Tordesillas herrian; horren arabera Cabo Verdetik mendebalera 370 legoara atzeratu zen banalerroa. Tordesillasko hitzarmena 1507. urtean berretsi zuten Julio II.a Aita Santuak eta Portugalgo Manuel I.a erregeak; honela, Portugalek Esperantza Onaren lur-muturrean zuen itsasbidea mantentzea zihurtatzen zuen, espainiarrek Antilletako bidea zihurtatzen zuten bitartean.

Unesco-k Gizartearen Ondare izendatu zuen itun hau 2007an, "Munduaren memoria" kategoriaren baitan.

Aurrekariak

Kristobal Kolon Amerikarako lehendabiziko bidaiatik itzuli eta bere aurkikuntzaren berri jaso bezain laster, Joan II.a Portugalgoak Rui de Sande enbaxadorea bidali zuen Gaztelara, Alcaçovas-Toledoko Itunean adostutako muga horizontalaren arabera, Kanariar uharteen latitudetik iparraldera kokatutako lurraldeak haienak izan beharko zirela ohartarazteko. Hala ere, Gaztelak Itun horretan soilik Kanarien lerroaren eta Ginearenaren arteko lurraldeak Portugalena zirela zehaztu zela defendatu zuen; hau da, oraindik zehaztu gabe zegoela bi lerro-muga horietatik iparraldeko eta hegoaldeko ozeanoaren jabegoa. Dena dela, ustekabeko aurkikuntzak lehenagoko akordioen birplanteamentu bat eskatu zuen.[1]

1493ko maiatzaren 3an eta 4an, Aita Santu Alexandro VI.ak bi bulda egin zituen. Bigarren bulda, maiatzaren 4koa, historialari batzuen arabera, maiatzaren 25 baino beranduago idatzi zen, Errege-Erregin Katolikoek Aita Santuarengan bidalitako artzapezpikuak Erromara heldu ondoren. Bigarren bulda horretan, Espainia eta Portugal bi itsas-potentzien arteko mugapenaren meridiano bat proposatu zuen, Azore eta Cabo Verde uharteetatik ehun lego mendebaldera kokatua. Hala ere, Joan II.ak ez zuen onartu.[2]

Ituna sinatzea

Konplexutasunez konplexutasun, azkenean, 1494ko ekainaren 7an, Tordesillasen elkartutako bi koroen ordezkariek akordioa sinatu zuten: Tordesillasko Ituna.[1] Ondoren, uztailaren 2an, Errege-Erregin Katolikoek Arevalon sinatu zuten, eta irailaren 5ean Joan II.a Portugalgoak Setubal-en.[3]

Itunaren edukiak

Itun honetan lau klausula garrantzitsu zeuden.

Lehenik, Cabo Verde uharteetatik 370 lego mendebaldera kokatuko zen bien arteko mugapenaren meridianoa. Ekialdeko hemisferioa Gaztelaren menpe geratuko zen; eta ekialdekoa, berriz, Portugalena.

Bigarrenik, bietako bakoitzak ezin izango zuen esploraziorik egin beste baten hemisferioan, eta beste batean nahi gabe aurkitutako lurralde berriak eman beharko zizkion.

Hirugarrenik, hamar hilabeteko epemuga jarriko zen aipatutako meridianoa trazatzeko. Eta horretarako, bietako bakoitzak karabela bi edo gehiago bidali beharko zuen pilotu, astrologialari eta itsasgizonekin; Kanaria Handian elkartu eta hortik Cabo Verdera joango ziren 370 legoetako distantzia zehazteko.

Eta laugarrenik, Alcaçovas-Toledoko Itunak mugatutako eskualde luzanga portugesetik igarotzeko baimena izango zuten espainiar nabigatzaileek, baina bertan esploratzeko gelditu gabe. Klausula honetan, gainera, salbuespen bat jarri zen: Kolon bigarren bidaiara irten izan zenez, ekainaren 20 baino lehen eta 250 legoetako distantziaz haraindian lurrak aurkituko balitu, lur horiek Gaztelarentzat izango lirateke.[1]

Ituna aplikatzeko zailtasunak

Ituna aplikatzerako orduan zailtasun batzuk izango zituzten.

Lehenik, 360 legoetako distantzia neurtzeko abiapuntu gisa, Cabo Verde uharteetako zein uharte konkretua zehaztu ez zenez, portugesek Hegoamerikan egingo zuten penetrazioan 50 lego inguruko aldera egongo zen. Geroago, gainera, eztabaida askoz biziagoa egongo zen Ekialde Urrunean, besteak beste, espezie baliotsuak ekoizten zituen Moluka uharteen gaineko jabegoaren inguruan, Itunean ezarritako mugapena Lur biribilaren meridiano bezala ulertuz gero, eta ez soilik Atlantikoaren semi-meridianoa.[4] Arazo hau konpontzearren, 1529an sinatutako Zaragozako Itunaren arabera, lehenik, Espainiak Molukak saldu beharko zizkion Portugali, 350 mil dukatetan. Eta bigarrenik, mugapen lerro berri bat ezarriko zen bi itsas-potentziren artean, Moluketatik 297,5 lego ekialdera kokatua.[5]

Bigarrenik, Lurraren meridianoaren gradu baten neurria zehaztu gabe zegoen oraindik, eta horrek adostutako meridianoaren kokapen zehatza zaildu zuen. Izan ere, Garai hartan eredu ezberdinak zeuden, horien artean 16 2/3 legotakoa eta 17 ½ legotakoa ziren nagusi; gainera, again pilotu eta kosmografialari batzuek 18 legotakoa erabiltzen zuten. Metodo hau Duarte Pacheco Pereira nabiagatzaile eta kosmologialari portugesak 1505 eta 1507 urteen artean idatzitako Esmeraldo de situ orbis itsasketari buruzko lanean aipatutako eredua da.

Eta hirugarren zailtasuna berehalakoagoa zen: longitudean 370 legoetako luzera neurtzeko era. Arazo hau XVIII. mendean kronometroak asmatu arte ez zen guztiz konponduko.[4] Lerro hori zehazteko, Gaztelaren aldetik, Badajozen komisio bat sortu zen, astrologialari batek, bi pilotuek eta bi kapitainek osatutakoa. Hala ere, ezin izan zuten hori lortu. Hortaz, 10 hilabeteko epetik 3 urtekora luzatu zen.[3]

1565ean, Felipe II.a Gaztelako Koroaren erregeak aginduta, Miguel López de Legazpi Espainia Berritik Filipenetara heldu zen asentamentua ezartzera.[6] Gaztelarren etorrera ikusita, 1568ko amaieran, Gonzalo Pereira kapitain portugesak zazpi aldiz eskatu zion Legazpi Filipinetako gobernatzaileari lurralde horiek emateko. Baina Legazpik ez zion amore eman.[7]

Itunaren ondorioak

Europarrek ezagutzen ez zuten mundu bat banatu zuten. Garai hartan oraindik ere Mundu Berriko kostalde kontinentalak, Brasil adibidez, europarrentzat ezezaguna zen. Beraz, hitzarmena onartzeko unean, sinatzaileek ez zituzten ekintzaren garrantzia eta ondorioak ezagutzen. Besteak beste, Brasil banaketaren ekialdean geratu zenez, Portugalentzat izan zen.

Erreferentziak

  1. a b c Morales Padrón, Francisco. (1983). Gran enciclopedia de España y América. Tomo IV. El descubrimiento, siglo XV-siglo XVI.. Barcelona: Espasa-Calpe., 86-88 or..
  2. Bennassar, Bartolomé. (2001). La América española y la América portuguesa, siglos XVI-XVIII.. Madrid: Akal., 76-77. or..
  3. a b Bennassar, Bartolomé. (1992). «Tordesillas: el primer reparto del mundo» Estatudios de política exterior, 25: 151-159..
  4. a b Universidad de Valladolid. Seminario de Historia de América.. (1973). El Tratado de Tordesillas y su proyección: Segundas Jornadas Americanistas; Primer Coloquio Luso-Español de Historia Ultramarina.. , 122-123 or..
  5. Universidad de Valladolid. Seminario de Historia de América.. (1973). El Tratado de Tordesillas y su proyección: Segundas Jornadas Americanistas; Primer Coloquio Luso-Español de Historia Ultramarina.. , 182 or..
  6. Maltby, William. (2011). «La conquísta de América» Auge y caída del imperio español.. Madrid: Marcial Pons Historia., 75-100 or..
  7. Universidad de Valladolid. Seminario de Historia de América.. (1973). El Tratado de Tordesillas y su proyección: Segundas Jornadas Americanistas; Primer Coloquio Luso-Español de Historia Ultramarina.. , 255-291 or..

Kanpo estekak