Mikroprozesadore: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
1. lerroa: 1. lerroa:
{{HezkuntzaPrograma|Informazio eta Komunikazioaren Teknologia}}
[[Fitxategi:Intel 80486DX2 bottom.jpg|thumb|250px|Intel 80486DX mikroprozesadorea]]
[[Fitxategi:Intel 80486DX2 bottom.jpg|thumb|250px|Intel 80486DX mikroprozesadorea]]
[[Fitxategi:Intel Core I7-920 Boxed - 13.JPG|alt=i7 prozesadorea|thumb|Intel Core i7-920 bere txartel nagusian sartuta.]]
[[Fitxategi:Intel Core I7-920 Boxed - 13.JPG|alt=i7 prozesadorea|thumb|Intel Core i7-920 bere txartel nagusian sartuta.]]

12:36, 24 otsaila 2020ko berrikusketa

Intel 80486DX mikroprozesadorea
i7 prozesadorea
Intel Core i7-920 bere txartel nagusian sartuta.

Mikroprozesadorea (edo “prozesadorea”) sistema informatiko baten zirkuito integraturik[1] konplexuena da. Ilustrazio moduan: ordenagailu baten “garuna” deitzen omen zaio.

Mikroprozesadorea eginkizun anitzeko, erlojudun, erregistrotan oinarritutako zirkuito digital integratua da.

Sarrera bezala datu bitarrak onartzen ditu, prozesatzen ditu bere memorian gordetako aginduen arabera eta irteera bezala prozesamenduaren emaitzak ematen ditu. Mikroprozesadore batek bai logika digital sekuentziala eta bai logika konbinazionala du barnean. Sistema bitarrean adierazitako zenbaki eta sinboloekin egiten dute lan mikroprozesadoreek.

Gaur egungo gailuetan programa guztiak (sistema eragiletik erabiltzailearen aplikazioetara) exekutatzeko arduraduna da.

Mikroprozesadoreak agertu baino lehen, ordenagailu txikiak zirkuitu plaka multzoekin eraikitzen ziren, eskala txiki eta ertaineko zirkuitu integratu anitzekin. Mikroprozesadoreak multzo guzti horiek batzen dituzte eskala handiko zirkuitu integratu bakarrean.

Prozesamenduko unitate zentral (PUZ) bat edo gehiago eduki dezake, erregistro multzo, kontrol unitate, unitate aritmetiko-logiko eta koma higikorreko unitatez (lehen «koprozesadore matematikoa» deitutakoa) osatuta. 

Orokorrean, mikroprozesadorea ordenagailuaren txartel nagusira (ama plaka) konektatzen da zokalo baten bidez, baina batzuetan soldatuta dago honi. Honen funtzionamendu egokia bermatzeko, mikroprozesadoreari hozte-sistema bat jartzen zaio gainean, normalean kobre edo aluminiozko bloke batekin, eta honi pegatuta bentiladore bat hartutako beroa disipatzeko.

Errendimendu handiko sistema informatiko bat paraleloan lana egiten duten mikroprozesadore bat baino gehiagorekin egon daiteke hornituta, eta mikroprozesadore bakoitza aldi berean core fisiko edo logiko anitzekin. Core fisikoak PUZ baten eragiketak egiten duen txip-aren atal fisiko bereizituak dira, eta core logikoak simulatutako core fisiko bat da.

Gaur egun dagoen tendentzia elementu guztiak (koma higikorreko unitateak, RAM eta bus kontroladoreak, dedikatutako prozesadore grafikoak…) mikroprozesadorearen barruan integratzekoa da, txip txikiak eta energetikoki eraginkorrak sortzeko.

Erreferentziak

  1. Adam., Osborne,. (1980-). An introduction to microcomputers. (2nd ed. argitaraldia) Osborne/McGraw-Hill ISBN 0931988349..

Ikus, gainera

Kanpo estekak