Kromoplasto: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
24. lerroa: 24. lerroa:
Estroman duten azpiegituren arabera lau kromoplasto mota daude<ref name=":2" />:
Estroman duten azpiegituren arabera lau kromoplasto mota daude<ref name=":2" />:


* Globularrak: pigmentuek lipidoekin nahastuta tantak eratzen dituzte. Adibidez [[Garrazki|zitrikoetan]] eta [[Tulipa|tulipanetan]].
* ''Globularrak'': pigmentuek lipidoekin nahastuta tantak eratzen dituzte. Adibidez [[Garrazki|zitrikoetan]] eta [[Tulipa|tulipanetan]].
*Zuntzak edo hodiak dituztenak: pigmentuak proteina zuntzekin agertzen dira. Adibidez [[Arrosa (landarea)|arrosatan]] eta [[Piper|piperretan]].
* ''Zuntzak edo hodiak dituztenak'': pigmentuak proteina zuntzekin agertzen dira. Adibidez [[Arrosa (landarea)|arrosatan]] eta [[Piper|piperretan]].
* Kristaldunak: pigmentuak hauspeatu egiten dira tilakoideen mintzetan. Adibidez tomateetan eta azenariotan.
* ''Kristaldunak'': pigmentuak hauspeatu egiten dira tilakoideen mintzetan. Adibidez tomateetan eta azenariotan.
* Mintzak dituztenak: egitura helikoidala duten mintzetan kokatzen dira pigmentuak. Adibidez [[Lilipa|lilipatan]].
* ''Mintzak dituztenak'': egitura helikoidala duten mintzetan kokatzen dira pigmentuak. Adibidez [[Lilipa|lilipatan]].


== Erreferentziak ==
== Erreferentziak ==

20:02, 26 otsaila 2020ko berrikusketa

Sagar gorri baten azaleko zeluletan agertzen diren kromoplasto gorriak.

Kromoplastoak landare-zeluletako zitoplasmako organulu bereziak dira. Pigmentuz asetuta dauden plastidio hauek landarearen lore eta fruituei kolorea ematen diete[1].

Izenak "koloredun plastidio" esan nahi du eta definizio honen arabera kloroplastoa kromoplasto mota bat izango litzateke, baina "kromoplasto" izenaren ohiko adiera klorofilaz besteko pigmentu ez fotosintetikoak dituen plastidioa da.

Egitura

Plastidio guztiek bezala mintz bikoitza daukate eta barnean estroma izeneko barrunbea. DNA propioa ere badute, kloroplastoen oso antzekoa[2].

Funtzioa

Kromoplastoek pigmentu laranja-gorriak (karotenoideak) eta horiak (xantofilak) pilatzen dituzte[3]. Bildutako pigmentuen araberako kolorea izango dute. Polinizatzaileak eta fruituekin elikatzen diren animaliak (hazien sakabanaketa) erakartzea dute helburu, eboluzioak horretara bideratu baititu. Horregatik oso ugariak dira loreetan eta fruituetan. Loreen kolorea oso garrantzitsua da polinizatzaile egokia erakartzeko orduan; kolore zuriak kakalardoak erakartzen ditu, moreak eta urdinak erleak eta kolore beroek tximeletak erakartzen dituzte[4].

Sustraietan ere agertzen dira kromoplastoak, azenario edo arbietan esate baterako. Arrazoia hidrosolugarriak ez diren molekula kopuru handiak pilatzeko gaitasuna da.

Garapena

Plastido motak.

Fruituak heldu ahala zeluletako kloroplastoek klorofila galtzen doaz eta karotenoideak eta xantofilak pilatzen hasten dira kromoplasto bihurtuz. Heltze prozesua prozesu aktiboa izaten da. Kromoplastoaren barnean azukrea, almidoia, elementu aromatikoak, bitaminak eta hormonak sortzen doaz eta fruitua gozotu egiten da[5].

Antzerakoa gertatzen da udazkenean hostoekin, baina kasu honetan prozesu pasiboa izaten da. Argi kopurua gutxitzen hasten denean kloroplastoek lana egiteari uzten diote eta galdu egiten dira. Hostoak ura galtzen du eta kromoplastoak baino ez dira gelditzen zelulan. Hostoek orduan kolore laranja eta gorriak hartzen dituzte eta lehortu eta azkenean erori egiten dira.

Kromoplastoek kontrako bidea ere egin dezakete, pigmentuak galdu eta tilakoideak garatuz. Azenarioa pixkat lurretik kanpora atera eta gainaldea argitan jartzen bada berdetzen hasten da adibidez[3].

Motak

Estroman duten azpiegituren arabera lau kromoplasto mota daude[3]:

  • Globularrak: pigmentuek lipidoekin nahastuta tantak eratzen dituzte. Adibidez zitrikoetan eta tulipanetan.
  • Zuntzak edo hodiak dituztenak: pigmentuak proteina zuntzekin agertzen dira. Adibidez arrosatan eta piperretan.
  • Kristaldunak: pigmentuak hauspeatu egiten dira tilakoideen mintzetan. Adibidez tomateetan eta azenariotan.
  • Mintzak dituztenak: egitura helikoidala duten mintzetan kokatzen dira pigmentuak. Adibidez lilipatan.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Whatley, J. M.; Whatley, F. R.. (1987). «When Is a Chromoplast?» New Phytologist 106 (4): 667–678.  doi:10.1111/j.1469-8137.1987.tb00167.x. ISSN 1469-8137. (Noiz kontsultatua: 2020-02-26).
  2. (Ingelesez) Camara, Bilal; Hugueney, Philippe; Bouvier, Florence; Kuntz, Marcel; Monéger, René. (1995-01-01). Jeon, Kwang W. ed. «Biochemistry and Molecular Biology of Chromoplast Development» International Review of Cytology (Academic Press) 163: 175–247. (Noiz kontsultatua: 2020-02-26).
  3. a b c «Cromoplasto» www.quimica.es (Noiz kontsultatua: 2020-02-26).
  4. (Ingelesez) Waser, Nikolas M.; Chittka, Lars; Price, Mary V.; Williams, Neal M.; Ollerton, Jeff. (1996). «Generalization in Pollination Systems, and Why it Matters» Ecology 77 (4): 1043–1060.  doi:10.2307/2265575. ISSN 1939-9170. (Noiz kontsultatua: 2020-02-26).
  5. (Ingelesez) Egea, Isabel; Barsan, Cristina; Bian, Wanping; Purgatto, Eduardo; Latché, Alain; Chervin, Christian; Bouzayen, Mondher; Pech, Jean-Claude. (2010-10-01). «Chromoplast Differentiation: Current Status and Perspectives» Plant and Cell Physiology 51 (10): 1601–1611.  doi:10.1093/pcp/pcq136. ISSN 0032-0781. (Noiz kontsultatua: 2020-02-26).

Kanpo estekak