Doris Lessing: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
23. lerroa: 23. lerroa:
Emakume idazle gutxitako bat izan zen Europako literatur sari ospetsuenak irabazten.
Emakume idazle gutxitako bat izan zen Europako literatur sari ospetsuenak irabazten.


* Somerset Maugham Saria - 1954
* Somerset Maugham Saria - [[1954]]
* Booker Sarian finalista - 1971
* Booker Sarian finalista - [[1971]]
* Frantziako Prix Médicis - 1976
* Frantziako Prix Médicis - [[1976]]
* Europear Literaturako Austriar Saria - 1982
* Europear Literaturako Austriar Saria - [[1982]]
* Shakespeare Prize Alemaniako Errepublika Federalean - 1982
* Shakespeare Prize Alemaniako Errepublika Federalean - [[1982]]
* Booker Sarian finalista - 1985
* Booker Sarian finalista - [[1985]]
* WH Smith Literary Award - 1986
* WH Smith Literary Award - [[1986]]
* Italiako Internazionalle Mondello Saria - 1986
* Italiako Internazionalle Mondello Saria - [[1986]]
* Palmero Saria - 1987
* Palmero Saria - [[1987]]
* Grinzane Cavour Prize - 1988
* Grinzane Cavour Prize - [[1988]]
* James Tait Black Prize ingeles literaturan - 1995
* James Tait Black Prize ingeles literaturan - [[1995]]
* XI Premio Internacional de Catalunya<ref>{{Erreferentzia|izena=Ediciones El|abizena=País|izenburua=Doris Lessing: "Nuestro conocimiento del mundo se basa sobre todo en la literatura"|hizkuntza=es|data=1999-05-21|url=https://elpais.com/diario/1999/05/21/catalunya/927248866_850215.html|aldizkaria=El País|issn=1134-6582|sartze-data=2020-03-01}}</ref> - 1999
* XI Premio Internacional de Catalunya<ref>{{Erreferentzia|izena=Ediciones El|abizena=País|izenburua=Doris Lessing: "Nuestro conocimiento del mundo se basa sobre todo en la literatura"|hizkuntza=es|data=1999-05-21|url=https://elpais.com/diario/1999/05/21/catalunya/927248866_850215.html|aldizkaria=El País|issn=1134-6582|sartze-data=2020-03-01}}</ref> - [[1999]]
* [[Asturiasko Printzesa Sariak|Asturiasko Printzea]] Saria<ref name=":1" /> - 2001
* [[Asturiasko Printzesa Sariak|Asturiasko Printzea]] Saria<ref name=":1" /> - [[2001]]
* David Cohen British Literature Prize - 2001
* David Cohen British Literature Prize - [[2001]]
* Dupont Pluma de Oro Saria - 2002
* Dupont Pluma de Oro Saria - [[2002]]
* Literatura Nobel Saria - 2007
* Literatura Nobel Saria - [[2007]]


== Bibliografia hautatua ==
== Bibliografia hautatua ==

17:24, 1 martxoa 2020ko berrikusketa

Doris Lessing

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakDoris May Tayler
JaiotzaKermanxah1919ko urriaren 22a
Herrialdea Erresuma Batua
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua  1927ko apirilaren 12a)
HeriotzaLondres2013ko azaroaren 17a (94 urte)
Hobiratze lekuaGolders Greeneko Erraustegia
Heriotza modua: istripu zerebrobaskularra
Familia
Ezkontidea(k)ezezaguna  (1939 -  1943)
Gottfried Lessing (en) Itzuli  (1943 -  1949)
Bikotekidea(k)
Familia
Hezkuntza
HeziketaDominican Convent High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, poeta, eleberrigilea, antzerkigilea, autobiografialaria, gidoilaria, saiakeragilea, zientzia-fikzio idazlea eta prosalaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaHizkuntza Modernoen Elkartea
Errege Literatura Elkartea
Bavariako Arte Ederren Akademka
Mugimenduaerrealismoa
Izengoitia(k)Jane Somers
Genero artistikoazientzia-fikzioa

dorislessing.org
IMDB: nm0504363 iTunes: 3045780 Musicbrainz: ce9dd9c7-fdd3-4f19-96a2-503bf7106dbb Discogs: 1517879 Find a Grave: 153946715 Edit the value on Wikidata

Doris Lessing, jaiotzez Doris May Tayler (Kermanxah, gaur egungo Iran, 1919ko urriaren 22a - Londres, Erresuma Batua, 2013ko azaroaren 17a[1]) ingelesezko idazlea izan zen. Batez ere, The Grass is Singing eta The Golden Notebook eleberriengatik da ezaguna. 2007an Literaturako Nobel saria jaso zuen[2].

Bizitza

Kermanxahn (Iran) jaio zen, ingeles gurasoak zituela. 1925ean familia Hego Rhodesia (egungo Zimbabwe) britainiar koloniara joan zen bizitzera. 1939an inguruan han ezkondu zen, eta bi ume (John eta Jean) izan zituen bere lehen senar Frank Wisdomekin. 1943an harengandik dibortziatu eta 1945ean Gottfried Lessingekin ezkondu zen. Harengandik ere dibortziatu ostean, 1949an Londresa itzuli eta idazteari ekin zion buru-belarri. Handik urtebetera The Grass is Singing (1950, Belarra kantari, Koro Navarrok itzulia) eleberria argitaratu zuen. Idazle konprometitua izan zen, baina 1954an komunismoaz arnegatu zuen, politikarekin erabat desilusionaturik.

Bereak dira ere, besteak beste, The Golden Notebook (1962), The Four-Gated City (1969), Briefing for a Descent into Hell (1971), Memoirs of a Survivor (1974), Shikasta (1979), The Marriages Between Zones Three, Four and Five (1980), The Sirian Experiments (1980), The Making of the Representative for Planet 8 (1982), The Sentimental Agents in the Volyen Empire (1983) eta The Fifth Child (1988). 1999an Katalunia Nazioarteko Saria jaso zuen, 2001ean Letretako Asturiasko Printzea saria[3] eta 2007an Literaturako Nobel saria.

Bere lana

Lessingen obrak kutsu autobiografiko handia du; asko inspiratzen da bere Afrikako bizipenetan, bere haurtzaroan eta bizitzako deseingainu sozial zein politikoetan, feminista, komunista, pazifista eta antikolonialista bilakatu zutenak. Bere nobelen gaiak gatazka kulturala, arrazakeriak sortutako injustizia, kontzientzia indibiduala eta ongi komuna dira. Guztira 50 nobela inguru eta kontakizun labur ugari idatzi zituen; gainera, antzerkia, saiakera eta biografia bezalako beste alor batzuetan ere murgildu zen.

1962an argitaratu zuen bere lan famatuena, The Golden Notebook, errebindikazio feministen ikur bilakatu zuelarik. Aurreko liburuetan bezala, kritika sozialaz gain nobela psikologiko eta existentzialean sakondu zuen. Childen of Violence lanean bere biki literarioaren, Martha Questen, identitatearen bilaketa kontatzen du. Afrika eta Ingalaterran kokatzen da sistema koloniala kritikatu eta bere ondorioak aztertzeko; hala nola, beltzen eta zurien arteko harremanak, emakumearen egoera edota artisten egoera.

Idazle gazte ezezagunen egoera zaila ezagutarazteko The Diary of a Good Neighbour idatzi zuen. 1979 eta 1983 bitartean zientzia fikzioarekin saiatu zen, Canopus in Argos bildumarekin, sufismoan oinarritua.

76 urte zituela, 1995ean, Hegoafrikara itzuli zen bere alaba eta bilobak bisitatzera; horrez gain bere autobiografiaren lehen atala aurkeztu zuen, Under my Skin (1994). Besoak zabalik hartu zuten Doris Lessing, nahiz eta bere obran landutako gaien ondorioz herrialdetik bota zuten 40 urte lehenago.

Doris Lessing ideia liberaleko idazle konprometitutzat hartzen da, berak inoiz mezu politikorik bidali nahi izan ez zuen arren. Kausa marxista, antikolonialista, segregazionismoaren aurkako borrokaren eta feministen ikurra izan zen.

2007an Literatura Nobel Saria jaso zuen "emakumeen bizipenak eta zibilizazioaren banaketa eszeptizismoz, pasioz eta indarrez kontatzeko gaitasunagatik"[2].

Sariak

Emakume idazle gutxitako bat izan zen Europako literatur sari ospetsuenak irabazten.

  • Somerset Maugham Saria - 1954
  • Booker Sarian finalista - 1971
  • Frantziako Prix Médicis - 1976
  • Europear Literaturako Austriar Saria - 1982
  • Shakespeare Prize Alemaniako Errepublika Federalean - 1982
  • Booker Sarian finalista - 1985
  • WH Smith Literary Award - 1986
  • Italiako Internazionalle Mondello Saria - 1986
  • Palmero Saria - 1987
  • Grinzane Cavour Prize - 1988
  • James Tait Black Prize ingeles literaturan - 1995
  • XI Premio Internacional de Catalunya[4] - 1999
  • Asturiasko Printzea Saria[3] - 2001
  • David Cohen British Literature Prize - 2001
  • Dupont Pluma de Oro Saria - 2002
  • Literatura Nobel Saria - 2007

Bibliografia hautatua

  • The Grass is Singing (1950). Euskaratua: Belarra kantari (2007, Koro Navarrok itzulia).
  • The Golden Notebook (1962).
  • The Four-Gated City (1969).
  • Briefing for a Descent into Hell (1971).
  • Memoirs of a Survivor (1974).
  • Shikasta (1979).
  • The Marriages Between Zones Three, Four and Five (1980).
  • The Sirian Experiments (1980).
  • The Making of the Representative for Planet 8 (1982).
  • The Sentimental Agents in the Volyen Empire (1983).
  • The Fifth Child (1988), Jane Somers ezizenarekin.

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. Doris Lessing idazlea hil da Eitb.com
  2. a b (Ingelesez) «The Nobel Prize in Literature 2007» NobelPrize.org (Noiz kontsultatua: 2020-03-01).
  3. a b «Doris Lessing - Fundacion Príncipe de Asturias» web.archive.org 2007-10-11 (Noiz kontsultatua: 2020-03-01).
  4. (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (1999-05-21). «Doris Lessing: "Nuestro conocimiento del mundo se basa sobre todo en la literatura"» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-03-01).

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Doris Lessing Aldatu lotura Wikidatan