Mastaba: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
 
1. lerroa: 1. lerroa:
[[Fitxategi:Mastaba-faraoun-3.jpg|thumb|250px|Mastaba baten arrastoak]]
[[Fitxategi:Mastaba-faraoun-3.jpg|thumb|250px|Mastaba baten arrastoak]]
'''Mastaba''' («bankua» esan nahi duen [[arabiera]]zko hitza) [[Antzinako Egipto]]ko eraikin bat da, hilobi bezala erabilia, oinarri bezala laukiluze bat duena eta forma enbor kaixo piramidala. Aberatsenek, [[Shepseskaf]] [[faraoi]]ak eraiki zuenak bezala, hogei metroko garaiera izatera iritsi ziren.
'''Mastaba''' («bankua» esan nahi duen [[arabiera]]zko hitza) [[Antzinako Egipto]]ko eraikin bat da, hilobi bezala erabilia, oinarri bezala laukiluze bat duena eta forma enborpiramidala. Aberatsenek, [[Shepseskaf]] [[faraoi]]ak eraiki zuenak bezala, hogei metroko garaiera izatera iritsi ziren.


Antzinako egiptoarrek nola deitzen zituzten jakiterik ez dagoenez, arabiarrek ''mastaba'' deitu zituzten, tokiko bankuen antza baitzuten, lehen esploratzaile europarrek hartu zuten hitza. Antzinekoenak, lehenengo [[Egiptoko dinastiak|dinastiatakoak]] dira.
Antzinako egiptoarrek nola deitzen zituzten jakiterik ez dagoenez, arabiarrek ''mastaba'' deitu zituzten, tokiko bankuen antza baitzuten, lehen esploratzaile europarrek hartu zuten hitza. Antzinekoenak, lehenengo [[Egiptoko dinastiak|dinastiatakoak]] dira.

Hauxe da oraingo bertsioa, 10:16, 3 martxoa 2020 data duena

Mastaba baten arrastoak

Mastaba («bankua» esan nahi duen arabierazko hitza) Antzinako Egiptoko eraikin bat da, hilobi bezala erabilia, oinarri bezala laukiluze bat duena eta forma enborpiramidala. Aberatsenek, Shepseskaf faraoiak eraiki zuenak bezala, hogei metroko garaiera izatera iritsi ziren.

Antzinako egiptoarrek nola deitzen zituzten jakiterik ez dagoenez, arabiarrek mastaba deitu zituzten, tokiko bankuen antza baitzuten, lehen esploratzaile europarrek hartu zuten hitza. Antzinekoenak, lehenengo dinastiatakoak dira.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere kokapena oso garrantzitsua zen: hilobi hauek Niloren uholdeak heltzen ziren tokitik kanpo egon behar zuten, eta mendebaldean, basamortuan, sartaldean, bertan hasten baitzuen hildakoak beste mundurako bere bidaia, euren sinesmenen arabera, behe mundurako edo Duaterako sarrera, sartaldean baitzegoen, eta, hildakoen izpirituei, "sartaldeko" deitzen zieten.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Narmerren hilobia Umm el-Qaaben.

Mastabak, adobeekin (buztinezko adreiluekin) eraikiak izan ziren, eta, beranduago, harriekin, egiptoar aberatsenen artean orokortuz III. dinastian zehar, Imhotepek, harrian, Saqqarako hilobi konplexua Djoser edo Zoser faraoiarentzat eraiki ondoren.

Lehen hilobiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinakoenak, zulatutako hilobiak ziren, adobe harresiz hainbat gelatan banatutakoak. Erdiko gela, hildakoarentzat zen, eta, gainontzekoetan, hil hatuak eta beste bizitzarako janariak. Batzuetan, kanpoaldean hilobiak daude, sakrifikatutako esklaboen gorpuekin euren jauna beste munduan zerbitzatzeko. Behin gorpua bere tokian jarri ondoren, sarrera itsutzen zen. Hilobi hauen estaltzeko modua ez da ezagutzen, beharbada, altuera gutxiko zurezko eta adobezko egitura bat izango zen.

Mastaba[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hilobi bikoitzeko mastabaren eskema

Eraikin honek bi maila zituen: lurrazpikoa, hilobi ganberarekin, hona, putzu bertikal luzeen bidez heltzen zena, momia utzi ondoren itsutzen zena. Gorengo mailan, kapera, hildakoaren kapera imitatzen zuena. Hona, senideak pasa zitezkeen ofrendak uzteko, ate faltsu bat edo askorekin, erliebeekin apainduta, sortaldean kokatuak, izpirituari, hildakoaren bikoitzari, eraikinera sartu edo bertatik irtetzeko bidea adierazten ziona. Aberatsenek, oso modu aberatsean apaindutako hainbat gela zituzten, baita serdaba ere.

Denboraren igaroaz, eraikin hau geroz eta konplexuago egiten hasi zen eta gela gehiago, eskailerak, lapurrentzako tranpak etab... gehitu ziren, batzuk, berrogeitamar metroko luzera eta sei edo zazpiko altuera neurtzeraino iritsiz. Monumentalenak, noblezia, klase agintari eta gizarte posizio altuko pertsonentzako hilobi gisa balio izan zuten, baita faraoi batzuentzako ere.

Mastaba saitarrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egiptoko Aro Berantiarrean, saitar garaitik aurrera, mastabek euren jatorrizko forma galdu zuten, lur gainean altxatutako adobezko eraikin xaloak izanez, eta lurrazpiko ganbera kendu zuten. Garai honetan, mastabek, batzuetan, familiako panteoi bat izaten zuten, hilobiak bata bestearen gainean jarriz, kanpoko eskailera bat zutelarik gorenen zeudenetara iristeko. Jartze mota bitxi hau oso ohikoa izan zen Behe Egipton, gorpuak, uholdeen hezetasunetik babesteko.

Milaka mastaba dago Egipton, horietako asko, margo mural ederrekin apaindutako barne kaperekin. Piramideetako Testuak ez bezala, hauek beste munduko bizitzako formulak bakarrik zituzten, margolan hauek eguneroko bizitzako informazio iturri bikainak dira.

Egiptoar piramideak, ziur aski, mastaben eboluzio bezala garatu ziren, adituen arabera, antzinakoena, Sakkarako Piramide Mailakatua, jatorrian, mastaba bat izan zen, geroago zabaldu zena.


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]