Onintza Enbeita: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin |
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-Cite web +erreferentzia) |
||
3. lerroa: | 3. lerroa: | ||
'''Onintza Enbeita Maguregi''' ([[Muxika]], [[Bizkaia]], [[1979]]ko [[maiatzaren 19]]a) euskal [[bertsolari]]a, [[kazetari]]a, [[Feminismo|feminista]] eta [[Abertzaletasun|abertzalea]] da, horretaz gain [[diputatu]]a izan zen [[Espainiako Diputatuen Kongresua|Espainiako Gorteetan]] [[2012]]tik<nowiki/> [[2016]]ko<nowiki/> tartean. [[2018]]ko<nowiki/> [[Bizkaiko Bertsolari Txapelketa|Bizkaiko Bertsolari txapelduna]] izan da, txapela lortzen duen lehen emakumezkoa da. |
'''Onintza Enbeita Maguregi''' ([[Muxika]], [[Bizkaia]], [[1979]]ko [[maiatzaren 19]]a) euskal [[bertsolari]]a, [[kazetari]]a, [[Feminismo|feminista]] eta [[Abertzaletasun|abertzalea]] da, horretaz gain [[diputatu]]a izan zen [[Espainiako Diputatuen Kongresua|Espainiako Gorteetan]] [[2012]]tik<nowiki/> [[2016]]ko<nowiki/> tartean. [[2018]]ko<nowiki/> [[Bizkaiko Bertsolari Txapelketa|Bizkaiko Bertsolari txapelduna]] izan da, txapela lortzen duen lehen emakumezkoa da. |
||
== Biografia eta ibilbidea == |
== Biografia eta ibilbidea == |
||
[[Fitxategi:Onintza Enbeita Ahotsak.webm|thumb|260x260px|Nor da Onintza Enbeita?<ref>{{ |
[[Fitxategi:Onintza Enbeita Ahotsak.webm|thumb|260x260px|Nor da Onintza Enbeita?<ref>{{erreferentzia|url=https://ahotsak.eus/muxika/pasarteak/mux-059-001/|izenburua=|sartze-data=|egunkaria=|aldizkaria=|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref> ([[Euskal Herriko Ahotsak|Ahotsak]] proiekturako)]] |
||
Onintza Enbeita Muxikan jaio zen eta bertan bizi, bere gurasoak ere bertakoak izanik. Hiru ahizpa dira, bera gazteena.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Enbeita Maguregi, Onintza - Ahotsak.eus|url=https://ahotsak.eus/muxika/hizlariak/onintza-enbeita-maguregi/|aldizkaria=ahotsak.eus|sartze-data=2018-12-15}}</ref> |
Onintza Enbeita Muxikan jaio zen eta bertan bizi, bere gurasoak ere bertakoak izanik. Hiru ahizpa dira, bera gazteena.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Enbeita Maguregi, Onintza - Ahotsak.eus|url=https://ahotsak.eus/muxika/hizlariak/onintza-enbeita-maguregi/|aldizkaria=ahotsak.eus|sartze-data=2018-12-15}}</ref> |
||
00:49, 12 martxoa 2020ko berrikusketa
Onintza Enbeita | |||||
---|---|---|---|---|---|
2016ko urtarrilaren 12a - 2016ko maiatzaren 3a Barrutia: Bizkaia Hautetsia: 2015eko Espainiako hauteskunde orokorrak
2012ko ekainaren 19a - 2015eko urriaren 27a ← Iñaki Antiguedad Barrutia: Bizkaia Hautetsia: 2011ko Espainiako hauteskunde orokorrak | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotzako izen-deiturak | Onintza Enbeita Maguregi | ||||
Jaiotza | Muxika, 1979ko maiatzaren 19a (44 urte) | ||||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||||
Familia | |||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea | ||||
Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||||
Irakaslea(k) | Jon Lopategi | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | kazetaria, idazlea, bertsolaria eta politikaria | ||||
Lantokia(k) | Madril | ||||
Genero artistikoa | olerkigintza | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Eusko Abertzale Ekintza Amaiur Askatasuna Euskal Herria Bildu |
Onintza Enbeita Maguregi (Muxika, Bizkaia, 1979ko maiatzaren 19a) euskal bertsolaria, kazetaria, feminista eta abertzalea da, horretaz gain diputatua izan zen Espainiako Gorteetan 2012tik 2016ko tartean. 2018ko Bizkaiko Bertsolari txapelduna izan da, txapela lortzen duen lehen emakumezkoa da.
Biografia eta ibilbidea
Onintza Enbeita Muxikan jaio zen eta bertan bizi, bere gurasoak ere bertakoak izanik. Hiru ahizpa dira, bera gazteena.[2]
Ikasketak eta lana
Euskal Herriko Unibertsitatean Kazetaritza ikasi eta gero, Euskal Kulturgintzaren Transmisioa (Mondragon Unibertsitatea) eta Agroekologia (UPV/EHU) graduondokoak ikasi zituen.[3] Hainbat hedabideekin aritu izan da kolaborazioak egiten: Euskaldunon Egunkarian, Berrian, Argian, Busturialdeako Hitzan, Bizkaiko Hitzan, Matraka eta Frida aldizkarietan, Bizkaia irratian, Euskadi Irratian Euskal Telebistako Mihiluzen, Wazemanken, Gure Doinuaken besteak beste.[4][5]
Labayru Ikastegian euskara klaseak ematen ibili izan da.[6]
Bertsolaria
Bertsolaritzarekin lotura estua duen familian hazi zen eta bera ere bertsotan oso gazte hasi zen.[7] Garriko bertso-eskolako kidea izan zen.[6] 2006an iritsi zen lehenengo aldiz Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalera eta geroztik final guztietarako sailkatu izan da. 2005 eta 2009ko Euskal Herriko txapelketan ere parte hartu zuen.[8]
2018an Bizkaiko Bertsolari Txapelketa irabazi zuen (843,5 puntu). Irabazten lehen emakumea izan zen.[9][10][11]
Politikaria
Bere ibilbide politikoa Muxikan hasi zen, ANV alderdiarekin hango zinegotzia izan baitzen 2007 eta 2011 urteen artean. 2012 eta 2015 urteetan, Amaiur koalizioko diputatua izan zen Espainiako Diputatuen Kongresuan.[6] 2014an Marokoko agintariek Mendebaldeko Saharatik kanporatu zuten Aaiúnera iritsi zenean.[12]
2015ean EH Bildurekin aurkeztu zen Bizkaiatik Kongresurako zerrenda buru gisa.[13] Bertan Abortoaren erreformari buruz ari zela, ‘koño’ esaten bigarren pertsona eta lehenengo emakumea izan zen. Honek sareetan eta hedabideetan oihartzun handia piztu zuen.[14][15][16][17]
Bestelako proiektuak
2018an musika, dantza eta sorkuntza literario bidezko esperientzia kooperatiboa den Humanity at Music-en parte hartu du.[18][19]
Uxue Alberdiren 2019ko Kontrako eztarritik saiakera lanean emakume bertsolari gisa izandako bizipenak agertu ditu.[20] [21] [22]
2019an Donostiako Zinemaldiaren inguruan '48 ordu Zinemaldian' egin eta gero, saio propioa lortu du formatuak ETB1en. Gai zehatz baten inguruan 48 ordu pasatzean datza Enbeitak gidaturiko programak.[23][24]
Txapelketak
- Bizkaiko Eskolarteko Txapelketa 1992: finalista (14 urtetik beherakoen mailan)
- Bizkaiko Eskolarteko Txapelketa 1993: finalista (14 urtetik beherakoen mailan)
- Bizkaiko Eskolarteko Txapelketa 1994: finalista (15-18 urte artekoen mailan)
- Bizkaiko Eskolarteko Txapelketa 1995: finalista (15-16 urte artekoen mailan)
- Bizkaiko Eskolarteko Txapelketa 1996: finalista (15-18 urte artekoen mailan)
- Bizkaiko Eskolarteko Txapelketa 1997: finalista (15-18 urte artekoen mailan)
- 1998ko Araba-Bizkaiko Bertsolari Txapelketa: final-aurreak
- 2000ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa: final-aurreak
- 2002ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa: final-aurreak
- 2004ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa: final-aurreak
- 2005eko Bertsolari Txapelketa Nagusia: kanporaketak
- 2006ko Busturialdeko Bertsolari Txapelketa: txapelduna
- 2006ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa: finalista: bosgarren
- 2008ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa: finalista: bosgarren
- 2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusia: final-aurrekoen bigarren itzulia
- 2010eko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa: finalista: laugarren
- 2012ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa: finalista: bosgarren
- 2014ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa: finalista: seigarren
- 2016ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa: finalista: laugarren
- 2018ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa: txapelduna
Erreferentziak
- ↑ .
- ↑ «Enbeita Maguregi, Onintza - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
- ↑ «Onintza Enbeita — Booktegi» booktegi.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
- ↑ «Onintza Enbeita: “ Hizkuntzari esker komunikatzen gara, eta komunitate baten mundu ikuskera, komunitate horren hizkuntzak definitzen du ondoen” — Unibertsitatea.Net» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
- ↑ «Onintza Enbeita, belaunaldiz belaunaldi gorde diren abestien bila» El Diario Vasco 2018-11-21 (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
- ↑ a b c «Onintza Enbeita Maguregi (EH Bildu-Kongresua)» Busturialdeko Hitza 2015-12-08 (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
- ↑ «Enbeitatarren historia laburbildu digu Onintza Enbeitak» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Onintza Enbeita - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
- ↑ Berria.eus. «Onintza Enbeitak irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketa» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
- ↑ «Onintza Enbeitak irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketa» naiz: 2018-12-15 (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
- ↑ «Onintza Enbeita txapeldun» Argia (Noiz kontsultatua: 2018-12-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2014-04-16). «Las autoridades marroquíes expulsan a Onintza Enbeita del Sahara Occidental» naiz: (Noiz kontsultatua: 2018-12-30).
- ↑ «Euskal Herria Bildu - Hautagaiak» ehbildu.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
- ↑ «Onintza Enbeita» Gaztezulo (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2014-02-11). «Onintza Enbeita, en el Congreso: «Señorías, en mi coño y en mi moño mando yo»» naiz: (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
- ↑ «“Aste Nagusia munduko marabilla ez material handienetariko bat da”. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
- ↑ Amaiur Koalizioa. Onintza Enbeita: "¡En mi coño y en mi moño, mando yo!". (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
- ↑ «Kooperatibismoaren musika» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
- ↑ «Onintza Enbeita» Humanity at Music (Noiz kontsultatua: 2018-12-15).
- ↑ «Susa literatura - Kontrako eztarritik» www.susa-literatura.eus (Noiz kontsultatua: 2019-04-13).
- ↑ Berria.eus. «Kontrako eztarritik» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-04-13).
- ↑ «"Beti egon gara bertso munduaz gauza onak esaten, lotsatu gara txarrak kontatzeaz"» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-04-13).
- ↑ Gascon, Ainara Arratibel. ««'Gure doinuak' bezala, saio hau niretzat opari bat izaten ahaleginduko naiz»» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-09-29).
- ↑ «'48 ordu Zinemaldian' saio berezia, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus atarian» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-29).
Ikus gainera
Kanpo loturak
- Onintza Enbeita "Ahotsak.eus" atarian.
- Onintza Enbeita "Bertsolaritza eta generoa" mahai-inguruan
- EITB Bideoa: Puntuka ari denean puntua egiten ibiltzen da Onintza Enbeita!
- 11amaika TB Bideoa: Onintza Enbeita: "Feminismoan esparru babestuan ari zarela uste duzu, eta ez da horrela"
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Onintza Enbeita
- 1979ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Muxikarrak
- Bizkaiko bertsolariak
- Amaiurko politikariak
- Bizkaiko politikariak
- Espainiako diputatuak X. legegintzaldian
- Espainiako diputatuak XI. legegintzaldian
- Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleak
- Mondragon Unibertsitateko ikasleak
- Emakume bertsolariak
- Euskal Herria Bilduko Bizkaiko hautetsiak