Jump to content

«Oxigeno likido»: berrikuspenen arteko aldeak

t
ez dago edizio laburpenik
t (Autoritate kontrola jartzea)
t
XVII eta XVIII. mendeetan, [[Robert Hooke]]k, [[Ole Borch]]ek, [[Mikhail Lomonosov]]ek eta [[Pierre Bayen]]ek oxigenoa ekoiztu zuten egindako zenbait esperimentutan, baina, inork ez zuen elementutzat hartu.
 
Oxigenoa aurkitu zuen lehena, [[Carl Wilhelm Scheele]] suediar botikaria izan zen. Honek, oxigenoa (gas egoeran) [[Merkurio (elementua)|merkurio]] oxidoa eta zenbait [[nitrato]] berotuz lortu zuen. Oxigenoari ''Suzko airea'' izena eman zion, eta bere berri, 1777an argitaratutako «''Chemische Abhandlung von der Luft und dem Feuer''» izeneko eskuizkribuan eman zuen, nahiz eta hau 1775an bidalia izan argitara emateko.
 
Bitartean, 1774eko abuztuaren 1ean, [[Joseph Priestley]] britainiar elizgizonak, eguzki-argia beirazko tutu baten barnean zegoen merkurio oxidora zuzentzen zuen ikerketa bat burutu zuen. Hau egitean, konturatu zen gas bat jaregiten zuela eta gas honek zenbait eragin zituela; besteak beste, [[kandela|kandelen]] suak indar gehiago edukitzea edota arratoiak gas hori arnastean, denbora gehiagoz eta gogotsuago bizitzea. Ondorio hauek ikusita, Priestleyek berak gasa arnastea erabaki zuen, eta hau izan zen sentitu zuena: ''Gasaren sentsazioa nire biriketan ez zen, itxuraz behintzat, aire arruntaren desberdina, baina, nire bularraldea bereziki arina eta lasaitua sentitu nuen denbora tarte batean''.
691

edits