Harry Houdini: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Amanu (eztabaida | ekarpenak)
Amanu (eztabaida | ekarpenak)
28. lerroa: 28. lerroa:


== Esne barrika ==
== Esne barrika ==
Barrika estu batean sartzen zuten, kortina baten atzean eta, handik pixka batera irteten zen. Publikoa larri egoten omen zen erloju handiak minutuak erakusten zituen bitartean. Egia esan, berehala irtetzen zen eta egunkaria irakurtzen egoten omen zen orkestrak musika jotzen zuen bitartean, emozio gehiago lortzeko. Une egokia iristen zenean, kortina altxatu eta, zas, irten berria balitz bezala agertzen zen Houdini.
Barrika estu batean sartzen zuten, kortina baten atzean eta, handik pixka batera irteten zen. Publikoa larri egoten omen zen erloju handiak minutuak erakusten zituen bitartean. Egia esan, berehala irten eta egunkaria irakurtzen egoten omen zen orkestrak musika jotzen zuen bitartean, emozio gehiago lortzeko. Une egokia iristen zenean, kortina altxatu eta, zas, irten berria balitz bezala agertzen zen Houdini.


== Entrenamendu fisikoa ==
== Entrenamendu fisikoa ==

11:07, 24 martxoa 2020ko berrikusketa

Harry Houdini

(1915)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakErik Weisz
JaiotzaBudapest1874ko martxoaren 24a
Herrialdea Austria-Hungariako Inperioa
 Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaJewish Harlem (en) Itzuli
Talde etnikoaJuduak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaDetroit1926ko urriaren 31 (52 urte)
Hobiratze lekuaMachpelah Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: apendizitisa
Peritonitisa
Familia
AitaRabbi Samuel Mayer Weisz
AmaCecilia Steiner
Ezkontidea(k)Bess Houdini (en) Itzuli  (1894 -  1926)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, artista eszenikoa, hegazkinlaria, filosofoa, zinema ekoizlea, historialaria, magialaria, stunt performer (en) Itzuli, film-zuzendaria, escape artist (en) Itzuli, ilusionista eta gidoilaria
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioajudaismoa

IMDB: nm0396378 Allocine: 38142 Allmovie: p33381 IBDB: 87652
Musicbrainz: 1ddc1a1a-9626-44cd-9b91-72b727cde978 Find a Grave: 509 Edit the value on Wikidata
Harry Houdini (1899).
Harry Houdini elefante bat desagertarazten (1918).
Houdini Niagara urjauzietan igerian, The Man from Beyond filman (1922)
"Nere bi laztanak", Houdini bere ama eta emaztearekin, 1907.
The Master Mystery filmaren afixa (1919).

Harry Houdini, jaiotzez Ehrich Weiss, (Budapest, Hungaria, 1874ko martxoaren 24a - Detroit, AEB, 1926ko urriaren 31) ilusionista eta showmana izan zen.

Gaztaroa

Judu jatorriko familiak AEBra emigratu zuen Ehrich-ek 4 urte zituenean eta berehala jarri ziren New Yorken bizitzen. Ez zuen haurtzaro samurra izan eta 11 urte zituelarik, arazo ekonomikoak zirela-eta, lanean hasi behar izan zuen. 15 urterekin magia ikuskizunetan ikusten dugu, jada, bere anaietako batek, Hardeen Weiss-ek, laguntzen diolarik. Asko irakurri eta ikasi zuen eta izen aldaketa erabaki zuen, Robert Houdin-en omenez (Magia munduan oso ezaguna zen Robert Houdin mago frantsesa).

Hasieran karta jokoak eta horrelakoak egiten bazituen ere, berehala hasi zen trapezista lanetan eta, batez ere, eskapismoan. Garai hartan modan zeuden espiritistak, lotuta zeuden pertsonak fantasmei deitzen zien bitartean, egiazko esperientziak zirela frogatu nahian. Houdini berehala ohartu zen "egiazko esperientzien" faltsukeriaz eta espektakulua izan zitekeela pentsatzen hasi zen.

Metamorfosia

Ilusionista lotu eta zaku batean sartzen zuten. Hau gero arkoi batean eta dena lotu eta kandatuta uzten zuten. Laguntzailea arkoi gainera igotzen zen, kortina bat altxatuz ezkutatzen zen eta 3, 2, 1... esan eta kortina erortzen uzten zuen. Laguntzailearen ordez, Houdini agertzen zen. Arkoia ireki, sokak askatu eta zakuan laguntzailea zegoen. Bada elkartrukea egina 10.000 alditan egin zuela esaten duena.

Laguntzailea Beatrice Rahner izan ohi zen eta magoa maitemindu egin zen eta, 1894 aldera, berarekin ezkondu. Ez zuten seme-alabarik izan.

Houdini, Emazteen errege

Soka, kate eta kandatuak askatzeko Houdinik zuen trebeziak publikoa liluratzen zuen. Europan zehar ibili zen 4 bat urtetan eta arrakasta itzela lortzen joan zen han eta hemen. Garai horretan eman zioten Emazteen errege ezizena.

Houdini, Publizitatearen errege

Houdini hiri berri batera iristean poliziarengana joan ohi zen, kartzelara, beti ere kazetari pila ondoan zuelarik. Desafioa egunkari guztietan argitaratzen zuten eta ondoren atxilotu edo lotu egiten zuten. Askatzea lortzen zuenean, berriro publikatzen zuten prentsan eta horrela denen ahotan egotea lortzen zuen.

Bilutsik aztertzeko aukera ematen zien eta marinelak, soka edo zaku ekoizleak aritu ziren horretan, trukoaren bila eta ez zuten sekula ezer aurkitu. Istripu larrienetako bat garagardo barrika batetik ateratzean izan zuen, baina lortu zuen bizirik irtetzea. Lana jendaurrean egiten jarraitu zuen, laguntzailerik gabe, baina publikoa eta bere artean kortina bat ezarriz. Zenbaitetan minutu batzuetako kontua zen; beste batzuetan, ordea, ordua pasatzen zen.

Esne barrika

Barrika estu batean sartzen zuten, kortina baten atzean eta, handik pixka batera irteten zen. Publikoa larri egoten omen zen erloju handiak minutuak erakusten zituen bitartean. Egia esan, berehala irten eta egunkaria irakurtzen egoten omen zen orkestrak musika jotzen zuen bitartean, emozio gehiago lortzeko. Une egokia iristen zenean, kortina altxatu eta, zas, irten berria balitz bezala agertzen zen Houdini.

Entrenamendu fisikoa

Bere biografoek diotenez, egunero hartzen zuen izotzezko bainua. Hiru minutu arnasik hartu gabe egoteko gai omen zen. Horregatik, trukoa baino gehiago, trebezia fisikoa kontsideratzen dira bere lorpenak.

Houdini eta heriotza

Bada heriotzarekin obsesionatuta zegoela esaten duena. Gero eta esperientzia arriskutsuagoak egiten joan zen. Ikusle askok alde egin behar izaten zuen, tentsioa ezin aguantaturik. Datu kuriosoa da ia iton izan zela 7 urte zituenean, ilusio gehienak ur azpian egiten baititu, barrikatan, akuarioan, errekan, beti heriotza oso gertu duelarik.

Txinatar tortura

1912ko ikuskizuna izan zen. Akuario izugarri batean sartzen zuten, buruzbehera hanketatik zintzilikaturik eta, bukaezinezko minutu batzuen ondoren, alde egiten zuen. Kortina atzean ezkutatu aurretik ikusleek ikusten zuten azken gauza Houdiniren irudia zen, izututa kristalari talka eginez. Txinatar Torturaren Kamera The Prestige pelikulan agertzen denaren oso antzekoa zen. Egiazko esperientzian laguntzaileak agertzen ziren aizkora batzuk erakutsiz, arriskurik balego, kamera hautsiko zutelakoan. Ez zitzaion sekula ezer gerta, txonkatila hautsi edo horrelakoren bat ez bazen behintzat.

Copyright

Txinatar torturaren kamera izan zen patentatu zuen lehenengo ilusioa. Bost urtez egin zuen lan esperientzia honetan eta berritzaile ikusten zuen bere burua. Esne barrikaren lana kopiatu ziotenean, denuntzia jarri zuen. Gustuko zuen, aldi berean, beste mago lehiakideren ikuskizunetara joan eta trukoak publikoari kontatzea, barregarri utziz. Hala ere, esan behar da baita ere, bere lanik ezagunenetakoa, metamorfosia, ez zela berea, John Nevil Maskelyne-rena baizik, berak eman bazion ospea ere.

Nazioarteko fama lortua zuen, jada, baina Houdini ez zen konformatzen eta gehiago nahi zuen: kutxa itxietan zubitik behera erori ur hotzetara eta beti irtetzen zen ondo. Ama beti joan ohi zen semearen ikuskizunetara eta, hil zenean, Houdinik izugarrizko kolpea jasan zuen.

Heldutasuna

Urteak aurrera, Houdiniren sasoia ez zen lehengoa eta ikuskizuna aldatu beharra izan zuen. Oso gustuko zuen jendeak grua garai batetik zintzilika jartzen zenean, camisa de fuerza batek lotuta eta buruz behera. Hiri askotan egin zuen, baina minberaturik bukatzen zuen oso. Beste zerbaiten bila hasi beharra zegoen. Broadway-n ikuskizun propioa sortu zuen, eta elefantea eszenatokitik desagertaraztea oso famoso egin zen.

Bere afizioetara dedikatzeko beta ere hartu zuen. 1910ean Australia biplanoz zeharkatzen lehena izan zen.

Pelikulak ere egin zituen, aktore aparta ez bazen ere. Ikusle asko kamera trukoak zirelakoan bazeuden ere, bere trebeziaren dokumentu grafiko apartak ditugu.

Zine enpresaburu izaten ere saiatu zen, baina ez zuen jarraitu.

Liburu ugari idatzi zituen, bere lana deskribatuz eta garai guztietako magia bilduz.

Bere azken urteetan espiritistak jazartzeari eman zion. Antzokietan eskaintzen zuten bere lana eta bere amaren espirituarekin hitz egin nahi zuen batek haserretu zuen erabat. Mozorro baten atzean ezkutaturik askotan, hantxe agertzen zen Houdini tranpak argituz eta fraudea erakutsiz.

Houdini eta Sir Conan Doyle

Garai honetakoa da bien arteko amistadea eta ondorengo haserrea. Ezagutu bezain laster egin ziren oso lagun, baina berehala sortu zen enfrentamendua. Conan Doylek mundu paranormalean sinesten zuen eta Houdini erabat kontra zegoen. Idazlea Houdiniren trebezia paranormala zela sinistera iritsi zen eta Houdinik ezin zuen uste hori jasan.

Heriotza

Bukaera arraro samarra izan zuen magoak. 1926ko urrian unibertsitario batzuen bisita jaso zuen deskantsatzen zegoen bitartean. Tripan kolpeak jasatzeko desafioa egin zion batek, ea bere erresistentzia esaten zuten bezain ona zen. Baietz esan zuen magoak, baina ez zegoen prest lehen kolpea jaso zuenenan, ezta besteak etorri zirenean. Ez zuen ezer aitortu, baina apendizea kaltetu zion. Izugarrizko oinazeak eta kalentura izan zuen hurrengo egunetan, baina Houdinik lanean jarraitu zuen. Konortea galdu zuen pare bat aldiz eta ospitalean sartu zuten.

Hardeen anaiari zera esan omen zion: - Nekatuta negok. Uste diat honek irabazi egin didala...

1926ko urriaren 31ko gauean hil zen, Halloween, 52 urte zituelarik. Peritonitisa esan zuten medikuek izan zela bere heriotzaren arrazoia. Agian, apendizeak egunak izango zituen hazita ikasleen bisita aurretik...

Egun gutxi barru izan zen hileta. Bi mila pertsona inguru etorri ziren, bere ikuskizunetara etortzen ziren bezala. Oraingo honetan, magoak ez zuen alde egin.

Azken ilusioa falta zen oraindik.

Houdini Kodea

Urte asko eman ondoren paranormala zenaren aurka, bere heriotza aprobetxatuz azken desafio bat zuen pentsatuta. Kode sekretu bat asmatu zuen eta bere emaztearekin konpartitu. 10 hitz sekretu ziren, Conan Doyleren karta batetik atera zituenak, gainera. Hil eta gero medium-en batekin hitz egin beharko balu, hitz horiek erabiliko zituen, horrela Bess-ek senarrarekin hitz egiten ari zela garbi jakingo zuelarik.

Asko izan ziren Houdiniren espirituarekin harremanetan jarri zirela aseguratzen zuten espiritistak, baina emazteak ez zuen sekula Houdiniren kodea jaso. Albiste faltsuak ere argitaratu ziren, emazteak baiezkoa esan zuela-eta, baina ez zen egia izan. 10 urte beranduago, emazteak azken saioa egin zuen eta ez zuen arrakastarik lortu. Houdiniren argazkiaren aurrean piztuta zeukan kandela itzali zuen sinbolikoki. Orduz gero, urriaren 31 denean, magoek Houdiniren espirituari deitu ohi diote.

Zinema

Kanpo estekak


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Harry Houdini