Aingeru: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
32. lerroa: 32. lerroa:
== Ikus, gainera ==
== Ikus, gainera ==
* [[Aingeru erori]]
* [[Aingeru erori]]
* [[Putti]]


== Erreferentziak ==
== Erreferentziak ==

19:06, 27 martxoa 2020ko berrikusketa

Persiar aingerua (1555)
Hugo Simberg (1903)

Aingeruak Jainkoak gizakiengana bidaltzen dituen mezulariak dira, gizakien salbazioaren obran Jainkoaren zerbitzariak dira. Hitza grekotik dator (ἄγγελος, ángelos) eta "mezulari" esan nahi du. San Agustinek dioen bezala, "aingeru izenak bere eginkizuna izendatzen du, ez bere izaera" (Psal. 103, 1, 15). Izen horrek, beraz, izaki horiek egiten dutena ezagutarazten digu, ez digu esaten zer diren, zer egiten duten baizik.

Beraien izateari buruz dagokionez, aingeruak izaki guztiz izpiritualak dira, gorputzik gabeak, ikusezinak eta hilezkorrak. Izaki pertsonalak dira, hau da, pentsatu eta maitatu egiten dute. Jainkoa aurrez aurre ikusten dute. Bera gurtzen dute eta, esan dugun moduan, bere zerbitzariak dira salbazioaren ekintzan.

Aingeruak kristautasunean

Fede katolikoaren arabera, izaki hauen existentzia fedearen bidez ezagutzen da. Ezin da arrazoiaren bidez demostratu. Jainkoak errebelaturiko gauza bat da, sinistu beharrekoa. Jainkoaren existentzia, berriz, arrazoiaren bidez ezagutu daiteke munduaren ezaugarriei buruzko hausnarketaren bidez.

Elizak, liturgiaren ospakizunean, aingeruekin bat egiten du Jainkoa gurtzeko eta aingeru batzuen oroimena azpimarratzen du bereziki: San Mikel, San Gabriel, San Rafael (irailaren 29an) eta aingeru zaintzaileak (urriaren 2an). Jaiotzetik heriotza arte, gizakien bizitza osoa beraien ardura eta bitartekaritzaz zuzenduta dago.

Hierarkia

Itun Zaharreko eta Itun Berriko pasarteak aztertuz, etimologia eta semantika barne, honakoa izan daiteke aingeruen hierarkia, garrantzi handienetik txikienera:

  • Lehen esfera (Itun Zaharreko iturriak)
    • Serafinak
    • Kerubinak
    • Tronuak (grezieraz thronoi) (Testamentu Berriko iturriak ere bai)
  • Bigarren esfera (Testamentu Berriko iturriak)
    • Dominazioak (gr. Kyriotetai)
    • Bertuteak (gr. Dynamai)
    • Aginteak (gr. Exusiai)
  • Hirugarren esfera
    • Printzipatuak[1] (gr. Archai)
    • Goiaingeruak (gr. Archangeloi)
    • Aingeruak (gr. Angeloi)

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak