VfB Stuttgart: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
166. lerroa: 166. lerroa:




[[Kategoria:Alemaniako futbol taldeak|Stuttgart, VfB]]
[[Kategoria:VfB Stuttgart]]
[[Kategoria:Stuttgart]]

20:38, 31 martxoa 2020ko berrikusketa

VfB Stuttgart
Ezizena(k)Die Schwaben (suaboak)
Sorrera1893
Futbol zelaiaMercedes-Benz Arena
edukiera: 60.441 lagun
inaugurazioa: 1933
PresidenteaAlemania Wolfgang Dietrich
EntrenatzaileaAlemania Nico Willig
LigaBundesliga
2018-1916.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
2013ko taldea.
Stuttgarteko zaleak.
Mercedes-Benz Arena.

VfB Stuttgart (izen osoa Verein für Bewegungsspiele Stuttgart 1893 e. V.) Alemaniako futbol talde ezagunetako bat da. Stuttgarteko taldeak bost Bundesliga, hiru Kopa eta hiru UEFA Intertoto Kopa irabazi ditu.

Historia

Stuttgarter FV (1893an rugby talde gisa sorturikoa) eta Kronen-Club Cannstatt (1897) taldeek bat egin zuten 1912an Verein für Bewegungsspiele Stuttgart 1893 e. V. eratzeko.

1935ean Liga irabazteko zorian egon ziren baina FC Schalke 04k 4-6 irabazi zuen partida. Lehenengo tituluak Bigarren Mundu Gerraren ondoren iritsi ziren, 1950 eta 1952ko Ligak eta 1954 eta 1958ko Kopak hain zuzen ere. Ondoren garai txarrak iritsi ziren taldearentzat, diru arazoak lehenik eta bigarren mailara jeistea ondoren.

1977an lehen mailara itzuli zen taldea eta 1979an bigarren egin zuen ligan. 1984ean ordea hirugarren Bundesliga irabazi zuen Helmut Benthaus entrenatzaile zela. 1989an UEFA Kopako finalera iritsi zen Jürgen Klinsmann aurrelari zuela, baina Maradonaren SSC Napolik irabazi zion. 1992an laugarren Bundesliga eta 1997an hirugarren kopa irabazi zuen.

XXI mendea nahiko arrakastatsua izan da, Liga bat (2007) eta hiru UEFA Intertoto Kopa irabazi dituelarik. Hurrengo urteetan ordea apalago ibili da eta 2016an 17. gelditu eta maila galdu zuen. Hala ere hurrengo urtean berriz igo zen.

Uniformea

Ekipamendu zuria dauka eta bularrean banda gorri horizontala darama.

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2014-2015
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2015-2016
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2016-2017
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2017-2018
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2018-2019

Palmaresa

Alemanian: 9

  • Bundesliga (5): 1950, 1952, 1984, 1992, 2007
  • Kopa (3): 1954, 1958, 1997
  • Superkopa (1): 1992

Europan: 3

Europako Errekopa

  • Txapelduna (0)
  • Finalista (1): 1998

UEFA Kopa

  • Txapelduna (0)
  • Finalista (1): 1989

UEFA Intertoto Kopa

  • Txapelduna (3): 2000, 2002, 2008

Jokalari ezagunak

Euskal taldeen aurkako partidak

Hauek dira Europako txapelketa ofizialetan Stuttgartek euskal taldeen aurka jokatu dituen partidak:

Denboraldia Txapelketa Fasea Etxekoa Emaitza Kanpokoa
1988-89 UEFA Kopa Final laurdenak Stuttgart
Real Sociedad
1-0
1-0 (pen:2-4)
Real Sociedad
Stuttgart
1991-92 UEFA Kopa 2. itzulia Osasuna
Stuttgart
0-0
2-3
Stuttgart
Osasuna

Kanpo estekak