Artzain-txakurren lehiaketa: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Bandalismoa desegin
45. lerroa: 45. lerroa:
== Kanpo estekak ==
== Kanpo estekak ==


* Artzaintzaren formula matematikoa [https://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/teknopolis/bideoak/osoa/4425101/bideoa-formula-matematikoa-euskal-herriko-artzain-txakurren-lehiaketa/](EITB, bideoa, 2016)
* Artzen duzu txakur bat eta jaterakoan ipurditik harri berezi bat irtengo da hori arria lortzen duenak irabaziko du jokoa.
{{autoritate kontrola}}
{{autoritate kontrola}}



09:36, 2 apirila 2020ko berrikusketa

Artzain txakurren lehiaketa, 2010eko Gipuzkoako Artzain Egunean.

Artzain-txakurren lehiaketa artzain txakur batek artzainaren agindupean artalde bat zaindu eta gidatzeko duen trebezia neurtzen duen lehiaketa bat da. Euskal Herrian artzain-txakurren ohiko zeregina izan da artaldeak otso eta beste basapiztiengandik babestea; horretarako, mota berezi bateko txakurrak erabiltzen zituzten, artzakurrak edo artzanorak. Euskal Herrian zakur hauek bi arrazakoak ziren, nafar artzanorak Hegoaldean eta Pirinioetako mendiko zakurrak Iparraldean. Denan den, bi arraza oso antzekoak dira eta azken mendetan baino ez ziren bereizi.

XX. mendearen hasieratik, ordea, beste arraza zenbaitek ardiak gidatzeko zuten trebezia ikusita, artzainak txakurrak aldatzen hasi ziren. Txakur hauen ondorengoak dira egungo euskal artzain txakurrak beraien bi barietatekin: iletsua eta Gorbeiakoa.[1] Dena den Euskal Herrian erabiliak izan dira baita ere Pirinioen inguruko beste zenbait txakur arrazak, denak elkarrengatik oso gertukoak hala ere. Esate baterako Landetako Labrit txakurrak zein Piriniotar ardi txakurrak.

Txapelketa eta lehiaketak

Txapelketetan txakurrek lan ezberdinak bete behar dituzte artaldea mugitzeko dituzten trebeziak erakusteko.[2] [3]

Oñatiko Artzain Txakurren Nazioarteko Txapelketa

Euskal Herrian, artzain-txakurren lehenengo lehiaketa 1955 urtean ospatu zen Oñatin, Katalunian eta beste herrialdeetan ospatzen ziren lehiaketen ereduari jarraiki. [4]Geroztik, urtero ospatzen da irailaren erdialdean. Joxe Mari Jauregiren Bizkor txakurrak sei aldiz irabazi zuen eta 2010ean egin zioten omenaldia.[5] [6]

Euskal Herriko Artzain Txakur Txapelketa

Gerediaga Elkarteak antolatzen du 1964a geroztik eta Durangaldean burutzen da.[7][8][9]

Nafarroako Artzain Txakur Txapelketa

1968a geroztik Uharte Arakilen Aralar Mendi elkarteak antolatzen du. 2016an omendu zuten Pilar Elizalde Jaimerena, lehiaketan partehartu duen emakume bakarra. [10] [11]

Arabako Artzain Txakur Txapelketa

Murgia eta Araian.[12]

Gipuzkoako Artzain Txakur Txapelketa

Legazpin ospatzen den "Gipuzkoako Artzain Eguna"-rekin batera burutzen da.[13]

Bizkaiko Artzain Txakur txapelketa

Mungian.[14] 2017an itsua den txakur batek bosgarren postua lortu zuen.[15]

Amaiurko Artzain Txakur Txapelketa

Amaiurko bestetan, Amabirjin Egunez, abuztuak 15an egiten den ibilbide luzeko txapelketa da.[16] 2018koa XLIII.a izango da. [17]

Euskal Artzain arrazako txakur lehiaketa

Azkoitiko Urrategi auzoan, [18]

Arraza libreko artzain txakurren Euskal Herriko txapelketa

Aiastian, San Migel jaien barruan.[19]

Arrietako artzain txakurren lehiaketa

2016. urtetik aurrera eta Arrietako Udalaren eskutik, Nazioarteko txapelketetarako puntuagarria da.[20]

Erreferentziak

  1. Euskal Artzain Txakurraren Adiskideak. (2015-12-09). EUSKAL ARTZAIN TXAKURRA (EAT ILETSUA ETA GORBEIAKOA). (Noiz kontsultatua: 2018-08-14).
  2. «Artzain-txakurren lehiaketa - herrikirolak» www.euskalkiroletajokoak.com (Noiz kontsultatua: 2018-08-14).
  3. Xaloa Telebista. (2017-08-20). Amaiurko Bestak 2017 - Artzai zakur txapelketa. (Noiz kontsultatua: 2018-08-14).
  4. «Gaur egun eratorritako kirola» eimakatalogoa.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-14).
  5. EiTB, Euskal Irrati Telebista. «Oñatiko Artzain Txakur Txapelketa: Bizkor txapelduna hil da» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-14).
  6. «Antonio Alustizak eta 'Ttiki'k irabazi dute Oñatiko Nazioarteko Artzain txakur txapelketa» https://erran.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-14).
  7. User, Super. «Artzai Txakur Txapelketa - Gerediaga Elkartea» www.gerediaga.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-14).
  8. (pdf) [http://www.xn--abadio-0wa.org/es-ES/Servicios/DesarrolloruralComercioyTurismo/Ardi%20Jaia%202016/TXAPELDUNAK%201967-2015.pdf 1967- 2015 Irabazleak. Euskal Herriko Artzain Txakur Txapelketa. ].
  9. «Euskal Herriko Artzain-txakur Txapelketa jokatuko da gaur» https://anboto.org (Noiz kontsultatua: 2018-08-14).
  10. «Nafarroako Artzain Txakur Txapelketan parte hartuko dute eskualdeko hiru artzainek igandean Uharte Arakilen» https://erran.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-14).
  11. Berria.eus. «Artzainen omenaldia» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-08-14).
  12. «Fernando Etxebarria Arabako Artzain Txakur Lehiaketako txapeldu berria» https://goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-14).
  13. Vasco, Diario. «Gipuzkoako Artzain Txakurren Txapelketa 2016» agenda.diariovasco.com (Noiz kontsultatua: 2018-08-14).
  14. «Jose Urien abadiñarra bigarren Mungiako artzain-txakur txapelketan» https://anboto.org (Noiz kontsultatua: 2018-08-14).
  15. Vasca, EiTB Radio Televisión Pública. «Itsua den 'Kit' txakurra bostgarren Bizkaiko artzain txakur txapelketan» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-14).
  16. «Amaiurko Artzain Txakur Txapelketak 34 urte bete ditu» https://erran.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-14).
  17. «XLIII. Artzain Zakur lehiaketa eta XVI. Ardi erakusketa eginen dituzte abuztuaren 15ean Amaiurren» https://erran.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-14).
  18. «Artzain txakur lehiaketa ikusgarria» El Diario Vasco 2010-07-20 (Noiz kontsultatua: 2018-08-14).
  19. barren.eus. «barren.eus - Manuel Gorriti eta Argi txakurra nagusi Aiastiako artzain txakur lehiaketan» barren.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-14).
  20. «Arrietako Udalak bere hirugarren artzain txakurren lehiaketa antolatu du» Hamaika Telebista (Noiz kontsultatua: 2018-08-14).

Kanpo estekak

  • Artzaintzaren formula matematikoa [1](EITB, bideoa, 2016)