Sugegorri: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Aldatua: es:Viperinae
t robota Erantsia: cs:Zmije
63. lerroa: 63. lerroa:


[[ca:Escurçó]]
[[ca:Escurçó]]
[[cs:Zmije]]
[[de:Echte Vipern]]
[[de:Echte Vipern]]
[[en:Viperinae]]
[[en:Viperinae]]

09:27, 16 uztaila 2008ko berrikusketa

Taxotaula bat irakurtzeko eraWikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko era
Taxotaula bat irakurtzeko era
Sugegorri
Vipera xanthina
Vipera xanthina


Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Klasea: Reptilia
Ordena: Squamata
Familia: Viperidae
Azpifamilia: Viperinae
genero

Benetako sugegorriak Viperinae subfamiliari dagozkien sugeak dira. Guztira 43 sugegorri espezie inguru daude. Europa, Asia eta Afrikan banatuak daude. Oso ahaidetuak daude Asia eta Amerikako Crotalinae subfamiliako krotaloekin;azkeneko honetan kriskitin-sugeak sartzen dira. Beren artean desberdinak dira. Krotaloek begi bakoitzaren aurrean beroari sentsitiboa den sakonune bat dute. Sakokune hori odol beroko animaliak egunez eta gauez aurkitzeko ahalmena ematen dien organo bat da. Bi subfamilia horiek viperidae familia osatzen dute.

Sugegorri guztiek bereizgarria den pozoin-aparatu bat dute. Aparatu hori falta diren beste sugeenak baino sofistikatuagoa da.

Pozoin-guruin bakoitza hortz luze eta huts baten oinarriarekin lotzen da. Sugea erasotzean letagin pozoitsu horiek ehizakian sartzen dira eta puntatik pozoia egozten da. Pozoiak biktimaren ehunak sakonki kutsatzen ditu. Letagin horiek mugikorrak dira. Erabiltzen direnean goiko barailarekin angelu zuzenean jaurtizen dira; gainerako denboran, atzerantz okertzen dira eta ahosabaiaren kontra ehun bigunezko bilduki batean gelditzen dira. Pozoia eraldatutako listu guruinek sortutako sustantzia da eta proteina, toxina, eta entzimaz osaturik dago. Sugegorrien pozoia hemolitiko eta koagulantea da, eta hipotentsioa, bihotz-taupaden erritmoaren aldaketa, nekrosiak eta edemak eragiten ditu. Bere eginkizuna, ehizakia hiltzeaz gain, liseriketa erraztea da.

Europan zazpi sugegorri inguru daude,guztiak vipera generokoak. Horiek benetan arriskutsuak diren sugeen taldea osatzen dute. Euskal Herrian hiru sugegorri-espezie ditugu. Sugegorri kantabriarra Vipera seoanei alde atlantiarrean agertzen dena, aspis sugegorria Vipera aspis Pirinio eta erdialdean eta, azkenik, Lataste sugegorria Vipera latastei hegoaldean. Beste biak ez bezala, azken hau oso eskasa da.

Europar sugegorriek gorputz erlatiboki astuna dute eta bere buztana motza izaten da. Burua ondo definitua dute, askotan triangelu formakoa. Ezkata dortsalak karenatuak dira. Begia nahiko txikia da eta begininia bertikala dute. Buruaren perfila aldagarria da eta espezie batzuek "sudur-adar" biguna eta ezkataduna dute.

Vipera seoanei
Vipera seoanei

Sugegorriak lurzoruko biztanleak dira, espezie guztiak egunez aktiboak dira baina gautar bihurtzen dira gauez tenperatura altua bada.

Europako sugegorri gehienak mikrougaztunez (sagu, satitsu....) elikatzen dira baina batzuek txori edo sugandilak harrapatzen dituzte. Vipera ursinik berriz, intsektu handiak ehizatzen ditu.

Sugegorriak nahiko motel mugitzen dira, baldin eta gogaitzen ez badituzte. Toki estalietatik ehizatzen dute. Ehizakirik gerturatuz gero, ziztu batean burua malgukiaren gisara aurrera bota eta ahoa zabal-zabalik duelarik hozka egiten diote. Gero, pozoia bere lana egin arte itxaroten dute eta usaimenaren bidez mingaina astinduz arrastoari segitzen diote; hau gertatzen da harrapakari mammalianak ehizatzen dituztenean. Txori, sugandila edo intsektuak badira, heldu egiten dituzte eta mugitzeari uzten diotenean burutik hasita irensten dituzte. Sugegorriak ere ehizatzeko batzuetan ugaztunen gordelekuetan sartzen dira.

Sugegorri gehienek, klima hotzetarako egokitzapen gisara, obobibiparoak dira; arrautzak amaren barruan txitatzen dira eta kume bizirik erditzen dituzte. Vipera lebetinak berriz, Europan arrautzak erruten ditu. Normalean udaberrian ugaltzen dira. Kopula egin baino lehen ar lehiakideek borroka-dantza bat egiten dute. Arrak bata bestearen ondoan tente jartzen dira eta burua eta lepoarekin bultzaka, indartsuenak emearekin kopulatuko du.

Sugegorri batzuek berreizgarriak diren ezaugarriak dituzte eta ez da zaila identifikatzea. Beste batzuk berriz, oso aldagarriak dira eta bereizteko zailtasunak sortzen dituzte. Behatu behar diren ezaugarriak muturraren perfila (zapala, gora begira edo sudur-adarrarekin), marrazkia eta ahal bada goiko aldeko ezkaten tamaina dira.


Europako espezieak