Erretorromaniera: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
117. lerroa: 117. lerroa:
[[el:Ρομανσική γλώσσα]]
[[el:Ρομανσική γλώσσα]]
[[eml:Rumànc']]
[[eml:Rumànc']]
[[en:Romansh]]
[[en:Romansh language]]
[[eo:Romanĉa lingvo]]
[[eo:Romanĉa lingvo]]
[[es:Romanche]]
[[es:Romanche]]

02:53, 17 uztaila 2008ko berrikusketa

Erromantxera
Datu orokorrak
Lurralde eremuaSuitza
Hiztunak35.000
RankingaEz 100 mintzatuenen artean
Ofizialtasuna-
EskualdeaGrisons Kantoia
Araugilea-
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
hizkuntza italikoak
hizkuntza erromantzeak
mendebaldeko hizkuntza erromantzeak
hizkuntza galo-iberiarrak
hizkuntza galo-erromantzeak
Gallo-Rhaetian (en) Itzuli
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiasubjektu aditza objektua
Hizkuntza kodeak
Suitzako hizkuntzak: Hego-ekialdean, laranja-arrosaz, Erromantxera.

Erromantxera, erromantxea edo erretorromaniera Suitzako lau hizkuntza ofizialetako bat da, alemana, frantsesa eta italierarekin batera. Herrialdeko %0.5-0.9k hitz egiten dute, ia 35.100 hiztunek (2000ko inkesta baten arabera) ama hizkuntza dute, Grischun edo Grisons kantoian bizi direnak.

Latin arruntetik datorren erromantze hizkuntza dugu, ladino eta friulieraren familia berekoa

Rumantschia hiztunen lurraldeak hartzen duen izena da.

Historia

Estatusa

Kantoika, mintzaira soilik ofiziala da Grisons Kantoi elehirudunean, eta bertan udalerri bakoitzak erabakitzen du haren hizkuntza ofizial propioak.

Erromantxeradunek Suitzako administrazioarekin hizkuntza erabiltzeko eskubidea dute, baina bakarrik "jatorrizko hiztunek". Agintariek, erantzutean, Rumantsch Grischun erabiltzen dute. Halaber, testu ofizial batzuk itzultzen dituzte, baina kultura arduradunek eurek azkenean onartzen dute oso eskaintza sinbolikoa eta murritza egiten dutela. Gainera, zerbitzuen eskaerak oso gutxi dira, batzuetan hiztunek hizkuntza batua baztertzen dutelako eta beste batzuetan alemaniera lehenesten dutelako.

Izan ere, egoera gutxituan dago herritarren eta hiztunen aldetik, balorazio txikia edukita. Suitzako lau hizkuntza ofizialen artean gutxien erabilia dena da. Halaber, ofiziala ez den serbo-kroazierak, adibidez, harrera hobea dauka, 100.000 hiztun ingururekin.

Dialektoak

Erromantxerazko hiztunen mapa Grischun edo Grisons kantoiaren barruan.

Eskualdearen arabera, Sursilvan (Surselvako barrutia), Sutsilvan, Surmiran (Albulako barrutia), Puter eta Vallader (Inneko barrutia) aldaerak ditugu.

Eredu batuaren moduan, Rumantsch Grischun dugu, 1982an Heinrich Schmiden taldeak abiatuta.

Erakundeak

Lia Rumantscha hizkuntza sustatzen duen erakunde nagusia da, 1919an sortua eta gaur egun hainbat elkartek osatua.

Literatura

Egile garrantzitsuenen artean Linard Bardill, Peider Lansel eta Men Rauch ditugu.

Hedabideak

Radio Televisiun Rumantscha (RTR) irrati-telebista katea da.

"La Quotidiana" egunkaria eta "Punts" gazte hilabetekaria ere aipatzekoak dira.

Esapide batzuk

Allegra - kaixo

Co vai? - zer moduz?

Bun di - egun on

Buna saira - arratsalde on

Buna notg - gabon

A revair - adio, agur

A pli tard - gero arte

Perdunai - barkatu

Per plaschair - mesedez

Grazia fitg - eskerrik asko

Anzi - ez horregatik

Gratulazions - zorionak

Bun cletg - zorte on

Quants onns has ti? - zenbat urte dituzu?

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu.