Argantzon: berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 42°45′58″N 2°49′53″W / 42.766111111111°N 2.8313888888889°W / 42.766111111111; -2.8313888888889
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Atalen ordena eta izena
44. lerroa: 44. lerroa:


== Politika ==
== Politika ==

=== 2007ko udal hauteskundeak ===
[[2007]]ko udal hauteskundeetan ''Agrupación Independiente Nueva Puebla'' hautes-elkarteak udalerriko 7 zinegotzietatik 3 eskuratu zituen. Alkatea, Roberto Ortiz Urbina, talde horretakoa da. Aurreko alkate Alfredo Oraaren ''Agrupación Independiente Puebla de Arganzón'' hautes-elkarteak 2 zinegotzi eskuratu zituen, [[Eusko Abertzale Ekintza|EAE-ANVk]] bat eta [[PP]]k beste bat. PPko zinegotzia salbu, gainerakoak Trebiñu Araban integratzearen aldekoak ziren.
[[2007]]ko udal hauteskundeetan ''Agrupación Independiente Nueva Puebla'' hautes-elkarteak udalerriko 7 zinegotzietatik 3 eskuratu zituen. Alkatea, Roberto Ortiz Urbina, talde horretakoa da. Aurreko alkate Alfredo Oraaren ''Agrupación Independiente Puebla de Arganzón'' hautes-elkarteak 2 zinegotzi eskuratu zituen, [[Eusko Abertzale Ekintza|EAE-ANVk]] bat eta [[PP]]k beste bat. PPko zinegotzia salbu, gainerakoak Trebiñu Araban integratzearen aldekoak ziren.


=== 2011ko udal hauteskundeak ===
2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, AINPko Roberto Ortiz de Urbina hautatu zuten alkate. AINP elkarteak sei zinegotzi eskuratu zituen, eta Alderdi Popularrak bat.
2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, AINPko Roberto Ortiz de Urbina hautatu zuten alkate. AINP elkarteak sei zinegotzi eskuratu zituen, eta Alderdi Popularrak bat.



12:02, 8 apirila 2020ko berrikusketa

Argantzon
Argantzun
Espainiako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
Probintzia Burgosko probintzia
AlkateaRoberto Ortiz Urbina (en) Itzuli
Izen ofizialaLa Puebla de Arganzón
Jatorrizko izenaArgantzun
Posta kodea09294
INEk ezarritako kodea09276
HerriburuaLa Puebla de Arganzón
Geografia
Koordenatuak42°45′58″N 2°49′53″W / 42.766111111111°N 2.8313888888889°W / 42.766111111111; -2.8313888888889
Map
Azalera19 km²
Altuera481 m
MugakideakTrebiñu, Erriberagoitia, Iruña Oka eta Gasteiz
Demografia
Biztanleria552 (2023)
26 (2022)
alt_left 232 (%42) (%49,6) 274 alt_right
Dentsitatea29,05 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00
MatrikulaBU
lapuebladearganzon.net

Argantzon[1] (izen ofiziala La Puebla de Arganzón) Burgos probintziako (Gaztela eta Leon, Espainia) udalerria da, Trebiñuko barrendegian kokaturik dagoena. Trebiñuko barrendegiko beste udalerria Trebiñu da. Bi udalerri horiek osatzen duten lurraldea administratiboki Burgosi badagokio ere, ikuspuntu geografiko eta kulturaletik udalerriko biztanleak arabar sentitzen dira.

Geografia

Argantzongo udalerria.

Udalerri mugakideak

Historia

Argantzon igarobide estrategikoa izan da historian zehar, bertan Tuioko mendilerroa eta Gasteiz mendien arteko haitzarte natural bat dagoelako, Argantzongo haitzartea alegia (gaztelaniaz Las conchas de Arganzón esaten zaio). Bertatik igarotzen zen Ab Asturica Burdigalam edo Astoreka eta Bordele lotzen zituen galtzada erromatarra, baita Gasteiztik doan Done Jakue bidea ere.

Argantzongo erromatar hilarria

Argantzondik gertu bide erromatarraren lekuko izan daitekeen hilarri bat aurkitu zen 1913an[2]. Federico Baraibarrek eginiko ikerketaren arabera, 10 urteko neska baten hilobikoa da, eta bertan galtzada erromatarra zaintzen zuen mansio militar bat egon zitekeela iradokitzen du.

Erromatar inperioaren erorialdiaren ondoren, Argantzonen lehen aipamena 801. urtekoa da. Urte horretako udazkenean egungo Miranda de Ebro inguruan muga zuten arabiarrek razzia bat egin zuten iparralderantz, eta, Argantzon parean, bertako biztanleekin topo egin zuten[3]. Arabiarren kronikek diotenez, Kordobako al-Hakam emirraren anaiak gidatu zuen razzia Araban eta Gaztelan barrena, baina porrot latza jasan zuen Argantzongo haitzartean.

871. urteko Donemiliaga Kukulako agiri batean Argantzon herrixka zaharra aipatzen zen[4].

1191. urtean Nafarroako Antso Jakitunak hiribildua sortu zuen eta forua eman zion. Sorrera hori Nafarroaren mendebaldeko muga sendotzeko saio gisa ulertzen da, eta bat dator eskualdeko beste hiribildu batzuen sorrerarekin (Gasteiz, Bernedo). Foruaren agiria galdu egin zen, eta 1565ean Filipe II.ak forua konfirmatu zuenean, foru-emailea Alfontso VIII.a Gaztelakoa zela idatzi zen[5]. Egun badirudi onartua dagoela faltsutzea, bigarren agiri horretan ageri den regnante me Dei gratia rege Alfonso in Castella et in Legione ezinezkoa baita: Alfontso VIII.a ez zen Leongo errege izan. Hala ere, laster Gaztelak Argantzon ingurua, Trebiñu eta Arabako lautada hartu zituen,(1199. urtearen inguruan).

Argantzongo haitzartea, 1875eko grabatu batean. Eskuineko gailurrean Nafarroako Erresumaren gaztelua ikusten da, Arabako Lautadarako sarrera kontrolatzen zuena.

XIV. mendean Argantzon Velasco leinuaren agindupean geratu zen. Velascotarrak Haroko kondeak ziren eta Trebiñuko agintariak ziren Manriquetarren etsai sutsuak ziren. XV. mendean, Araban lehen ermandade bat (probintziaren aurrekaria) sortzeko saioak egin zirenean, Argantzonek eta Trebiñuk ere parte hartu zuten. Hala ere, nahiz eta Argantzon ondorengo urteetan inoiz ermandadeko kide izan zen, azkenean kanpo geratu zen.

Ekonomia

Udalerrian nekazaritza eta abeltzaintza dira nagusi.

Banaketa administratiboa

Argantzonek bi biztanlegune ditu: Argantzon bera eta Billa Oka.

Demografia

Nahiz eta Gasteiz eta Miranda de Ebro arteko bidean egon, Argantzonek bere nekazari izaerari eutsi dio. XX. mendean zehar gertatutako garapen ekonomiko zein krisialdiek ez zioten eragin bertako biztanleriaren bilakaerari. Hala ere, nekazaritza iraultzak eta mekanizazioak eskulanaren soberakina sortu zuen, eta honek populazioaren gainbehera eragin zuen. 1980ko hamarkadan gainbehera asko azkartu zen, arestian aipatutakoaz gain jende askok hirietara jo baitzuen bizi baldintza hobeen bila.

1990eko hamarkadatik aurrera etxebizitza berriak eraikitzen hasi ziren, eta errepideen hobetzeak, automobil pribatuaren ugaritzeak eta etxebizitzen prezio merkeagoek Gasteizko jende asko erakarri zuen Argantzona. Biztanleria igo egin zen, baina biztanle berri askok ez zuten berez bizia bertan egiten (lana, erosketak, haurren eskola, aisialdia... hirian egiten zuten).


Argantzongo biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

Politika

2007ko udal hauteskundeak

2007ko udal hauteskundeetan Agrupación Independiente Nueva Puebla hautes-elkarteak udalerriko 7 zinegotzietatik 3 eskuratu zituen. Alkatea, Roberto Ortiz Urbina, talde horretakoa da. Aurreko alkate Alfredo Oraaren Agrupación Independiente Puebla de Arganzón hautes-elkarteak 2 zinegotzi eskuratu zituen, EAE-ANVk bat eta PPk beste bat. PPko zinegotzia salbu, gainerakoak Trebiñu Araban integratzearen aldekoak ziren.

2011ko udal hauteskundeak

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, AINPko Roberto Ortiz de Urbina hautatu zuten alkate. AINP elkarteak sei zinegotzi eskuratu zituen, eta Alderdi Popularrak bat.

2013ko martxoaren 8an, bozketa bidez, Burgostik bereizteko eta Araban sartzeko tramiteak hasteko eskatu zuen udalbatzak, aldeko 5 botorekin eta abstentzio batekin.[6]

2015eko udal hauteskundeak

2015eko udal hauteskundeetan AINP berriro izan zen garaile eta sei zinegotzi eskuratu zituen. Alderdi Popularrak bere zinegotzia galdu zuen eta haren ordez Euskal Herria Bildu koalizioak zinegotzi bat eskuratu zuen.

Udal hauteskundeen emaitzak

Argantzongo udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24

2011ko maiatzaren 22

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
AINP
6 / 7
196 (% 72,06)
6 / 7
222 (% 84,41)
Euskal Herria Bildu
1 / 7
38 (% 13,97)
0 / 7
- (% -)
Alderdi Popularra (PP)
0 / 7
24 (% 8,82)
1 / 7
34 (% 12,93)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak infoelectoral.interior.es webgunean

Alkateak

Hauek izan dira Argantzoneko azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[7]
1979 1983 UCD
1983 1987 AP/PDP/UL
1987 1991 AP
1991 1995 PSOE
1995 1999 PSOE
1999 2003 Independentea
2003 2007 AEIPA
Roberto Ortiz Urbina[8] 2007 2011 Agrupacion Independiente Nueva Puebla (AINP)
Roberto Ortiz Urbina[8] 2011 2015 Agrupacion Independiente Nueva Puebla (AINP)
Roberto Ortiz Urbina[7] 2015 2019 Agrupacion Independiente Nueva Puebla (AINP)
Pablo Ortiz de Latierro[9][10] 2019 Jardunean EH Bildu

Hirigintza

Argantzonek kale nagusi luze baten alboetan hedatzen den hirigune baten egitura dauka. Ardatz nagusi horren muturretan herriaren ateak zeuden. Kale nagusiaren alboetan bigarren mailako bi kale daude, eta hirukote hori zeharkatuz, bi kantoi daude. Etxeek oraindik ere Erdi Aroko egitura daukate, eta etxadi erregular itxiak osatuz kokaturik daude.

XX. mendearen amaieran eta XXI. mendearen hasieran hiritartze berriak eratu ziren. Familia bakarreko etxebizitzen auzo hauek herri nagusitik kanpo daude.

Argantzongo eraikin aipagarrienak Andre Mariaren Jasokundearen eliza, zubi erromatarra, Done Jakue bideko erromesen ospitalea eta Antiguako Amaren baseliza dira.

Kultura

Euskara

Herriak bi aldiz antolatu izan du Araba Euskaraz jaia azken urteotan, 2001ean eta 2007an hain zuzen ere, bertako ikastola sostengatzeko.

Argantzun ikastolaren ikuspegia.

Ondasun nabarmenak

Argantzondar ospetsuak

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. (PDF) 150. arauaː Arabako herri izendegia. .
  2. (Gaztelaniaz) Baraibar, Federico (1913). Lápidas de Puebla de Arganzón y Laguardia. Boletín de la Real Academia de la Historia, LXIV liburukia, 176-181 orrialdeak
  3. (Gaztelaniaz) Abū Marwān Ḥayyān ibn Khalaf Ibn Ḥayyān (1076). La primera década del reinado de Al-ḥakam I, según el muqtabis II, 1 de Ben Ḥayyān de Córdoba(m. 469 h./1076 J.C.), Joaquín Vallvék eta F. Ruiz Girelak itzulia. Real Academia de la Historia, 2003
  4. (Gaztelaniaz) Del Rivero, Enrique (1999). Rincones singulares de Burgos. III. La Bureba, el Ebro y el Condado de Treviño. Caja de Burgos.
  5. (Gaztelaniaz) Argantzonen forua Espainiako Historia Institutuaren webgunean
  6. Albistea berria.info webgunean 2015/03/09an kontsultatua
  7. a b «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-03-22).
  8. a b (Gaztelaniaz) «Acude exige la Alcaldía para pactar con el PP en Condado de Treviño» elcorreodeburgos (Noiz kontsultatua: 2020-03-27).
  9. (Gaztelaniaz) «Alcaldías en Álava: Labastida, Zigoitia y Laguardia para el PNV, Samaniego para EH Bildu» Gasteiz Hoy 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-03-14).
  10. (Gaztelaniaz) «EH Bildu gobernará en coalición con el PNV en un pueblo de Treviño» El Correo 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-03-15).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Araba