Oion: berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 42°30′21″N 2°26′11″W / 42.5059°N 2.4364°W / 42.5059; -2.4364
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
Atalen ordena eta izena
192. lerroa: 192. lerroa:
1984, 1997, 2000, 2009 eta 2015. urteetan antolatu zuten oiondarrek Arabako [[ikastola|ikastolen]] jaia, [[Araba Euskaraz]] alegia. Azken ekitaldia ordea Gasteizen ospatu zen.
1984, 1997, 2000, 2009 eta 2015. urteetan antolatu zuten oiondarrek Arabako [[ikastola|ikastolen]] jaia, [[Araba Euskaraz]] alegia. Azken ekitaldia ordea Gasteizen ospatu zen.


=== Jaiak ===
=== Jaiak eta ospakizunak ===
* ''Errege eguneko aurorak'', urtarrilaren 6an goizeko lauretan elartzen dira herriko gazteak eta erlijio kutsuko kantak abesten dituzte.
* ''Errege eguneko aurorak'', urtarrilaren 6an goizeko lauretan elartzen dira herriko gazteak eta erlijio kutsuko kantak abesten dituzte.
* Herriko zaindari diren ''Done Bikendi eta Done Anastasioren jaiak'', urtarrilaren 21ean eta 22an. Hainbat ekitaldi aipagarri izaten ditu jaiak:
* Herriko zaindari diren ''Done Bikendi eta Done Anastasioren jaiak'', urtarrilaren 21ean eta 22an. Hainbat ekitaldi aipagarri izaten ditu jaiak:
230. lerroa: 230. lerroa:
== Kanpo estekak ==
== Kanpo estekak ==
{{Atari|Araba|Araba}}
{{Atari|Araba|Araba}}

*[http://www.ayuntamientodeoyon.com/v3/ Oiongo Udalaren webgunea]
*{{es}} [http://www.euskomedia.org/aunamendi/127891 Oion Auñamendi entziklopedian]
*[http://www.turismoa.euskadi.net/s11-12375/es/contenidos/h_cultura_y_patrimonio/0000011684_h5_rec_turismo/eu_11684/11684-ficha.html Labrazako harresiak euskadi.net webgunean]
*[http://www.sanbizenteikastola.blogspot.com/ San Bizente ikastolaren bloga]
{{autoritate kontrola}}
{{autoritate kontrola}}


*
* [http://www.ayuntamientodeoyon.com/v3/ Oiongo Udalaren webgunea]
* {{es}} [http://www.euskomedia.org/aunamendi/127891 Oion Auñamendi entziklopedian]
* [http://www.turismoa.euskadi.net/s11-12375/es/contenidos/h_cultura_y_patrimonio/0000011684_h5_rec_turismo/eu_11684/11684-ficha.html Labrazako harresiak euskadi.net webgunean]
* [http://www.sanbizenteikastola.blogspot.com/ San Bizente ikastolaren bloga]


{{Arabako udalerri aurkibidea}}
{{Arabako udalerri aurkibidea}}

16:08, 8 apirila 2020ko berrikusketa

Oion
 Araba, Euskal Herria
Oiongo Jasokundeko Andre Mariaren eliza

Oiongo armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaAraba
EskualdeaArabako Errioxa
Izen ofiziala Oyón-Oion
AlkateaEduardo Terroba (EAJ)
Posta kodea01320
INE kodea01043
Herritarraoiondar
Kokapena
Koordenatuak42°30′21″N 2°26′11″W / 42.5059°N 2.4364°W / 42.5059; -2.4364
Map
Azalera45,16 km2
Garaiera440 metro
Distantzia58 km Gasteiza
Demografia
Biztanleria3.405 (2023)
−3 (2022)
alt_left 1.678 (%49,3) (%50,2) 1.708 alt_right
Dentsitatea0,08 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 27,89
Zahartze tasa[1]% 14,18
Ugalkortasun tasa[1]‰ 44,33
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 82,65 (2011)
Genero desoreka[1]% 4,03 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 18,65 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 23,2 (2010)
Kaleko erabilera [2] (2016)
Etxeko erabilera[3]% 4.98 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera data1633
Webguneahttp://www.ayuntamientodeoyon.com/


Oion Arabako hego-ekialdeko udalerri bat da, Arabako Errioxa kuadrilla edo eskualdekoa. Arabako lurralde historikoko udalerririk populatuenetan bosgarrena da, Gasteiz, Laudio, Amurrio eta Agurainen ondoren, 3.101 biztanle baitzituen 2008an. Azken urteotan asko hazi da. Logroñotik 4 kilometrotara dagoenez eta Gasteiztik 58 bat kilometrora, oiondarrek Errioxako hiriburuan dituzte zerbitzu gehienak.

Geografia

Udalerri mugakideak

Historia

Oion

Oionen aipamen zaharrena 1366 urtekoa da eta Nafarroako Erresumaren barnean Guardiaren menpeko herria zela aipatzen da. Aldi berean Iruñeako apezpikutzari zegokion. 1461 urtean Henrike IV.a Gaztelakoak Nafarroako sonsierra (gaur egungo Arabako Errioxa dena) konkistatzerakoan Oionen dorretxea zuela aipatzen da. 1486an Guardia Arabako ermandadean sartu zen eta Oion ere bai beraz.

1633an Felipe IV.ak emandako pribilejioari esker Guardiatik banandu eta hiribildu titulua jaso zuen.

Labraza eta Gorrebusto

1196koa da Labraza eta Gorrebustoren aurreneko aipamenak. Ez zeuden Guardiaren menpe eta Gorrebusto Labrazaren barruan zegoen. 1501 urtean Arabako ermandadean sartu ziren. XIX. mendean Gorrebusto independizatu egin zen baina 1977an herri biak Oion udalerriaren barruan kokatuta gelditu ziren.

Ekonomia

Oiongo ekonomiaren gaur egungo motor nagusia ardogintza da. Oiondar askok ardoaren inguruko negozioan dihardu, herrian ehunka mahasti-hektarea dauzkaten enpresa handiak baitaude. Olioa ekoizteko olibondoak ere badaude.

Aipatzekoa da Arabar Errioxako enpresen %40 Oionen daudela kokatuta.

Banaketa administratiboa

Udalerria hiru herriz osatua dago:

Demografia

Oiongo biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

Politika

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, PP alderdiko Rubén Garrido hautatu zuten alkate.

2015ko hauteskundeen ondoren, berriz, EAJ alderdiko Eduardo Terroba bihurtu zen alkate, PSE-EE eta Euskal Herria Bildu alderdien botoei esker.

Oiongo udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Alderdi Popularra (PP)
4 / 11
578 (% 35,86)
5 / 11
665 (% 42,33)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
4 / 11
557 (% 34,55)
3 / 11
480 (% 30,55)
Euskal Herria Bildu*
2 / 11
257 (% 15,94)
2 / 11
244 (% 15,53)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
1 / 11
144 (% 8,93)
1 / 11
160 (% 10,18)
*2011ko hauteskundeetan Bildu gisa aurkeztu zen koalizioa.
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

Alkateak

Hauek izan dira Oiongo azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[4]
Antonio Santander Ruiz de Esquide[5] 1979 1983 UCD
1983 1984 a EAJ
1984 1987 EAJ
Angel Martinez Duque[6] 1987 1991 EAJ
1991 1993 b EAJ
1993 1995 EAJ
1995 1999 EAJ
1999 2003 EAJ-EA
2003 2007 PP
2007 2011 EAJ
Ruben Garrido Remirez 2011 2015 PP
Jose Eduardo Terroba Cabezon[4] 2015 2019 EAJ
Jose Eduardo Terroba Cabezon[7][8] 2019 Jardunean EAJ

a Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.

b Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.

Kultura

Euskara

Oiongo Edurne Azkarateren[9] pasartea, Oion eta inguruko herrietako euskararen egoeraren ingurukoa. Gazte Gara Gazte[10] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Oionek[11] ikastola dauka 1978tik, "San Bizente" izena duena. Helduentzat IKAren euskaltegia ere badago.

1984, 1997, 2000, 2009 eta 2015. urteetan antolatu zuten oiondarrek Arabako ikastolen jaia, Araba Euskaraz alegia. Azken ekitaldia ordea Gasteizen ospatu zen.

Jaiak eta ospakizunak

  • Errege eguneko aurorak, urtarrilaren 6an goizeko lauretan elartzen dira herriko gazteak eta erlijio kutsuko kantak abesten dituzte.
  • Herriko zaindari diren Done Bikendi eta Done Anastasioren jaiak, urtarrilaren 21ean eta 22an. Hainbat ekitaldi aipagarri izaten ditu jaiak:
    • Katxiaren Iraulia, urtarrilaren 21 eta 22an. Herriaren independentzia ospatzen duen antzinako dantza da, 300 urte baino gehiago dituena. Katxi izeneko pertsonaia bufoien antzera janzten da, jantzi gorri eta berdearekin, eta azeri larrua darama eskuan. XVII. mendean dagoeneko aipatzen da eta herriko banderaren azpian egiten du iraulketa.[12]
    • Suak edo Martxoak: urtarrilaren 21ean.
    • Patroien aurorak: urtarrilaren 22an izaten da. Errege eguneko ekintza bera da baina oriangoan herriko nagusiek hartzen dute parte.
    • Patroi sainduen dantza: urtarrilaren 22ko mezaren ondoren herrian patroi sainduekin prozesioa egiten da eta geldialdietan patroi sainduen dantza egiten da. 11 dantzariren taldeak burutzen du kriskitiñak eskuetan dituztela eta dultzaina eta danborren soinuan. Lehen mutilek bakarrik dantzatzen zuten baina azken urteetan nesken taldea eta mutilen taldea batera aritzen dira.
    • Suzko zezentxoa: Su artifizialez zutabe baten gainean herrian gertaturiko miraria errepresentatzen da. Duela urte asko oiondarrak prozesioan zebiltzala zezen batek ihes egin zuen. Herritarrak ihes egin beharrean geldi geratu ziren sainduen babesa eskatuz eta zezena beren aurrean ziplo erori zen.
    • Erraldoi eta buruhandiak: Bi erraldoi bikote dituzte, Nafarroako errege-erregina eta euskal jantzi tradizionalak daramatzaten gizonezkoa eta emakumezkoa.
  • Pazko igandea: Judasen erreketa.
  • San Prudentziotako danborrada: Arabako patroiaren eguna da eta danborrada 1992tik urtero ospatzen da apirilaren 28a.
  • Abuztuaren azken astean Esker Oneko Jaiak ere izaten dira Oionen.

Ondasun nabarmenak

Labrazaren ikuspegia

Oionen bertan hainbat eraikin aipagarri daude:

  • Oiongo Jasokundeko Andre Mariaren eliza, barroko estilokoa, baina XVIII. mendean eraikia. Herriko ondare zibilari dagokionez, Kondeen Jauregia eta Marques del Puertoren Jauregia dira aipagarrienak.
  • Buretako kondeen jauregia: Adreiluzko dorrea da eta lau arku itsu ditu alde banatan.
  • Portuko markesaren jauregia: Elizaren alboan kokaturik dagoen jauregi ederra da.
  • Mahastietako Andre Mariaren baseliza: Santa Maria mendiaren magalean aurkitzen da. 1993an eraiki zen.
  • Labraza hiribildu harresiduna, Erdi Aroko kutsu ederrekoa. Eusko Jaurlaritzak kultura ondasun izendatu zuen. Done Mikel eliza eta harresiak dira elementu aipagarrienak.

Oiondar ospetsuak

Erreferentziak

  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. a b «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).
  5. (Gaztelaniaz) «La ilusión de aquellos Alcaldes de hace 40 años» Blog Rioja Alavesa (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
  6. «Martínez Duque, Ángel - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-20).
  7. (Gaztelaniaz) «Alcaldías en Álava: Labastida, Zigoitia y Laguardia para el PNV, Samaniego para EH Bildu» Gasteiz Hoy 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-03-14).
  8. «Udalerriak - web.araba.eus» web.araba.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-30).
  9. «Azkarate Sobrino, Edurne - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-27).
  10. «Gazte gara gazte» gazteak.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-27).
  11. «Oion - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-19).
  12. (Gaztelaniaz) elcorreodigital.com: El revolcón del Katxi

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Araba