Arte (zuhaitza): berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
subespezieak
No edit summary
6. lerroa: 6. lerroa:
}}
}}
[[Fitxategi:Quercus ilex MHNT.2006.0.1268.JPG|thumb|''Quercus ilex'']]
[[Fitxategi:Quercus ilex MHNT.2006.0.1268.JPG|thumb|''Quercus ilex'']]
'''Artea''' (''Quercus ilex'') ''[[Quercus]]'' generoko [[zuhaitz]] espezie bat da, [[Mediterraneo]] ingurukoa. Oro har, leku lehorretan hazten dira. [[Euskal Herria]]n, zuhaitz nagusia da hegoaldean, [[Euskal Herriko klima#Mediterranear klima (Csa)|mediterranear klimako lur]] lehorretan. Euskal Herriko [[Kantauri]]ko isurialdean, berriz, zati batzuetan soilik izaten da, kareharrizko lurretan, kosta inguruan; oinaldeko plaketan eta muinoen azpialdean izaten dira.
'''Artea''' (''Quercus ilex'') ''[[Quercus]]'' generoko [[zuhaitz]] espezie bat da, [[Mediterraneo]] ingurukoa. Oro har, leku lehorretan hazten dira. [[Euskal Herria]]n, zuhaitz nagusietako bat da hegoaldean, [[Euskal Herriko klima#Mediterranear klima (Csa)|mediterranear klimako lur]] lehorretan. Euskal Herriko [[Kantauri]]ko isurialdean, berriz, zati batzuetan soilik izaten da, kareharrizko lurretan, kosta inguruan; oinaldeko plaketan eta muinoen azpialdean izaten dira.


Erdi mailako garaiera du. [[zurtoin|Enbor]] gogorra eta azal beltza eta zartatua ditu. Adaburua zabala du. [[Hosto iraunkor]]rak ditu, [[berde]] ilunak goitik eta [[gris]] antzekoak azpitik. Gehienetan lantza itxura duten arren, asko aldatzen da batetik bestera. Gazteek arantzadun ingurua izaten dute, baina hori ere aldakorra izaten da.
Erdi mailako garaiera du. [[zurtoin|Enbor]] gogorra eta azal beltza eta zartatua ditu. Adaburua zabala du. [[Hosto iraunkor]]rak ditu, [[berde]] ilunak goitik eta [[gris]] antzekoak azpitik. Gehienetan lantza itxura duten arren, asko aldatzen da batetik bestera. Gazteek arantzadun ingurua izaten dute, baina hori ere aldakorra izaten da.

17:14, 8 apirila 2020ko berrikusketa

Arte (zuhaitza)
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaFagales
FamiliaFagaceae
GeneroaQuercus
Espeziea Quercus ilex
Banaketa mapa
Subespezieen banaketa: Quercus ilex ilex (berdez), Quercus ilex rotundifolia (arrosaz).
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakartearen zur
Quercus ilex

Artea (Quercus ilex) Quercus generoko zuhaitz espezie bat da, Mediterraneo ingurukoa. Oro har, leku lehorretan hazten dira. Euskal Herrian, zuhaitz nagusietako bat da hegoaldean, mediterranear klimako lur lehorretan. Euskal Herriko Kantauriko isurialdean, berriz, zati batzuetan soilik izaten da, kareharrizko lurretan, kosta inguruan; oinaldeko plaketan eta muinoen azpialdean izaten dira.

Erdi mailako garaiera du. Enbor gogorra eta azal beltza eta zartatua ditu. Adaburua zabala du. Hosto iraunkorrak ditu, berde ilunak goitik eta gris antzekoak azpitik. Gehienetan lantza itxura duten arren, asko aldatzen da batetik bestera. Gazteek arantzadun ingurua izaten dute, baina hori ere aldakorra izaten da.

Ezaugarriak

Hosto iraunkorreko zuhaitza da, eta 20 metro garai izan daiteke.

Subespezieak

Bi subespezie daude:

  • Quercus ilex subsp. ilex. Berezkoa da espeziearen eremuaren ipar eta ekialdean, Iberiar penintsularen iparraldetik hasi eta Greziaraino (Euskal Herriaren isurialde atlantikoa barne). Hosto estuak; ezkurrak 2 cm luze, zapore mingotsa.
  • Quercus ilex subsp. rotundifolia (sinonimoak: Quercus rotundifolia, Quercus ballota). Berezkoa da espeziearen banaketa eremuaren hego-mendebaldean, Iberiar penintsularen erdialdean (Euskal Herriaren isurialde mediterraneoa barne) eta hegoaldean, eta Afrika ipar-mendebaldean. Hosto zabalagoak; ezkurrak 2,5 cm luze, zapore gozoa.

Zurtoina

Zurtoinean azal marroi iluna eta zartatua du.

Hostoak

Olarizun neguan egindako argazkia. Artearen orriak eta ezkur bat antzigarrez edo lantzurdaz estalita.

Bakunak, txandakatuak, obalak eta horzdunak dira hostoak; larrukarak eta distiratsuak dira gainaldetik, eta argiagoak eta ile ugarikoak, berriz, azpialdetik.

Fruituak

Artearen fruituak, ezkurrak, udazkenean heltzen dira.

Habitata

Mediterraneoko zuhaitz tipikoa da. Euskal Herrian ere autoktonoa da eta klima mediterraneoa duten aldeetan aurkitzen da. Bestalde, arte arbolaz osatutako gunea artadia da.

Erabilera

Egurra eta ikatza egiteko erabiltzen zen artea Euskal Herrian. Lurzorua sortzeko eta babesteko balio du. Babeslekua eta janaria ematen die hainbat animaliari.

Mitologia

Sakontzeko, irakurri: «Arteh»

Zuhaitz sakratutzat hartzen da artea hainbat tradiziotan, euskal mitologian barne. Sendotasunaren eta bizitza luzearen sinboloa da: 1.000 urte baino gehiago bizi daiteke.

Ikus, gainera

Kanpo estekak