Arte (zuhaitza): berrikuspenen arteko aldeak
32. lerroa: | 32. lerroa: | ||
== Erabilera == |
== Erabilera == |
||
[[Egur]]retarako eta [[egurrikatz|ikatza]] egiteko erabiltzen zen artearen [[zur]]a Euskal Herrian. Lurzorua sortzeko eta babesteko balio du. Babeslekua eta janaria ematen die hainbat animaliari. |
|||
== Mitologia == |
== Mitologia == |
17:25, 8 apirila 2020ko berrikusketa
Arte (zuhaitza) | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Fagales |
Familia | Fagaceae |
Generoa | Quercus |
Espeziea | Quercus ilex |
Banaketa mapa | |
Subespezieen banaketa: Quercus ilex ilex (berdez), Quercus ilex rotundifolia (arrosaz). | |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | artearen zur |
Artea (Quercus ilex) Quercus generoko zuhaitz espezie bat da, Mediterraneo ingurukoa. Oro har, leku lehorretan hazten dira. Euskal Herrian, zuhaitz nagusietako bat da hegoaldean, mediterranear klimako lur lehorretan. Euskal Herriko Kantauriko isurialdean, berriz, zati batzuetan soilik izaten da, kareharrizko lurretan, kosta inguruan; oinaldeko plaketan eta muinoen azpialdean izaten dira.
Erdi mailako garaiera du. Enbor gogorra eta azal beltza eta zartatua ditu. Adaburua zabala du. Hosto iraunkorrak ditu, berde ilunak goitik eta gris antzekoak azpitik. Gehienetan lantza itxura duten arren, asko aldatzen da batetik bestera. Gazteek arantzadun ingurua izaten dute, baina hori ere aldakorra izaten da.
Ezaugarriak
Hosto iraunkorreko zuhaitza da, eta 20 metro garai izan daiteke.
Subespezieak
Bi subespezie daude:
- Quercus ilex subsp. ilex. Berezkoa da espeziearen eremuaren ipar eta ekialdean, Iberiar penintsularen iparraldetik hasi eta Greziaraino (Euskal Herriaren isurialde atlantikoa eta Pirinio ingurua barne). Hosto estuak; ezkurrak 2 cm luze, zapore mingotsa.
- Quercus ilex subsp. rotundifolia (sinonimoak: Quercus rotundifolia, Quercus ballota). Berezkoa da espeziearen banaketa eremuaren hego-mendebaldean, Iberiar penintsularen erdialdean (Euskal Herriaren isurialde mediterraneoa barne) eta hegoaldean, eta Afrika ipar-mendebaldean. Hosto zabalagoak; ezkurrak 2,5 cm luze, zapore gozoa.
Zurtoina
Zurtoinean azal marroi iluna eta zartatua du.
Hostoak
Bakunak, txandakatuak, obalak eta horzdunak dira hostoak; larrukarak eta distiratsuak dira gainaldetik, eta argiagoak eta ile ugarikoak, berriz, azpialdetik.
Fruituak
Artearen fruituak, ezkurrak, udazkenean heltzen dira.
Habitata
Mediterraneoko zuhaitz tipikoa da. Euskal Herrian ere autoktonoa da eta klima mediterraneoa duten aldeetan aurkitzen da. Bestalde, arte arbolaz osatutako gunea artadia da.
Erabilera
Egurretarako eta ikatza egiteko erabiltzen zen artearen zura Euskal Herrian. Lurzorua sortzeko eta babesteko balio du. Babeslekua eta janaria ematen die hainbat animaliari.
Mitologia
Zuhaitz sakratutzat hartzen da artea hainbat tradiziotan, euskal mitologian barne. Sendotasunaren eta bizitza luzearen sinboloa da: 1.000 urte baino gehiago bizi daiteke.