Arto-irin: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
31. lerroa: 31. lerroa:
==Ikus, gainera==
==Ikus, gainera==
*[[Gari-irin]]a
*[[Gari-irin]]a
*[[Soja-irin]]


== Kanpo estekak ==
== Kanpo estekak ==

19:53, 12 apirila 2020ko berrikusketa

Arto-irina

Arto-irina artoa metodo ezberdinen bidez ehoz lortzen den irin edo hauts fina da, oinarrizko elikagaia munduko eskualde askotan. Artoa Amerikako herri indigenen laborantza tradizionala den aldetik[1]., munduko toki honetan kontsumitzen da gehien, bereziki Iberoamerikan, non Kolonbia, Ekuador, Mexiko, Panama, Paraguai, Peru eta Venezuelako sukaldaritzen funtsezko parte den. Euskal Herrian ere garrantzi handiko elikagaiak prestatzeko erabili izan da, hala nola ogia, taloak eta morokila.

Historia

Arto-irinaren jatorria Ameriketako lurraldeen garai prehispanikoan dago, artoa prozesatzeko garaturiko tekniken artean hain zuzen. Garai hartako Mesoamerikan, nixtamalizazioa deituriko prozesua garatu zen. Prozesu honen bitartez (artoa ur eta karearekin egosita) Nixtamal deituriko produktua lortzen da, eta hau xehetzearen ondorioz lortzen dugu irina. Prozesu hau Mexikoko goi-lautadan sortu izanaren ebidentzia ugari daude. Ikerketa antropologiko batzuen arabera, hasiera batean prozesu honetarako, hautsa erabiltzen zela uste da, maiek molusku batzuen maskor xehatuak erabiltzen zituzten bitartean. Hautsak zein maskorrak izan ziren hasiera bateko karearen ordezko, gaur egun orduko bera den prozesu honetan. ​Gaur egungo Kolonbiako cibcha etniako indigenek ere arto-irina erabiltzen zuten ogia egiteko, artaleak zuzenean xehatu, hosto batean bildu eta uretan egosita, bukatzeko, lorturiko masa erretzen zuten. Venezuelako indigenek plater tipikoak diren arepa eta opilak egiten zituzten, karearekin artoa zuritu ostean egosi eta harri edo metate morteroan txikituta.

Artoa Euskal Herrira noiz iritsi zen argi ez badago ere, badirudi XVII. mendean iritsi zela Asturias aldera eta berehala hedatu XVIII. mendean[1].

Euskal Herrian

Talogintza Barakan

Euskal Herrian bereziki taloa eta zerealaren izen berdinez ezagutzen den Artoa (ogi mota) egiteko erabili ohi izan da gehienetan.

Motak

Hainbat arto-irin mota ezagutzen dira, hauen artean:

  • Aurre-egositako arto-irina: Luis Caballero Mejías irakasle eta ingeniari venezolarrak 1954an garaturiko teknika, zeinetan artoa egosi egiten den xehatu baino lehen. Venezuelan "Harina P.A.N." bezala deitua, izen bereko markagatik.
  • Aurre-egosi gabeko arto-irina: aurrekoaren antzekoa, baina kasu honetan artoa egosi gabe xehetzen da. Polenta italiarra erabiltzeko egokia dena, Venezuelan funche bezala deitua.
  • Arto-irin zuritua: Nixtamalizazio prozesuaren ondorioz lortua.
  • Arto-irin txigortua: Xehetu aurretik txigortutako artotik lortua. Kanarietako gofio de millo bezala deiturikoa, Venezuelan fororo izenez ezaguna.
  • Frangollo: Irin sendoa, Kanariar uharteetan izen bereko azkenburukoa egiteko erabiltzen dena.

Erreferentziak

  1. a b «Artoa» Auñamendi 2009-09-25 (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).

Ikus, gainera

Kanpo estekak