El Correo: berrikuspenen arteko aldeak
aurreko informazioa ez zen erreala. |
t 83.138.224.217 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Aosbot wikilariaren azken bertsiora itzularazi da. Etiketa: lehengoratzea |
||
8. lerroa: | 8. lerroa: | ||
| lurraldea = {{bandera|Bizkaia}}<br />{{bandera|Araba}} |
| lurraldea = {{bandera|Bizkaia}}<br />{{bandera|Araba}} |
||
| hiria = [[Bilbo]]<br />{{bandera|Euskal Herria}} |
| hiria = [[Bilbo]]<br />{{bandera|Euskal Herria}} |
||
| ideologia = [[ |
| ideologia = [[espainiar nazionalismo]]a<ref name="enwik">[https://en.wikipedia.org/wiki/El Correo El Correo. Ingelesezko Wikipedia] {{en}}</ref>, [[eskuin politiko]]a<ref name="eswik">[https://es.wikipedia.org/wiki/El Correo El Correo. Gaztelaniazko Wikipedia] {{es}}</ref>, [[kontserbadurismo]]a<ref name="eswik" /> |
||
| hizkuntza = ia osoki [[gaztelania]]z<ref name="frwik">[https://es.wikipedia.org/wiki/El Correo El Correo, Gaztelaniazko Wikipedia]</ref>, [[euskara]]z artikuluren bat |
| hizkuntza = ia osoki [[gaztelania]]z<ref name="frwik">[https://es.wikipedia.org/wiki/El Correo El Correo, Gaztelaniazko Wikipedia]</ref>, [[euskara]]z artikuluren bat |
||
| maiztasuna = Egunero |
| maiztasuna = Egunero |
17:29, 15 apirila 2020ko berrikusketa
El Correo | |
---|---|
Mota | Egunkari orokorra |
Fitxa teknikoa | |
Hizkuntza | ia osoki gaztelaniaz[1], euskaraz artikuluren bat |
Argitaratze lekua | Bilbo Euskal Herria |
Formatua | tabloide |
Argitaletxea | Vocento Taldea |
Banaketa | |
Banatze-eremua | Bizkaia Araba |
Maiztasuna | Egunero |
Historia | |
Ideologia | espainiar nazionalismoa[2], eskuin politikoa[3], kontserbadurismoa[3] |
Zuzendaria | José Miguel Santamaría Alday |
www.elcorreo.com |
El Correo, lehenago El Correo Español-El Pueblo Vasco deitua, egoitza Bilbon (Bizkaia) duen gaztelaniazko egunkari bat da, 1937an espainiar falangistek sortua, Vocento Taldearen jabetzakoa. Eskualdeko hamar edizio ditu, horietatik sei Bizkaian. Hauek dira edizio horien eskualdeak: Bizkaia, Ezkerraldea, Eskuinaldea, Durangaldea, Uribe Kosta, Bilboko itsasadarra, Araba, Miranda Ebro, Gipuzkoa eta Errioxa.[4] Araban eta Bizkaian ale gehien saltzen duen egunkaria da. Gipuzkoan, 1947az geroztik El Correoren jabetzakoa da El Diario Vasco egunkaria, herrialde horretan ale gehien saltzen duena.
Historia
Lehen alea 1937ko uztailaren 6an argitaratu zen, El Correo Español. Diario de la Falange Española Tradicionalista y de las JONS izenarekin, espainiar falangisten erakunde horrek zuzenduta baitzegoen. Egunkaria inprimatzeko, EAJri desjabetutako Euzkadiren inprimategia erabili zuten hainbat urtez. 1938an, agintaritza frankistak El Pueblo Vasco egunkariarekin batu zuen, eta hala, El Correo Español-El Pueblo Vasco egunkaria sortu zen. 1945ean El Noticiero Bilbaino egunkaria erosi zuen, Etxebarria eta Bergaretxe burges familien jabetzakoa.
Hasieran mugimendu falangistaren egunkaria zena eskuineko ideologia moderatuagoetara bideratzen joan zen. 1990eko hamarkadan izena aldatu eta El Correo izena hartu zuen. Gaur egun Vocento komunikabide taldearen barneko egunkari nagusia da. Bi erredakzio ditu, bata Bilbon, bestea Gasteizen.
Izenak
El Correo egunkariak, 1937an falangistek lehen aldiz kaleratu zutenetik, hainbat izen izan ditu:
- El Correo Español. Diario de la Falange Española Tradicionalista y de las JONS (1937-1938)
- El Correo Español-El Pueblo Vasco (1938-199?)
- El Correo (199?-)
Erreferentziak
- ↑ Correo El Correo, Gaztelaniazko Wikipedia
- ↑ Correo El Correo. Ingelesezko Wikipedia (Ingelesez)
- ↑ a b Correo El Correo. Gaztelaniazko Wikipedia (Gaztelaniaz)
- ↑ (Gaztelaniaz) «El Correo», Vocento.com.
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) El Correoren webgunea