Hermilio Alcalde del Río: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
No edit summary
 
17. lerroa: 17. lerroa:


[[Kategoria:Espainiako arkeologoak]]
[[Kategoria:Espainiako arkeologoak]]
[[Kategoria:Kantabriarrak]]
[[Kategoria:Palentzia probintziako jendea]]
[[Kategoria:Torrelavegarrak]]

Hauxe da oraingo bertsioa, 06:08, 18 apirila 2020 data duena

Hermilio Alcalde del Río

Bizitza
JaiotzaVillamediana, 1866
Herrialdea Espainia
HeriotzaTorrelavega, 1947 (80/81 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakarkeologoa eta politikaria

Hermilio Alcalde del Rio (Villamediana, Palentzia, 1866-Torrelavega, Kantabria, 1947), ia 50 urtez, Torrelavegako Arte eta Lanbideen Eskolako zuzendari bezala aritu zen arkeologo espainiar bat izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hermiliok, bere aktibitate arkeologikoa, 1902an hasi zuen, Augusto González de Linaresekin Altamirako leizera joan zenean. 1903an, bere kabuz, labar-pinturadun Kantabriako leize ugariren aurkikuntza hasten du, horien artean, Hornos de la Peñako leizea, Covalanasko leizea, La Hazako leizea, Santianeko leizea, La Clotildeko leizea, La Meazako leizea eta El Pendoko leizeko labar grabatuak.

Asturias ekialdean ere lan egin zuen, non El Pindaleko leizeko, Mazaculos IIko leizeko, El Quintanaleko leizeko eta La Lojako leizeko pintura eta grabatu multzoak eta Peña Manileko Gazteluko indusketa aurkitu zituen. Hugo Obermaier eta P. Wernertekin batera, La Pasiegako leizearen mendebaldeko zatia, C galeria aurkitu zuen 1911n. Hermilioren ikerketak emandako informazio kopurua, ikaragarria da, baina, honetaz gain, 1906an, Santanderreko probintziako historiaurreko leizeetako grabatu eta pinturak: Altamirako leizea, Covalanaseko leizea, Hornos de la Peñako leizea, El Castillo leizea argitaratu zuen, eta, aurrerago, Les cavernes de la région cantabrique (Espagne) bezalako beste argitalpen batzuetan parte hartu zuen, Henri Breuil eta Lorenzo Sierrarekin batera. Azken lan honek, gaur egun, Kantauriar Eskualdeko paleolitoko labar arteari buruzko funtsezko lan bat izaten jarraitzen du.

Alcalde del Riok, Rasineseko Haraneko leizea, Hornos de la Peñako leizea eta El Castillo leizea bezalako paleolitoko aztarnategiak industu zituen, lanok, Alberto I.a Monakokoak eta Pariseko Institut de Paléontologie Humainek finantzatuak izan zirelarik.

Alcaldek, Natura Historiaren Errege Elkartearen fundazioan parte hartu zuen, Lorenzo Sierra eta Jesús Carballorekin batera.

Lehen Mundu Gerraren hasieraren ondorioz, Alcalde del Riok bere lan arkeologikoa utzi zuen. Alcalderen erretiroarekin eta Institut de Paléontologie Humaineren lanen gelditzearekin, Kantabriako historiaurreko ikerketa, ia erabat geldi egon zen 1950eko hamarkada ondo sartu arte.