Ana Galarraga: berrikuspenen arteko aldeak
→Kanpo estekak: ereferrentziak, booktegi |
t Kategoria:Emakume zientzialariak gehitua HotCat bitartez |
||
31. lerroa: | 31. lerroa: | ||
[[Kategoria:Emakume komunikatzaileak]] |
[[Kategoria:Emakume komunikatzaileak]] |
||
[[Kategoria:Udako Euskal Unibertsitatea]] |
[[Kategoria:Udako Euskal Unibertsitatea]] |
||
[[Kategoria:Emakume zientzialariak]] |
08:51, 23 apirila 2020ko berrikusketa
Ana Galarraga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zarautz, 1970eko ekainaren 9a (53 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria |
Enplegatzailea(k) | Elhuyar Fundazioa |
Kidetza | Literaturia Euskal Idazleen Elkartea Udako Euskal Unibertsitatea Berria |
Ana Galarraga Aiestaran (Zarautz, 1970) zientzia-komunikatzailea da Elhuyarren. Euskal hedabideetan zientzia dibulgazioa euskaraz eta genero ikuspegiarekin sustatzen du. Albaitaritzan eta elikagaien zientzia eta teknologian lizentziatua da.[1]
Zientzia dibulgatzailea
Hainbat komunikabidetan aritzen da, beti zientzia-dibulgazioaz baina formatu desberdinetan: Elhuyar zientzia-aldizkarian 570 artikulu baino gehiago idatzi ditu,[2] Berria egunkarian zutabe bat idazten du,[3] eta umeentzako Irria aldizkarian ipuin formatuan idazten du beti esperimentu batekin lagunduta. Irriaren lagunak lagun Marikalanbre bizitzaren laborategian liburua argitaratu zuen 2014an.[4] Booktegi plataforman Sapiens ispiluaren aurrean artikulu bilduma argitaratu du.[5] Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-baseak, guztira berak sorturiko 200 artikulu baino gehiago erakusten ditu.[6]
2001etik lanean ari da Elhuyarren, erredakzio-taldeko kidea da, ez zientzia-kazetari huts gisa, gehiago zientzia-komunikatzaile moduan, artikuluak idazteaz gain hainbat jolas, erakusketa, sariketa, ikastaro, hitzaldi eta antzerki-bakarrizketa ere antolatzen ditu eta.[7][8] Zientzia-dibulgazioan euskaraz arituz euskal hedabideetan eta sare sozialetan ere aktibo agertu ohi da.[9][10]
Literatura eta artea
Literaturia izeneko literatura-jardunaldietako antolatzaileetako bat da Literaturarekin eta artearekin lotutako hainbat errezitaletan eta aurkezpenetan parte hartu izan du.[11][1] eta Euskal Idazleen Elkarteko Zuzendaritza batzordeko kidea.[12]
Genero ikuspegia
Genero-ikuspegia txertatu ohi du bere argitalpen eta esku-hartzeetan sistema zientifikoaren genero-arrakala erakutsiz.[13][14]
Erreferentziak
- ↑ a b Berria. «Ana Galarraga Aiestaran.» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-23).
- ↑ «Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Aldizkaria» aldizkaria.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2018-04-10).
- ↑ Galarraga, Ana. «Egilearen azken artikuluak» berria.eus (Noiz kontsultatua: 2018-04-10).
- ↑ Ana, Galarraga Aiestaran,. (2014). Marikalanbre, bizitzaren laborategian. Elhuyar ISBN 9788494296307. PMC 920312507..
- ↑ Galarraga, Ana. (2019). «Sapiens ispiluaren aurrean — Booktegi» www.booktegi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-23).
- ↑ «Ana Galarraga Aiestaran» Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea (Udako Euskal Unibertsitatea) (Noiz kontsultatua: 2018-04-10).
- ↑ Uranga, Nerea. (2018). «Ana Galarraga: 'Dogmatikoa ez izatea da zientziaren alderik onena'» Gipuzkoako Hitza (Noiz kontsultatua: 2018-04-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Entrevista a Ana Galarraga - Revista Mètode» metode.es (Noiz kontsultatua: 2018-04-10).
- ↑ Aiestaran, Ana Galarraga. «Ana Galarraga Aiestaran» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-03-19).
- ↑ «Ana Galarraga Aiestaran (@AnaGalarraga1) | Twitter» twitter.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-19).
- ↑ Imanol Ubeda. (2015-05-02). Literaturia 2015, Ana Galarraga. (Noiz kontsultatua: 2018-04-25).
- ↑ Galarraga, Ana. (2011). «Euskal Idazleen Elkartea. Idazleak» www.idazleak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-04-25).
- ↑ «"Ikerlarien bizitza ez da bizigarria inorentzat" - Zarautz» Zarauzkohitza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-19).
- ↑ «Emakumeak zientzian Archives» Zientzia Kaiera (Noiz kontsultatua: 2020-04-23).
Kanpo estekak
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Ana Galarraga |
- @Anagalarraga1 kontua Twitterren
- Ana Galarragaren artikuluak Zientzia Kaieran-n (150 artikulu)
- Emakumeak zientzian atala Zientzia Kaieran
- Ana Galarragaren artikuluak Berria-n (100 artikulu)
- Ana Galarragaren artikuluak ELhuyar aldizkarian (700 artikulu)
- «Sapiens ispiluaren aurrean — Booktegi» www.booktegi.eus .