Pierre Choderlos de Laclos: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Txanpon (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Txanpon (eztabaida | ekarpenak)
Harreman arriskutsuak web-orrian dago hemendik kendutakoa.
15. lerroa: 15. lerroa:


Horren ostean, armadan berriz sartzea eskatu zuen, baina ukatu zioten. Armadan sartzeko itxaroten zegoen bitartean, hipoteken idazkari nagusi izan zen eta 1795an memoria batzuk idatzi zituen: ''De la Guerre et de la Paix''. Armadan berriz onartu zuten eta [[1800]]ean [[Napoleon Bonaparte]]k artilleriako jeneral izendatu eta  [[Rhin]]eko armadara bidali zuen. Gero Italian borrokatu zuen, eta [[1803]]ko irailaren 5ean hil zen [[Tarento (hiria)|Tarenton]], [[Napoli]] inguruan, [[disenteria]]k eta [[malaria]]k jota.
Horren ostean, armadan berriz sartzea eskatu zuen, baina ukatu zioten. Armadan sartzeko itxaroten zegoen bitartean, hipoteken idazkari nagusi izan zen eta 1795an memoria batzuk idatzi zituen: ''De la Guerre et de la Paix''. Armadan berriz onartu zuten eta [[1800]]ean [[Napoleon Bonaparte]]k artilleriako jeneral izendatu eta  [[Rhin]]eko armadara bidali zuen. Gero Italian borrokatu zuen, eta [[1803]]ko irailaren 5ean hil zen [[Tarento (hiria)|Tarenton]], [[Napoli]] inguruan, [[disenteria]]k eta [[malaria]]k jota.

== Obra ==
''Harreman arriskutsuak'' ([[frantses]]ez: ''Les Liaisons dangereuses'') [[Pierre Choderlos de Laclos]]ek [[1782]] urtean argitaratutako eleberria da. Choderlosek nobela epistolarra idatzi zuen, hau da, gutun bidezkoa, eta bost hilabetetan sortu zuen. Obrak bi noble frantsesen arteko lizunkeriak kontatzen ditu. Sekretuak, gezurrak, xantaia, sexua eta laguntasun oso arriskutsu batzuk. Literatura frantsesaren maisulan bat da. Laclosen nobelak duen meriturik handiena ahots bakoitzari estilo jakin bat esleitzean datza. Pertsonaia bakoitzak bere estiloan idazten ditu eleberrian agertzen diren gutunak, eta horri esker pertsonaiak definitzea eta gorpuztea lortzen du Laclosek. Horrez gain, bukaerak asmo morala du, irakaspena izan nahi du.

Obraren gai nagusiak amodioa, iruzurra eta sedukzioa dira. Istorioaren argumentua honako hau da: Merteuil markesa maltzurraren aholkuei jarraituz, Valmont bizkonde libertinoak Madame Tourvel emakume bertutetsua erakarri beharko du. Hasiera batean emakumeak bere erasoei tinko eutsi arren, azkenik, maitemindurik, amore emango du. Honela, Merteuil markesak bere maitale izandako gizon bat Madame Tourvelekin ezkontzea eragoztea lortzen du. Hurrengo konkista komentutik irten berri den mundurik gabeko neskatxa apal bat izango da. Bi sedukzioen istorio horiek Valmont bizkondearen aurpegi bikoitza erakuste dute: ezmorala bata, Cecile gaztearekin dauzkan harremanengatik, eta sentibera bestea, libertinoa Tourvel andrearekin maitemindu egiten baita.

XVIII. mendeko liburua denez, ezin da irakaspen moralik falta: libertinoak eta jarrera biziotsuak zigortu egingo dira. Izan ere, Valmont duelu batean hilko da, eta markesa publikoki salatua izango da. Cecile komentura itzuliko da.

=== Pertsonaiak ===
-       '''Valmont eta Merteuil'''. Valmont libertinoaren eta bere lehenagoko maitalearen, Merteuilen, azpikeriak kontatzen dira eleberrian. Valmont aberatsa, argia eta adimentsua da. Valmont handinahia dela ere esan daiteke, goi-burgesiaren emakumeak seduzitzen ditu eta. Beste aldetik, garai hartako gizarteak espero du Merteuilek bere emakume rola jarraitzea, hots, serioa eta zintzoa izatea. Elkarren arteko miresmena bilatzen dute.

-       '''Madame de Tourvel.''' 22 urteko neskatxa bat da. Valmontek seduzitzen du eta azkenean maitatu egiten du. Bien arteko harremana bukatzen denean, fraide-etxe batera doa eta Valmonten heriotzaren berri duenean bere buruaz beste egiten du.

-       '''Cécile de Volanges.''' Komentutik 15 urteekin alde egiten du Gercouterriko kondearekin ezkontzeko.

-       '''Danceny.''' Ondasun gabeko noble bat da eta Cécilerekin maiteminduta dago. Azkenean Cécile bere emaztea bihurtzen da. Valmontek Cécil seduzitzen duenez, Dancenyk duelu batera desafiatzen du Valmont. Azkenean, Dancenyk Valmont hil eta Maltan ezkutatzen da.


== Idazlanak ==
== Idazlanak ==

18:51, 25 apirila 2020ko berrikusketa

Pierre Choderlos de Laclos

Bizitza
JaiotzaAmiens1741eko urriaren 18a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaTarento1803ko irailaren 5a (61 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: disenteria
malaria
Familia
Ezkontidea(k)Marie Soulange Duperré (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, asmatzailea, eleberrigilea, ofizierra, prosalaria, kazetaria eta goi-funtzionarioa
Lan nabarmenak
KidetzaAcadémie des belles-lettres, sciences et arts de La Rochelle (en) Itzuli
Genero artistikoagutun eleberria
Graduajeneral

IMDB: nm0480166 IBDB: 72957
Musicbrainz: 44eee1f9-534e-4b64-abba-3dbe4ba88674 Find a Grave: 10210819 Edit the value on Wikidata

Pierre Ambroise François Choderlos de Laclos  (Amiens, 1741eko urriaren 18a - Tarento, 1803ko irailaren 5a) frantziar idazle eta militarra izan zen. Bere ametsetako proiektua, berak horrela adierazi baitzuen, ohikotasunarekin apurtzen zuen (apurtuko zuen) obra polemiko bat sortzea zen, bera hil ondoren ere bazterrak nahasteko gai izango litzatekeen horietariko bat. 1782. urtean bere asmoa bete zuela esan daiteke, eleberri psikologikoaren aitzindari den Harreman arriskutsuak eleberria argitaratu zuenean.

Bizitza

Pierre Choderlos de Laclos 1741eko urriaren 18an jaio zen Amiensen. 1759an militar ikasketak hasi zituen. 1771an kapitain izendatu zuten eta hamazazpi urtez armadan ibili zen, Frantziako Iraultza arte. Artillero izateaz gain, denbora eskaintzen zion literaturari eta idazteari.

1778an, Frantziak Atlantikoko uharteak eta kostaldea gotortu behar izan zituen, ingelesen eraso arriskuari aurre egin ahal izateko. Horretarako, Laclos kapitaina deitu zuten 1779an Île-d'Aixeko gotorlekuko buruzagia izan zedin. Hala ere, inguru hartan ez ziren ingeles ontzirik ageri. Ondorioz, Laclosek idazten eman zituen han igarotako ordu luzeak: han izan zuten sorrera Harreman arriskutsuak (Les liaisons dangereuses) liburuko lehenengo gutunek.

1788an armada aldi baterako utzi zuen eta politikari ekin zion. Orleanseko dukearen zerbitzura idazkari gisa hasi zen lanean, eta  Frantziako Iraultzan haren gerizan hartu zuen parte. 1789an Londresen erbesteratu behar izan zuen Orleanseko dukearekin eta 1790ean, Parisa itzulirik, jakobinoen klubean sartu zen.

1792an, armadan sartu zen berriz Errepublikarekin bat eginez eta horrenbestez, Orleanseko dukearengandik urrundu zen. Izan ere, Gerra Ministerioko komisario izendatu zuten Errepublika gaztearen tropak antolatzeko ardura har zezan. Valmyko guduaren garaipenean parte hartu zuen.

1792an Orleanseko dukea diputatu hautatu zuten baina, monarkia berriro aginpidean jarri eta bera (dukea) errege izateko asmotan zebilela egotzirik, 1793ko azaroan hil zuten. Laclos ere arriskuan egon zen, izan ere, 1793an bi aldiz atxilotu zuten Orleanseko dukearen alde azpijokoan aritu zelakoan. Esaterako, Dumouriezen traizioan parte hartu ondoren (erregearen izenean gobernatzeko estatu kolpe bat), Maximiliano Robespierrek orleanista izanagatik atxilotu egin zuen.  Egoera hartan, Laclos heriotza zigorraren beldur izan zen, baina 1794an askatu egin zuten.

Horren ostean, armadan berriz sartzea eskatu zuen, baina ukatu zioten. Armadan sartzeko itxaroten zegoen bitartean, hipoteken idazkari nagusi izan zen eta 1795an memoria batzuk idatzi zituen: De la Guerre et de la Paix. Armadan berriz onartu zuten eta 1800ean Napoleon Bonapartek artilleriako jeneral izendatu eta  Rhineko armadara bidali zuen. Gero Italian borrokatu zuen, eta 1803ko irailaren 5ean hil zen Tarenton, Napoli inguruan, disenteriak eta malariak jota.

Idazlanak

  • Ernestine (1776)
  • Les Liaisons dangereuses (1782)
  • De l'éducation des femmes (1783)
  • Intructions aux assemblées de bailliage (1789)
  • Journal des amis de la Constitution (1790–1791)
  • De la guerre et de la paix (1795)

Euskaraz

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pierre Choderlos de Laclos Aldatu lotura Wikidatan