Marisa Barrena: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Kategoria:Maistrak gehitua HotCat bitartez
t Kategoria:Pedagogoak gehitua HotCat bitartez
20. lerroa: 20. lerroa:


[[Kategoria:Maistrak]]
[[Kategoria:Maistrak]]
[[Kategoria:Pedagogoak]]

14:51, 26 apirila 2020ko berrikusketa

Marisa Barrena Larruzea (Zornotza, 1951ko apirilaren 26a) euskal maistra, psikopedagogoa, euskaltzalea eta feminista da. Durangoko Andereak elkarteko kide sortzailea da, eta herriko Kriskitin dantza-taldean kulturartekotasuna eta parekidetasuna sustatzeko lanean dihardu.

Biografia

Marisa Barrena Zornotzan jaio zen, Aldekoena baserrian, bertan maizter zirela. 8 urte zituela, Eubako Erkoles baserrira joan ziren bizitzera. 1982an, berriz, Durangora aldatu zen, familiarekin batera.

Lehen ikasketak herri-eskolan egin zituen, eta oinarrizko batxilerrekoak, berriz, Zornotzako Karmengo Ama ikastetxean. 14 urterekin merkataritzaren alorreko ikasketak egin zituen, eta 15ekin hasi zen lanean, administrari-lanetan, Zornotzako Ekin kooperatiba-fabrikan. 18 urterekin, borondatezko euskara-eskolak ematen ibili zen Durangon, Jesuitek utzitako geletan. Lehen umea izan ostean ere, Ekinen jarraitu zuen. Garai hartan, ohikoa zen haurra izandako emakumeei dotea eskaintzea, soldatapeko lana utzi eta etxekoandre jardun zezaten; berak, ordea, uko egin zion diru hori hartu eta lana uzteari.

Hamar urtez Ekinen jardun ostean, Ikastolen Elkartean hasi zen lanean, eta Bizkaiko idazkari nagusia izan zen. Ikastola publiko eta pribatuen arteko afera sortu zenean, beste bide bat hartzea erabaki zuen, eta betiko bokazioari heldu zion: magisteritza-ikasketak egin zituen. HABEko oposizioak gainditu ondoren, Bilboko euskaltegi pilotuan jardun zuen (gainerako euskaltegien eredu izateko sortu zituzten), proiektu hura bertan behera geratu zen arte. Ondoren, IRALEn ibili zen urte batzuetan, irakasleen irakasle. Gero psikopedagogia-ikasketak egin zituen, eta Durangaldeko ikasleen eta irakasleen motibazioak aztertu zituen. 2015ean erretiratu zen.

Militantzia

Frankismo garaian, haren kontrako mugimenduan jardun zuen. 1975ean Guardia Zibilak atxilotu zuen, propaganda ilegala izatea egotzita, eta hiru egunez jarraian torturatu zuten, Zornotzako kuartelean.

Alderdi politikoei dagokienez, HASIko militantea izan zen lehenik, eta Euskadiko Ezkerreko gero, harik eta alderdi hura utzi zuen arte (“ez dakit bota gintuzten, edo geure kabuz joan ginen”). Orduz geroztik, ez da berriro inon afiliatu.

2005ean, Andereak taldea sortu zuen, beste hainbat kiderekin batera. Urte hartan, Ofelia Hernández erail zuen haren bikotekideak Durangon, eta halako gertaerak salatzeko beharrak bultzatuta sortu zuten elkartea.

1990eko hamarkadatik aurrera, Durangoko Kriskitin dantza-taldeari zabalkundea ematen dihardu, bi helburu nagusirekin: kulturartekotasuna eta parekidetasuna lantzea. Barne-hausnarketa egiteaz gain, herrian eta inguruetan ere egin dute kontzientziazio-lana. 2015etik aurrera, emakumeak ere hasi dira parte hartzen dute lehen gizonezkoenak baino ez ziren hainbat dantzetan.

2015etik aurrera, euskara online eta doan praktikatzeko aukera ematen duen Mintzanet programan parte hartzen du. 2017an, Bidelagun Onenaren saria eman zioten.