Tximeleta: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
58. lerroa: 58. lerroa:
Bestetik, arrautzak jartzeko garaian, batzuek leku berezietan jartzen dituzte janda ez bukatzeko. Adibidez, arrautzak asunetan jarri ezkero aukera gehiago izango dute bizirauteko.<ref>{{Erreferentzia|izena=por Carlos|abizena=González|izenburua=¿Qué comen las orugas?|hizkuntza=es|data=2019-07-11|url=https://entredosplantas.com/que-comen-las-orugas/|aldizkaria=Entre Dos Plantas|sartze-data=2019-07-28}}</ref>
Bestetik, arrautzak jartzeko garaian, batzuek leku berezietan jartzen dituzte janda ez bukatzeko. Adibidez, arrautzak asunetan jarri ezkero aukera gehiago izango dute bizirauteko.<ref>{{Erreferentzia|izena=por Carlos|abizena=González|izenburua=¿Qué comen las orugas?|hizkuntza=es|data=2019-07-11|url=https://entredosplantas.com/que-comen-las-orugas/|aldizkaria=Entre Dos Plantas|sartze-data=2019-07-28}}</ref>


= Tximeleta eta sitsen arteko ezberdintasunak =
= Tximeleta eta [[sits]]<nowiki/>en arteko ezberdintasunak =
Batzuetan ezin daiteke ezberdindu oso antzerako motak daudelako bien artean baina orokorrean bi desberdintasun mota aipa genitzake: Anatomikoak eta jokaerazkoak:
Batzuetan ezin daiteke ezberdindu oso antzerako motak daudelako bien artean baina orokorrean bi desberdintasun mota aipa genitzake: Anatomikoak eta jokaerazkoak:



11:08, 30 apirila 2020ko berrikusketa

Tximeleta
Eozeno-gaur egun

Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
AzpierreinuaEumetazoa
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
SuperordenaEndopterygota
Ordena Lepidoptera
Linnaeus, 1758
Azpibanaketa
Eguneko zikloaeguneko

Tximeleta intsektu hegalari mota bat da, Lepidoptera ordenakoa. Munduan zehar 15.000-20.000 espezie inguru daude. Lepidoptera "ezkatak dituen hegoak" esan nahi du.[1]

Euskaraz, oso aberatsa da animalia hau izendatzeko dagoen aukera sorta: mitxeleta, mitxoleta, pinpilinpauxa, pinpirin, inguma, kalaputxia, txiribiri, tximirrika, jainkoilo, txoleta, sorgin-oilo, mitxirrika, etab.[2]

Bizitza-zikloa

Metamorfosia edo itxuraldaketa prozesu harrigarria burutzen dute tximeletek euren bizitza-zikloan, lau fasetan:[3]

  1. Arrautza. Landareetako hostoen azpian jartzen dituzten arrautza txiki batzuk izan ohi dira. Handik beldarra aterako da.
  2. Larba (beldarra) gose aseezinez hostoak jaten dituena. Hura handitzean pupa batean sartuko da.
  3. Pupa (krisalida) Non beldarra bere gordeleku eratzen duen eta gerora handik aterako da heldua bihurturik.
  4. Imago (heldua) Ezagutzen dugun tximeleta ohikoa eta metamorfosi guztia igarota.

Tximeleten bizi iraupena

Nymphalis antiopa bezelako tximeletak neguan hibernatu dezakete eta udaberrian berriz esnatu 10 hilabetez [4]biziraupena lortuz. Modu berean, Monarken kumak 8 eta 9 hilabetez bizi daitezke Kaliforniatik Mexikora bidaiatzen diren bitartean. Hala ere, salbuespen hauek kenduta, normalean 14-30 egun baino ez dira irauten bizirik. Zorionez, udan hainbat kuma sortzen dituztenez, badirudi beti presente daudela.[5]

Anatomia

Gainontzeko intsektuak bezala, gorputzak 3 zati nabarmen ditu : Burua, Toraxa eta Abdomena. Bestetik, lau hego ditu, aurrekoak eta atzekoak). Bere burutik bi antena ateratzen dira, pertzepzio kimikorako balio dutenak. Proboszide edo tximeletaren mingaina. Proboszide hau kiribilduta dago erabiltzen ez denean, baina edateko lastotxo baten antzerako formaz luzatu egiten da tximeletak elikatu nahi duenean. Gorputzeko zati bakoitzetik hanka pare bat izan ohi ditu tximeletak.[1]

Elikadura

Salbuespen batzuekin, orokorrean tximeletak eta sitsek likidoez baino ez dira elikatzen, honela, bere gorputzeko ur eta energiaren arteko oreka mantentzen dute. Imago gehienek loreetako nektarra jaten dute, haren ahotik tronpa huts luze bat ateratzen da, eta loreetan sartzen du. Tronpa horri espiritronpa deritzo, eta horrein xurgatzen du nektarra. Erabiltzen ez duenean, kiribilduta gordentze du. Hala ere, bestelako likidoak ere jaten ditu, adibidez, zuhaitzetako sabia, fruitu ustelen likidoak, txorien kakak edo animalien gorotzak. Askotan arean edo lokatzan aurki ditzakegu bertako ura edaten, erreka edo bidezidorren ertzetan.

Beldarra denean, landareen hostoak jan ditzake. Kasu batzuetan, landareen zorriak jaten dituzte ere. Tximeleta nekazarien adibidean, imagoak direnean ere beraien mingain zorrotzekin zorriak ziztatu ditzake beren barneko likidoak xurgatzeko.

Zebra tximeletak (Heliconius charithonia) polena jan dezakete eta honek ematen dien aminoazido (proteinak) direla eta bizi iraupen gehiago lortu dezakete, 6 hilabetez gutxi gora behera.[5]

Ernalketa

Tximeleta eme eta ar feromonak askatzen dituzte airean. Emeak egiten duenean arrek kilometro eta erdiko distantzian detektatzen dituzte. Arrak behin emea aurkituta emearen antenetan feromonez betetako ezkata-hodeitxo bat botako du eta hura sexualki kitzikatzen dute. Behin feromonak detektatuta parekatzeko prest legoke.

Parekatzean abdomena elkartzen dute baina norabide ezberdinetara begiratuz. Arraren organo sexualak zabaltzen dira eta emearen abdomena hartzen dute, orduan arraren zakila emean sartzen da eta bere hazia barruan sartzen dio. Tximeletak hegan egin bitartean ernaldu daitezke, baina orokorrean geldirik egon ohi dira hosto baten gainean. Emeak dituen arrautzak ernaldurik hostoetan ipintzen ditu. Orokorrean 100 arraultz jarri ditzake, baina horietatik bik bakarrik egingo du aurrera. Handik aterako da beldar txiki bat, zeina ostatu duten hostoa eta ingurukoak jango dituen, eta horrela metamorfosiaren prozesua hasiko da.[6]

Defentsa

Tximeleta monarkak baditu kolore biziak bere pozoitasunaz ohartzeko.

Tximeletek ez dute erasorik egiten, beraz defendatzeko trikimailuak garatu dituzte janda ez bukatzeko. Izan ere, harrapakari goseti askok ederki profitatuko lukete bere gorputza. Hauxe, saihesteko tximeletek hegoak tolestu egiten dituzte hondoarekin nahasteko, kamuflaje honi ezker harrapakariek ezin dituzte ikusi. Beste tximeletak aldiz, kolore distiratsuak erabiliz, bere presentzia iragarri egiten dute. Kolore distiratsu eta ikusgarri hauek harrapakarientzat alarma bezala funtzionatzen dute, orokorrean toxikoak direla jakinarazten dutelako. Hala ere, kolore hauek dituzten batzuek ez dira bat ere toxikoak, baina benetan toxikoak direnen koloreak imitatuz harrapakariak uxatzea lortzen dute.[5]

Hontza tximeleta honek animali honen begiak imitatzen ditu defendatzeko.

Badira ere, begiak bezalako marrazki batzuk dituztenak hegoetan.Hauek, beste animalien begiak imitatuz harrapakariak uxatzeko balio diete ere.[7] "Hontzaren begiak" edo Caligo deitutako Amerikako tximeletek horrelako begiak dituzte hontzaren begiak imitatuz. Ikertzaile batzuek aldiz, begi marrazki hauen funtzioa bestelako dela, hau da, txorien erasoa hegoetara beharrean bere gorputzeko indarge gutxiago duten beste ataletara bideratzea.

Izan ere, abiadura ere garrantzitsua da harrapakariengandik ihes egiteko. Tximeletak ez dira animali geldoak, azkarrenak 48 km orduko hegan egin dezake, baina orokorrean 8 kilometro ordukoko abiadura hartzen dute.[8]

Bestetik, arrautzak jartzeko garaian, batzuek leku berezietan jartzen dituzte janda ez bukatzeko. Adibidez, arrautzak asunetan jarri ezkero aukera gehiago izango dute bizirauteko.[9]

Tximeleta eta sitsen arteko ezberdintasunak

Batzuetan ezin daiteke ezberdindu oso antzerako motak daudelako bien artean baina orokorrean bi desberdintasun mota aipa genitzake: Anatomikoak eta jokaerazkoak:

Ezberdintasun anatomikoak

  • Sitsen antenak lumak dirudite, tximeletenak aldiz puntan zabaltzen dira apur bat soilik.
  • Tximeletak, sitsak baino koloretsuagoak dira.
  • Sitsen aurreko eta atzeko hegoak konektaturik dituzte, tximeletena aldiz ez.
  • Sitsen gorputza tximeletena baino potoloagoa izan ohi da.

Ezberdintasunak jokaeran

  • Sitsak gaueko animaliak dira eta tximeletak aldiz egunekoak.
  • Tximeletek krisalida bat eratzen dute, baina sitsek zetazko pupa bat egiten dute eta hostoekin ezkutatzen dute.

Mota ezagunak

Sakontzeko, irakurri: «Euskal Herriko tximeleten zerrenda»
Papilio machaon

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tximeleta Aldatu lotura Wikidatan
  1. (Gaztelaniaz) «⊛▷ Diferencia entre polilla y mariposa 🥇» Diferenciaentre 2014-05-29 (Noiz kontsultatua: 2019-07-28).
  2. «erabili.eus/ Tximeleta adierazteko hitzak euskaraz?» www.erabili.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-28).
  3. (Ingelesez) «Butterfly Life Cycle: Article with Lots of Pictures» www.thebutterflysite.com (Noiz kontsultatua: 2019-07-28).
  4. «Cuánto viven las Mariposas?» mariposas.net (Noiz kontsultatua: 2019-07-28).
  5. a b c «Mariposas – El Portal de las Mariposas» mariposas.net (Noiz kontsultatua: 2019-07-28).
  6. (Gaztelaniaz) «¿Cómo se reproducen las mariposas?» www.ehowenespanol.com (Noiz kontsultatua: 2019-07-28).
  7. (Gaztelaniaz) «Ojos de búho» www.nationalgeographic.com.es 2018-04-05 (Noiz kontsultatua: 2019-07-28).
  8. (Gaztelaniaz) «Mariposas: guías de especies, imágenes y recursos.» Mariposas Wiki (Noiz kontsultatua: 2019-07-28).
  9. (Gaztelaniaz) González, por Carlos. (2019-07-11). «¿Qué comen las orugas?» Entre Dos Plantas (Noiz kontsultatua: 2019-07-28).