Geolokalizazio: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «Geolokalizazioa internetera konektaturik dagoen objektu baten (radarra, telefono mugikorra, ordenagailua...) kokapena ezagutzeko gaitasuna duen sistema da. Geolokalizazioa kokape...»
(Ez dago alderik)

16:15, 7 maiatza 2020ko berrikusketa

Geolokalizazioa internetera konektaturik dagoen objektu baten (radarra, telefono mugikorra, ordenagailua...) kokapena ezagutzeko gaitasuna duen sistema da. Geolokalizazioa kokapen bat aurkitzeko edo objektu baten kokapen erreala ezagutzeko erabil daiteke. Geolokalizazioa oso lotuta dago posizionatze sistemekin, hala ere, geolokalizazioa askoz zehatzagoa da kokapenak aurkitzen (karrikako helbide bat, adibidez) ez baita koordenatu geografiko multzo bat besterik ez. Informazio geografiko sistemek erabiltzen dute gehien bat prozesu hau, software nahiz hardware multzo antolatua, gehi datu geografikoekin. Datu geografiko hauek bereziki diseinaturik daude informazio geografikoa atzeman, manipulatu eta analizatzeko.


Bitartekariak

Geolokalizatzeileen positzonatze motorrek "Radio navigation" metodoa darabilte. Hala nola, Time Difference Of Arrival (TDOA) prezisiorako. TDOA sistemek esleipen pantailak edo informazio geografikoa ematen duten sistemak erabiltzen diztuzte. GPS seinalea eskuragarri ez dagoenean, aplikazio geolokalizatzaileek dorre telefonikoen infirmazioa erabil dezakete kokapenaren perimetroaren hurbilpen bat egiteko. Hala ere, ez da GPSak bezain zehatza. Hau, a

zaharragoak diren radiolokalizazio sistemekin dago konparaketan, Radiogoniometria adibidez, non, errodamendu multzo bat lortzen diren transmisoreentzat prozesuaren parte gisa. Internet eta web moduko geolokalizazioa kokapen geografiko baten loturari esker egin daiteke, hala nola, IP helbidea, MAC helbidea, RFID, fakturak, wifi bidezko posizionamendu sistema, oinatz digitala edo GPS gailu baten koordenadak. Orokorrean, WHOIS zerbitzu batean automatikoki IP helbide bat ikuskatzen dabil geolokalizazioa.

Motak

GPS

GPS edo Kokapen Sistema Globala lurraren inguruan bueltaka dabiltzan satelitez osatutako sare bat da, 30 gutxienez.Hauetako 4 behintzat momentu oro telefono mugikorrarentzako ikusgai daude eta denbora gutxioro hauetako bakoitzak bere posizioari buruzko informazioa ematen duen seinale bat bidaltzen du. Latitudea, longitudea, altuera eta denbora kontutan hartuta kokapena kalkulatzen da. Zenbat eta satelite gehiagok parte hartu prozesu honetan, are eta hobeagoa izango da triangulazioa.

GMS

Mugikorren komunikaziorako Sistema Globala da GSM-a, telefono mugikorren sarea erabiltzen duen sistema bat da. Gure geografiako hainbat tokitan mugikorrarentzako zerbitzua ematen diguten torre edo antena ezberdinak daude; gure mugikorrak kobertura izan dezaten eta deitzeko gaitasunaren erantzuleak dira. Hiru gauza kontuan hartuta, torreek elkarrekiko duten distantzia, torre batetik bestera seinaleak heltzeko behar duen denbora eta seinalearen indarra kontuan hartuta, gure gailuaren kokapena kalkula liteke. Metodo hau ez da hain eraginkorra, 200 metrorainoko akatsa izan bait dezake.

WIFI (WPS)

WIFI sare guztiek igortzen dute identifikatzen dituen seinale bat, orokorrean MAC helbidea deitua, esan liteke kotxe baten matrikula edo DNI zenbaki bat bezalakoa dela, kasu honetan WIFI sarea identifikatzen duena. Zein WIFI saretan sartuta gauden jakinda telefono, ordenagailu… baten posizioa jakin daiteke.

Aurreko sistemaren antzera lokalizazio akats txiki bat izan dezake, baina eraikuntza baten barnean gaudenean edo GPS seinalerik iristen ez den tokiren batetan gaudenean erabiltzen dena da.