Thesaurus: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
tNo edit summary
154. lerroa: 154. lerroa:
<br />
<br />
== Kanpo estekak ==
== Kanpo estekak ==
Unesco Thesaurus: http://vocabularies.unesco.org/browser/thesaurus/en/
{{autoritate kontrola}}

Eurovoc Bizkaia: https://www.bizkaia.eus/kultura/eurovoc/resultados.asp<nowiki/>{{autoritate kontrola}}


[[Kategoria:Informazio zientziak]]
[[Kategoria:Informazio zientziak]]

09:33, 11 maiatza 2020ko berrikusketa

Thesaurusa hitz eta esamoldeen hiztegi edo zerrenda bat da, kontzeptu bidezko antoketa batez, kontzeptu bakoitzari dagozkion terminoak, kontzeptuen arteko loturak (kontzeptu bat bestea baino zabalagoa edo hertsiagoa den, adibidez) azaltzen dituena. Bereziki, dokumentuen eta bilaketen indexaketan erabiltzen dira. Hiztegietan ez bezala, definizio zehatz baten ordez, thesaurusetan kontzeptu bakoitzaren erabilera orokorra bakarrik azaltzen da. Beste adiera batean, thesaurusa hitz baten sinonimoak, antonimoak eta bestelako erlazio semantikoak azaltzen dituen hiztegia ere bada.


Thesaurus ospetsuenak

  • Unesco: UNESCOren Thesaurusak hezkuntzaren, kulturaren, natur zientzien, gizarte- eta giza zientzien, komunikazioaren eta informazioaren arloetako terminologia jasotzen du. Etengabe handituta eta eguneratuta, bere diziplina anitzeko terminologiak UNESCOren programen eta jardueren bilakaera islatzen du.
  • EuroVoc: EuroVoc Thesaurus eleaniztuna eta diziplina anitzekoa da, eta Europar Batasuneko erakundeek sortzen duten dokumentu-informazioaren tratamendua du eginkizun nagusi. Europar Batasuneko 21 hizkuntza ofizialetan dago, haien artean, euskara, Bizkaiko Foru Aldundiko webgunean agertzen dena. 21 gai-eremutan dago banatuta eta 127 mikrothesaurusek osatzen dute. 6645 deskribatzaile ditu, eta hizkuntza bateko deskribatzaile bakoitza nahitaez bat dator beste hizkuntza bakoitzeko deskribatzaile batekin. Tartean 519 top term azaltzen dira eta elkarrekiko 6669 erlazio hierarkiko eta 3636 erlazio asoziatibo daude.
  • ELGA  macrothesaurus: Macrothesaurusak garapen ekonomiko eta sozialaren esparruan liburuak eta dokumentuak indexatzeko diseinatutako deskribatzaileak (gako-hitzak) biltzen ditu. Bilaketa-laguntza gisa ere erabil daiteke dokumentazio-zentroetarako, liburutegietarako, datu-baseetarako eta lineako sareetarako.
  • Unbis: Nazio Batuen informazio bibliografikoko sistema da. Nazio Batuen programa eta jarduerei dagozkien dokumentuen eta bestelako materialen gaikako azterketan erabilitako terminologia du.

Indize Deskriptoreak

Thesaurusetan indizeek deskriptoreak edo deskribatzaile dute izena. 1953. urtean, Taube-k, indexazioa egiteko sailkapen entziklopedikoen mugak gainditu nahian, sistema berri bat sortu zuen. Deskribatzailea sinonimo-multzo baten edo kuasi- sinonimoen artean hautatutako termino edo esamolde bakoitza da, oro har (termino lehenetsi gisa) modu unibokoan adierazteko. Deskriptoreak dokumentuen kontzeptu inportanteenak azaltzeko erabiltzen dira, kontzeptu bakoitza adierazteko hitz batez edota hitz-multzoaz baliatuz. Gainera, hitz horiek ez dute, nahitaez, dokumentuan bertan agertu behar. Lengoaia postkoordinatua izan arren, prekoordinazioa ere onartzen dute kontzeptuetan, zalantzak eta zarata dokumentala murriztearren.

Hitz batek edo gehiagok osatzen dute deskriptorea, baina, entropiaren printzipioari jarraituz (ahal den hitz gutxien edo bat bakarra bada, hobe), deskriptore konposatuak beharrezkoak direnean baino ez dira onartzen. Kasu hauetan deskriptore konposatuak erabil daitezke: Hitzak berak bakarrik esanahi garbia ez duenean, hitzak kontzeptu orokorregia adierazten duenean, eta beste batzuekin, ordea, esanahia zehaztu egiten denean, eta hirugarrenik, hitzaren esanahia aldatzen denean beste indize batzuekin konbinatzerakoan.

Deskriptoreak deklinatu gabeko izenak izaten dira. Oro har, singularrean joango dira, baina plurala ere onartzen da erabilgarriagoa denean. Sistema batzuetan singularra kontzeptu abstraktuekin erabiltzen da eta plurala zehatzekin.

Kontzeptu bat adierazteko forma bat baino gehiago dagoenean, forma ezagunena aukeratzen da deskriptorea izendatzeko. Akronimoak izen osoa baino askoz ezagunagoak direnean soilik onartzen dira. Azkar desagertzen diren izendapenak kontrolatu, eta batzuetan baztertu egingo dira (adibidez, Hamarreko Europa, pneumonia ezohikoa, Bi gehi Lau Konferentzia, Europa Urdina, Berdeak, Banderen Gerra....). Kazetariak bere lana berehala irakur dadin idazten du; dokumentalistaren lanak, ordea, ahalik eta denbora gehien irautea komeni da.

Deskriptoreen Arteko Harremanak

  • Baliokidetasuna, termino baliokideek onartutako deskriptore batera bidaltzen dute. Bi motatakoak izaten dira: sinonimo linguistikoak eta sinonimo dokumentalak. Sinonimo linguistikoek deskriptorearen esanahi bera dute; hala, kontzeptu bat adierazteko diren termino desberdinak deskriptore bakar baten bidez adieraziko dira.

USE: "Ez deskribatzailea" (ez onartua) terminotik "deskribatzailea" (onartua) terminora birbidaltzea.  / UF used for: Deskriptore terminoa deskriptore ezarekin konektatzen du.

ADIBIDEA:

Terminoak  Deskriptorea

kale/karrika/ibilbide kale

elkarte/sozietate/elkargo elkarte

Thesaurusetan sinonimiaren zentzua zabaldu egiten da, sinonimia dokumentalaren bidez deskriptore bakar baten barruan termino hurbilak biltzen baitira, nahiz eta esanahia desberdina izan. Hori, thesaurus jakin batean, termino zehatzegiak edota erabilgaitzak direnean egiten da, eta kontzeptu baten aldaera edota antonimoekin ere bai.


ADIBIDEA:

Terminoak Deskriptorea

fusil/pistola arma arin

komunikabide/hedabide komunikabide

enplegu/langabezia langabezia

Sinonimoak arazo bihurtzen dira kontrolatuak ez direnean; sinonimo kontrolatuak, ordea, onuragarriak dira, bilaketa errazten dutelako; izan ere, asko erabiltzen diren terminoak jasotzen dira. Baliokidetasun-harremana ikus eta ordezkatua oharrekin adierazten da. Harreman horrek zentzu bikoitza du, eta bidaltze marka hauekin adierazten da: ikus markak, onartzen ez den termino batetik deskriptorera bidaltzen du; eta ordezkatua-k, deskriptoreak ordezkatzen dituen terminoak adierazten ditu.

  • Harreman Hierarkikoa: Harreman hauetan deskriptore orokorragoek deskriptore zehatzagoak biltzen dituzte. Jakintza-arloak, osotasuna/zatiak, antolaketa geografiko edota administratiboak eta beste izan daitezke. Harreman honek ere zentzu bikoitza du, eta termino zehatza edo orokorra oharren bidez adierazten da

(NT narrow term / BT broader term)

TZ termino zehatza


ADIBIDEA:

arma

TZ arma arin

arma astun

arma biologiko

arma kimiko

arma nuklear

arma zuri

Thesaurus gehienek, interesatzen zaien diziplina arlotan sailkatu ondoren, gaika banatzen dituzte deskriptoreak. Banaketa nahiko subjektiboa izaten da; horrenbestez, gerta daiteke diziplina bereko bi thesaurusen banaketa desberdina izatea. Beste thesaurus batzuek, ordea, funtzioak erabiltzen dituzte: nahiz eta abstraktuagoa izan, terminoak zuhurtasun handiagoz sailkatzen dira. Funtzioak prozesuak, ekipoak, giza faktoreak, osagai materialak, eta abar izan daitezke.

ADIBIDEA:

gerra

*gerra/ekintzak

TZ bataila

borroka

eraso

errendizio

gerra-deklarazio

inbasio

setio

su-eten

*gerra/pertsonak

TZ errefuxiatu

gatibu

gerra-preso

zibil

  • Hurbiltasuna Harremanak:  Harreman zabalenak dira, loturak semantikoak, hierarkikoak edota baliokidetasunekoak ez direnean adierazteko erabiliak. Deskriptore batzuetatik beste batzuetarako pasabidea errazten dute, baita familia semantiko desberdinen artekoa ere, eta bilaketa zabaltzeko erabiltzen dira. Batzuetan, polihierarkia saihesteko erabiltzen dira.

(RT related term)  

TH Termino hurbila

ADIBIDEA:

tradizioak

TH balio sozial

errito

kondaira

ohitura

portaera-eredu

trafikoa

TH garraiobide

gidaritza

trafikoaren erregulazio

  • Erabilera-oharrak: Deskriptorea erabilera-ohar batekin batera joan daiteke, edo, gutxiagotan, definizio batekin, terminoak interpretazioan anbiguotasun-arazoak sor ditzakeen kasuetan. Deskriptorea da indexatzeko erabiltzen den terminoa (horregatik deitzen zaio indexazio-terminoari), eta haren gaiari buruzko dokumentuak berreskuratzeko erabiltzen dena.

SN scope note

Katalogazio adibideak komunikabideetan:

Gaur egun, komunikabideetako dokumentazio-zerbitzuek dokumentuen indexazio zehatza egiteko, deskriptoreen zerrendak eta thesaurusak erabiltzen dituzte batik bat. Dokumentu informatiboak indexatzeko, Lasswell-en paradigmari jarraitzen zaio —notizia osatzeko erabiltzen diren 5W-ak—: who, what, where, when, why-how-what for, hau da: nor, zer, non, noiz, zergatik-nola-zertarako. Indexazioa egiterakoan izan behar dugun jokabidea galdera honetan labur daiteke: «kontzeptu hau (indizearena) bilatzerakoan dokumentu honek aseko luke nire informazio-beharra?». Erantzuna baiezkoa bada, kontzeptua aukeratu egingo dugu. Ezezkoa bada, berriz, horrek adierazten du kontzeptua ez dagoela zeharo garatua dokumentuan.

Albisteen katalogazioa Berrian

Artikulu baten fitxaren hainbat eremu automatikoki betetzen dira, artikuluan bertan idatzitakoa baliatuz, hala nola, titularra, sinadura, orrialdea eta abar. Beste eremu batzuk dokumentalistek osatzen dituzte: testu motak, gaiak, izenak, lekuak... Gai, izen eta lekuak, tesauro edo hiztegi kontrolatuen arabera erabiltzen dira.






Kanpo estekak

Unesco Thesaurus: http://vocabularies.unesco.org/browser/thesaurus/en/

Eurovoc Bizkaia: https://www.bizkaia.eus/kultura/eurovoc/resultados.asp