Olinpias Epirokoa: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
(Ez dago alderik)

11:31, 13 maiatza 2020ko berrikusketa

Olimpiaren irudia txanpon batean

Olimpia ( K.a. 375- K.a. 315) Mazedoniako Filipo IIaren emazte nagusia eta Alejandro Magnoren ama izan zen. Bere aita Neoptolemo Ia zen, Epiroko lurraldeko Molosiako erregea, gaur egungo Greziaren ipar-mendebaldean.

Ez dira bere bizitzari buruzko idatzi asko gordetzen, horregatik historiagileek eskuetan izan dituzten informazio eta zati gutxiekin atera behar izan dituzte berari buruzko datuak. Hala ere, badago berari buruz, bere etsaiek, batez ere Kasandrok, zabaldutako legenda bat. Dena den, Olimpiak bere garaiko beste errege batzuek bezala etsai posibleak ezabatzeko politika bat bideratu zuen

Biografia

Bere ezkongabeko izena Políxena zen, Akilesen hilobian sakrifikatutako Priamoren alaba gaztearen omenez. Filiporekin ezkondu zenean Myrtale izena hartu zuen, kultu misterikoan hastapen bezala[1]; eta azkenean Olimpia izena jarri zuen Filipok Joko Olinpikoak irabaztearen omenez, gertakizun hau bere seme Alejandro jaio zenean jazo baitzen[2]. Hainbat urteren buruan berriz ere izenez aldatu zen, Estratonice deituz, K.a. 317an Euridizeren (Mazedoniako Kasandroren ondorengoen aliatua zena) kontra bere iloba Alejandro IVa defendatzeko lortutako garaipenaren omenez.

Familia

Olimipiak bi seme-alaba izan zituen Filiporekin: Alejandro K.a. 356an eta Mazedoniako Kleopatra K.a. 353an. Bere seme-alabak gorteko beste haurrekin batera izan ziren heziak: Karono eta Arriedo (Filipok beste emakume batzuekin izandako semeak), Amintas (Filiporen biloba), Europe (Filiporen azken emaztearen alabak) eta Kleopatra (Átaloren biloba).

Ziurrenik Alejandro oso txikia zen Olimpiak Filipo ez zela bere aita kontatu zionean. Gerora emandako gertakizunek erakusten dute Alejandrok, edozein izanik ere bere jaiotzari buruz zeukan ikuspuntua, jaiotza naturaz gaindiko zerbait bezala ikusten zuela.

Garai horietan eguneroko bizitzak ez zeukan intimitate handirik; horregatik esanguratsua da, Olimpiak kontatutakoaz gain, inork ez zekiela deus bere maitaleari buruz.

Filipo IIak K.a. 337an gaitzetsi zuen; hala erregina izatetik soilik Alejandroren ama izatera pasa zen. Bolondreski Epiron, bere jaioterrian, errefuxiatu zuen bere burua. Mazedoniara soilik Filipo hiltzean itzuli zen, hurrengo urtean, K.a. 336an.

Intrigak

Plutarkoren arabera Olimpiak traziar kultu primitiboaren suge etxekotuak izan zituen bere inguruan[3]; horregatik, izan daiteke bere buruari eragindako haluzinazioak izatea. Plutarkok deskribatzen du nola, ezkontza burutzearen aurreko gauean, Olimpiak tximista bat bere sabelaren gainera jausten zela eta su handi bat pizten zuela amestu zuela. Ezkontzaren ostean, Filipok ere amestu zuen nola lehoi baten irudia zuen zigilu bat jartzen zuen bere emaztearen sabelaren gainean. Aristandroren interpretazioa izan zen Olimpia bere semeaz haurdun zegoela, Alejandroren nortasuna lehoi batena bezalakoa zelako[4].

Olimpia Filipo II.aren heriotzaren erruduna izateaz susmagarri nagusienetakoa da; alde batetik Filipok gaitzetsi zuelako, eta bestetik Filipo Kelopatra Euridizerekin ezkondu zelako, eta ezkontza berri honek seme berri bat izaten bazuen, horrek Alejandoren erreinua zalantzan jar zezakeelako. Momentu honetatik aurrera Olimpiaren bizitza intriga politiko eta erailketaz betea agertzen da. Hasteko Filiporen azken emazte legitimoa erailtzeko agintzen du, hau bere seme Alejandrok sarritan aurpegiratu zion. Ekintza hauez gain, antza momentu hau izan zen bere bizitzako hoberena, Mazedoniako erregina izan baitzen inoren eragozpenik gabe. Baina etsai garrantzitsu bat zeukan: Casandro, Olimpia suntsitzea lortu zuena.

Olimpiak Euridice II eta Filipo Arriedo (Mazedoniako erregea Alejandro Magnoren heriotza ostean) erailtzea agindu zuenean, Kasandrok herriaren zati bat bere kontra altxarazi zuen, eta azkenean Olimpia exekutatzea agindu zuen.

Hala ere, Kasandrok ez zuen kontuan hartu Mazedoniako soldaduen oposizioa. Hauei Olimpia exekutatzea agindu zienea

n, hauek muzin egin zioten, sekulan ez zutela bere buruzagia izan zen Alejandroren ama erailko. Porrot honen ostean, Kasandro Alejandrori buruz gaizki esaka hasi zen, eremua irabazten joatearren. Baina, mazedoniarrak ez zetozen jarrera honekin bat eta emandako laguntza ukatu zioten Kasandrori, Alejandro Handiaren oroitzapena biziegia zegoen oraindik.

Orduan Kasandrok trama oso bat garatu zuen: Euridizeren ahaideengana jo zuen, Olimpiaren kontra zeudenak (Olimpiak Euridize erailarazi zuelako). Hala, familiaren laguntzaz Kasandrok Olimpia erailtzea lortu zuen K.a. 315ean[5].

Erreferentziak

  1. «Review of Elizabeth Carney's Olympias, Mother of Alexander the Great by Michael D. Dixon». classicaljournal.org. Consultado el 16 de junio de 2014.
  2. Heckel, 2006, p. 181
  3. "The nonsense about the snakes" is from Plutarch's Life of Alexander (2.6), according to Robin Lane Fox, Alexander the Great 1973:26 and note p. 504; Fox suggests that the snake-handling was the stuprum referred to by Justin9.5.9.
  4. Plutarco, Alejandro, 2.2–2.3.
  5. «Copia archivada». Archivado desde el original el 16 de septiembre de 2008. Consultado el 30 de septiembre de 2014.

Bibliografia

Chirinos, Juan Carlos (2005). La reina de los cuatro nombres: Olimpia, Madre de Alejandro Magno. Madrid: Oberon.