Tuterako merindadea: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Martzillako gaztelua Nafarroako ondasun kultural zerrendan dago.
Uragma (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
57. lerroa: 57. lerroa:
* [[La Torraza]] ([[Valtierra]])
* [[La Torraza]] ([[Valtierra]])
* [[Olibako monasterioa]] ([[Zarrakaztelu]])
* [[Olibako monasterioa]] ([[Zarrakaztelu]])
*Martzillako gaztelua
*[[Martzillako gaztelua]]


==Ikus, gainera==
==Ikus, gainera==

18:01, 16 maiatza 2020ko berrikusketa

Merindadearen kokapena Nafarroan.
Merindadeko udalerriak.

Tuterako merindadea Nafarroako hegoaldean dagoen lurraldea da. Hiriburua Tutera da, eta Erriberako eskualdearen zati gehiena barne hartzen du. Ebro ibaiak zeharkatzen du.

23 udalerrik osatzen dute, 1526,7 km²-ko azalera dauka eta 93.000 biztanle zituen 2011an (97.457 2014an).

Geografia

Kokapena

Mugakideak hauek ditu: iparraldean Zangozako merindadea eta Erriberriko merindadea, mendebaldean Errioxako probintzia eta hegoalde eta ekialdean Cinco Villas (Zaragozako probintzia).

Inguru naturala

Merindadearen ekialdean Bardeetako Natur Parkea dugu, Biosfera erreserba izendatua. Basamortuzko paisaia idorra da, muinoek ("cabezos") osatutakoa.

Udalerriak

  1. Tutera: 35.026 biztanle (2011an).
  2. Corella: 7.925.
  3. Cintruenigo: 7.819.
  4. Castejón: 4.163.
  5. Cascante: 3.971.
  6. Murchante: 3.785.
  7. Ribaforada: 3.688.
  8. Cortes: 3.255.
  9. Alesbes: 2.922.
  10. Ablitas: 2.649.
  11. Zarrakaztelu: 2.565.
  12. Fustiñana: 2.550.
  13. Valtierra: 2.492.
  14. Arguedas: 2.366.
  15. Buñuel: 2.347.
  16. Fitero: 2.210.
  17. Cadreita: 2.099.
  18. Cabanillas: 1.477.
  19. Monteagudo: 1.134.
  20. Mélida: 730.
  21. Pitillas: 544.
  22. Barillas: 188.
  23. Tulebras: 124.

Ekonomia

Lodosako ubidea eta Bardeetakoari esker, ur hornidura zabalduta dago Erriberako nekazaritza sostengatzeko, jarduera ekonomiko nagusia dena. Ortuak emandako fruituen artean Nafarroako zainzuria dugu, besteak beste.

Erriberako ardoa Nafarroa Jatorrizko Izendapena hartzen du, nahiz eta udalerri batzuek Errioxa Jatorrizko Izendapena jasotzen duten.

Industria upeltegi, olio eta kontserbagintzako erdiko enpresetan dago.

Kultura ondasunak

Ikus, gainera

Kanpo estekak