Aitzorrotzeko Gurutze Santuaren ermita: berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 43°01′N 2°32′W / 43.01°N 2.54°W / 43.01; -2.54
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
 
24. lerroa: 24. lerroa:


== Kondaira ==
== Kondaira ==
Kondaira zahar batek dio Aitzorrotzen bertan lurreratu zela [[Noe]]ren ontzia eta horregatik itsasontzi baten maketa dago baselizaren barruan sabaitik zintzilik. Kondaira hau irudikatzen dute era berean [[Eskoriatza]] eta [[Aretxabaleta]]ko armarriek.
Kondaira zahar batek dio Aitzorrotzen bertan lurreratu zela [[Noeren ontzia]] eta horregatik itsasontzi baten maketa dago baselizaren barruan sabaitik zintzilik. Kondaira hau irudikatzen dute era berean [[Eskoriatza]] eta [[Aretxabaleta]]ko armarriek.


== Iruditegia ==
== Iruditegia ==

Hauxe da oraingo bertsioa, 18:18, 18 maiatza 2020 data duena

Aitzorrotzeko Gurutze Santuaren ermita
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaEskoriatza
Koordenatuak43°01′N 2°32′W / 43.01°N 2.54°W / 43.01; -2.54
Map
Arkitektura

Aitzorrotzeko Gurutze Santuaren ermita edo Santi Kurutze ermita Eskoriatzako Aitzorrotz mendiaren tontorrean dagoen baseliza da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Noiz eraikia izan zen ez da ezagutzen, baina XVI. mendearen amaiera aldera jada existitzen zela ezagutzen da, Aitzorrotzeko gaztelua jada suntsitua zegoenean. Lehenago Aitzorrotzeko gazteluaren dorre nagusiak hartzen zuen toki berean dago. Bertako jaia maiatzeko lehen igandean izaten da, eta bertan Gurutze Santuaren erlikia bat gordetzen da, baita agiri bat ere. Bere ondoan, Aitzorrotzeko gazteluari buruzko indusketa arkeologikoak egin izan dira, azkenak 2009ko urrian eta 2010eko maiatzean, Naia Senper arkeologoa eta Iñaki Sagredo historialariaren gidaritzapean. Badago ohitura ermitara iritsitakoan bertako kanpaia jotzeko. Tontorrera, eta, beraz, ermitara iristeko, banakako lerroan joatera behartzen duen pasabide estu bat baino ez dago.

Kondaira[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kondaira zahar batek dio Aitzorrotzen bertan lurreratu zela Noeren ontzia eta horregatik itsasontzi baten maketa dago baselizaren barruan sabaitik zintzilik. Kondaira hau irudikatzen dute era berean Eskoriatza eta Aretxabaletako armarriek.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]