Igeriketa (kirola): berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
tNo edit summary
6. lerroa: 6. lerroa:
[[Igerileku]] publiko asko 25 metrokoak dira, baina proba olinpikoetarakoak 50 metrokoak dira.
[[Igerileku]] publiko asko 25 metrokoak dira, baina proba olinpikoetarakoak 50 metrokoak dira.


Materialari dagokionez, igeri egiteko, zenbait gauza behar dira: [[Bainujantzi|bainujantzia]], [[Eskuoihal|toalla]], txapela, uretako betaurrekoak eta [[Txankleta|txankletak]].    
Materialari dagokionez, igeri egiteko, zenbait gauza behar dira: [[Bainujantzi|bainujantzia]], [[Eskuoihal|toalla]], [[Igeriketa txano|igeriketa-txanoa]], uretako betaurrekoak eta [[Txankleta|txankletak]].    


== Igeriketari lotutako kirolak ==
== Igeriketari lotutako kirolak ==

12:14, 22 maiatza 2020ko berrikusketa

Igeriketa besoei, zangoei eta gorputzari eraginez eta hondoa ukitu gabe uretan mugitzean datzan kirola da. Igeriketaren Nazioarteko Federazioak (FINA) arautzen du, eta kirol olinpikoa da.

Jarduera fisiko gehienek oinarrizko trebetasun batzuk behar dituzte, normalean pertsonaren ohiko garapenean zehar eskuratzen direnak alegia (ibiltzea, korrika egitea, jauzi egitea, jaurtitzea, etab.), igeriketaren eta uretako jardueren kasuan, ezinbestekoa da aurretik lortzea ur-ingurunearen oinarrizko menderatze-maila bat, beste modu batez esanda, igeri egiten (uretan moldatzen) jakin behar da. Uretako jarduerak, oro har, eta igeriketa bera, uretan praktikatzen diren jarduerak dira.

Igerileku publiko asko 25 metrokoak dira, baina proba olinpikoetarakoak 50 metrokoak dira.

Materialari dagokionez, igeri egiteko, zenbait gauza behar dira: bainujantzia, toalla, igeriketa-txanoa, uretako betaurrekoak eta txankletak.    

Igeriketari lotutako kirolak

Igeriketaren Nazioarteko Federazioak onartu eta arautzen dituen igerilekuko kirolak lau dira: igeriketa, igeriketa sinkronizatua, jauziak eta waterpoloa. Beste kirol espezialitate batzuk ere badira ur-ingurunean garatzen direnak.

Historia

Jakin ez dakigu igeri egitea noizko kontua den, eta lehen nola egiten zuten igerian ere ez dakigu, baina gizakiaren eta uraren arteko harremana haren sorreraren unetik beretik dator; izan ere, biziraupeneko zein boterea izateko baliabidea zen, edo jolasteko zein plazera eskuratzeko modua, eta lehiarako tresna ere izan da, gure garaiotatik askoz hurbilago bada ere.

Lehiak uhaska, urmael, ibai edo portuetan egiten zituzten, lehenbiziko igerilekuak eraiki zituzten arte. Instalazio hauek neurri desberdinekoak izaten ziren, harik eta Amateur Igeriketaren Nazioarteko Federazioak neurriak arautu zituen arte; gaur egun, 50 metro edo 25 metrokoak dira Europan (Estatu Batuetan, berriz, 25 yardakoak erabiltzen dituzte, baina Nazioarteko Federazioak ez ditu onartu).

1875ean, Matthew Webb kapitainak igerian zeharkatu zuen Mantxako kanala.[1] 1896an, Grezian izan ziren lehenbiziko Joko Olinpikoak zirela aprobetxatuz, estreinako igeriketa probak egin zituzten, nahiz eta partaidetza handirik ez izan. 1900az geroztik, bizkar-igeriketako eta estilo libreko probak jarri zituzten, eta azkeneko horietan igerilari bakoitzak bere estiloak proba zitzakeen; halaz, estiloak bizkor aldatuz joan ziren. Hogeita hamarreko urteetan zehar modu librean egiten zuten igeri, eta igerilari gehienek crawl, bizkar-igeriketa –besoak aldi berean ateraz uretatik– eta bular-igeriketa lantzen zuten; azken honetan, igerilari batzuek beso biak aldi berean ateratzen zituzten uretatik, eta polemika handiak sortu ziren; gorabehera asko sortzen ari zelarik, eta ikusita igerilariak baztertzen ari zirela bular-igeriketa klasikoa tximeleta erako bular-igeriketa iraultzaile horretara igaroz, Nazioarteko Federazioak erabaki zuen estilo berri hori arautzea, eta 1953az geroztik estilo berri horri tximeleta igeriketa esaten diogu.

Lehiako igeriketak txapeldun handiak eman ditu, eta hauek jarraitu beharreko eredu bihurtu dira mundu osoko igerilari askorentzat. Duke Kahanamoku hawaiiarrak, Stockholmgo (1912) eta Amberesko (1920) olinpiadetan txapeldun izandakoak, crawl estiloa erakutsi zuen. Geroago, J. Weissmuller jarri zuten betiko txapeldun handienen mailan; izan ere, txapeldun olinpikoa izan zen, munduko errekor pila bat ondu zuen eta mundu osoan lortu zituen jarraitzaileak, are gehiago Tarzanen filmetan protagonista izateaz geroztik.

1912an dagoeneko emakumeak ari ziren Joko Olinpikoetako lehietan, eta ordurako urte asko zeramaten erakustaldi eta lehia desberdinetan parte hartzen. Pixkanaka-pixkanaka, igeriketa kirol olinpiko bihurtu zen, eta igerilarien helburu nagusia Olinpiadetako urrea eskuratzea zen, horixe izaki saririk preziatuena. 1972an mutil amerikar batek eta emakume australiar batek une ezin garrantzitsuagoa markatu zuten mundu mailako igeriketan, jende guztiaren arreta bereganatuz. Shane Gould australiar neskatoak hiru proba irabazi zituen, eta zilarra eta brontzea eskuratu zituen beste bitan, 15 urte besterik ez zuela. Mark Spitzek, berriz, Mexiko 68an dagoeneko domina bat lortua zuenak, iragarri zuen urrezko zazpi domina eskuratuko zituela; iragarpenaren berria mundu osoko prentsara heldu zen; Spitzek, sekula ikusi gabeko dohainak zituela, bete egin zuen iragarritakoa, eta igeriketa beste kirol guztien gainetik agertu zitzaigun. Halaz, bide batez, Spitzek etengabeko bilakaeran murgilarazi zuen igeriketa modernoa, maila guztietan ere eguneroko praktika bihurtuz. Hurrengo urteetan, igerilari garrantzitsuak izan ziren, besteak beste, Kornelia Ender alemaniarra, 1970eko hamarkadako igeriketan nagusi izan zena; Roland Matthes, bizkar-igerilari alemaniarra, bere estilo eta dotoreziaz bizkar estiloa egungo mailara ekarri zuena; eta Mat Biondi, Olinpiadetan zortzi domina bildu zituena, hainbat mundu errekorrekin batera 80ko urteetan zehar.

1907an Club Natació Barcelona sortu zen. Fundazio horretatik aurrera, hainbat talde hasi zen gauza bera egiten Espainiar Estatuan, eta beste klub batzuk sortu zituzten hala kostaldean nola barrualdean; klub aipagarrienen artean daude, besteak beste, C.N. Sabadell, Real Canoe, C.N. Metropole, C.N. Barcelona, C.N. Mediterrani, baina guztira 800 klub baino gehiago biltzen dira, gaur egun, Igeriketaren Espainiar Federazioan (RFEN).

Kirol espezialitateak

Crawl igeriketa.

Igeriketak, araututako kirol jardueraren ikuspegitik, hainbat proba biltzen ditu bere lehiaketetan, egin beharreko bidearen eta estiloen arabera antolaturik.

Igeriketaren estilo ofizialak, hau da, FINAk onartzen dituenak, lau dira: crawla, bizkar-igeriketa, tximeleta-igeriketa eta bular-igeriketa. Banakako estilo-probak ere izaten dira, lau estiloak erabiliz alegia distantzia berean. Estiloetako bakoitzak bere ezaugarri propioak ditu, bai teknikari bai arauei dagokienez. Proben distantziak ere aldatu egiten dira estiloen arabera.

Crawla (askea)

Bizkar igeriketa.

Crawla da kirol igeriketako estilo nagusia, eta proba gehien dituena. 50 m, 100 m, 200 m, 400 m eta 800 m / 1500 m. Azken hori, askotan sexuaren arabera banatzen da: 800 neskentzako eta 1500 mutilentzako. Estilo askea ere deitzen zaio, ez dagoelako arau handirik; zorua ez ukitzea, txistua jo baino lehen jauzi ez egitea, eta halako arau orokorrak bakarrik.

Bizkar-igeriketa

Crawl estiloaren atzetik, bizkar-igeriketa da azkarrena. Jauzi-oholetik ez da atera behar, eta bizkarra uretan murgilduta egon behar da. 50 m, 100 m eta 200 metroko probak bakarrik ditu.

Tximeleta igeriketa.

Tximeleta

Bular-estiloa kenduta, tximeleta da estilo motelena, baina igerilari berrientzat motelena ere izan daiteke. Esaten da estilorik gogor eta politena dela. Besakada bateko bi ostikada eman behar dira. Bizkar estiloan bezala, 50 m, 100 m eta 200 metroko probak daude.

Bular igeriketa.

Bular-igeriketa

Bular-igeriketa da estilorik motelena. Besakada eta ostikada eman behar dira batera. 50 m, 100 m eta 200 metroko probak soilik ditu honek ere.

Probak

Lau estilo horietako bakoitzeko probez gainera, bada estilo-proba ere: lau estiloen batura.

Beraz, gaur egungo lehiaketa olinpikoetan hurrengo proba ofizial hauek izaten dira lehiaketa-programaren barruan:[2]

  • 50 m libre
  • 100 m libre
  • 200 m libre                            
  • 400 m libre
  • 800 m libre (emakumeak bakarrik)    
  • 1.500 m libre (gizonezkoak bakarrik)
  • 100 m bizkar-igeriketa
  • 200 m bizkar-igeriketa
  • 100 m bular-igeriketa
  • 200 m bular-igeriketa
  • 100 m tximeleta-igeriketa        
  • 200 m tximeleta-igeriketa
  • 200 m estiloak banaka
  • 400 m estiloak banaka
  • Erreleboak 4 x 100 libreak    
  • Erreleboak 4 x 100 libreak
  • Erreleboak 4 x 200 libreak [3]

Jarrerak eta balioak

Ur instalazioei, erabiltzaileen segurtasunari eta higienea babesteari buruzko arauak direla eta, komeni da jarraibide hauek aintzat hartzea:[4]

  • Erabili dutxak igeri egin aurretik eta ondoren.
  • Erabili bainuko txanoa.
  • Zaindu oinen eta arroparen higienea. Saihestu infekzioak.
  • Zaindu kirol instalazioaren txukuntasuna. Ez erabili oinetako desegokirik.
  • Zaindu uraren higienea.

Azkenik, kirol jarduerak berezko balio batzuk ditu, gogoan izan beharrekoak. Hona hemen:

  • Norberaren mugak gainditzeko nahia izatea.
  • Galtzen eta irabazten ikastea.
  • Norberaren eta taldearen diziplina zaintzea.
  • Talde barneko integrazioa garatzea.

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «Seis cruces a nado épicos, desde el Canal de la Mancha hasta el Canal Gowanus» National Geographic en Español 2018-08-09 (Noiz kontsultatua: 2020-05-13).
  2. «Historia de la natación» www.i-natacion.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-27).
  3. Navarro Valdivielso, Fernando.. (D.L. 1995). Hacia el dominio de la natación. Gymnos ISBN 84-85945-65-4. PMC 40171867. (Noiz kontsultatua: 2020-03-30).
  4. Natación. Aura D.L. 1992 ISBN 84-214-0427-X. PMC 433872390. (Noiz kontsultatua: 2020-03-30).

Ikus, gainera

Kanpo estekak