Jump to content

«Giza sexualitate»: berrikuspenen arteko aldeak

20 bytes added ,  Duela 10 hilabete
Sexu-transmisiozko infekzioak edo sexu-transmisiozko gaixotasunak, lehenago gaixotasun benereoak (termino hau ez egokitzat hartzen gaur egun) sexu-bidetik jasotzen dira. Kontaktu intimoagatik trasmititzen dira eta koitoan zehar kutsatu ahal da, musuengatik, azala eremu infektatu batekin edo ultzerekin ukituz, eta ahoan, uzkian edo genitaletan urradura txikiak eginez, ahoko, uzkiko edo genitaleko sexua praktikatuz; uretrako, endokerbikaleko, baginako, ondesteko edo faringeko epitelioen gainazalari itsats dakizkiokeen mikroorganismoengatik gertatzen da hori.
 
Tratamendurik ez duten gaixotasun batzuek kalte iraunkorrak eragin ditzakete ([[Antzutasun|antzutasuna]], [[hipoakusia]], arazo kardiobaskularrak, [[umetoki-lepoko minbizia]] edo, kasu batzuetan, heriotza). Haurdunaldian edo erditze-lanean ere transmititu ahal dizkio amak umeari.
 
GIBa/HIESa kutsatzeko beldurragatik preserbatiboa erabiltzeak murriztu egin du STGen eragina. Gaixotasun hauek munduko leku guztietan daude eta osasun publikoko arazoa dira. <ref>{{Erreferentzia|abizena=Boston Women's Health Book Collective|izenburua=Our bodies, ourselves : a new edition for a new era|argitaletxea=New York : Simon & Schuster|data=2005|url=http://archive.org/details/ourbodiesoursel00bost|sartze-data=2020-05-27}}</ref>
 
=== Haurren sexualitatea ===
[[Haur|Haurraren]] sexualitatea, dimentsio erotikoa eta sexu-anatomia [[Haurdunaldi|haurdunaldia]]<nowiki/>ren lehenengo aste eta hiletan eratzen da. Hala bada, erditze unean haurraren gorputza hain dago sexuaren aldetik garaturik non sexu-atseginaren [[fisiologia]] aktiba dakiokeen.
 
Haurrek  badute sexu-sentiberatasunik [[Genital|sexu genitaletan]], eta horrelaxe, gizonezkoak erekzioa eta emakumezkoak genitaletako baso-kongestioa izateko gai dira. Horrez gain,  umeek [[sexu-erantzuna]] emateko gai dira, batzuetan orgasmora ere irits daitezkeela erantsiz. Hori dela eta, logikotzat jo behar da umeek plazer sentsazioak behin ezaguturik berriro horien bila jotzea. Nolanahi ere, asetasunaren bilaketa ez da objektu erotiko jakin baten bilaketatzat hartu behar. Egoera hori [[Nerabezaro|nerabezaroa]]<nowiki/>n izaten diren eraldaketen ostean baino ez da emango. Nabarmentzekoa da, bestalde, haur sexualitatea, [[Heldu|helduarenaren]] aldean, ez dagoela oso bereizirik, ezta eraturik ere. Ez dago sexu hutsezko sentsazio espezifikorik, umearentzat esangura erotikoa lukeen kanpoko objekturik ez dagoen bezalaxe.
 
Haur sexualitatearen motibazio nagusiaren oinarriak dira, batetik, [[Sexu identitate|sexu-identitatea]] eta [[Genero (argipena)|generoaren]] eraikuntza (jakingura asez, bere gorputza eta besteenak ikertuz, besteen antzak eginez… ) eta, bestetik, kontaktuaren bidez sortzen den atseginaren esperimentazioa. <ref>{{Erreferentzia|izena=Jean-Michel|abizena=Quinodoz|izenburua=Reading Freud: A Chronological Exploration of Freud's Writings|argitaletxea=Routledge|hizkuntza=en|data=2013-12-16|url=https://books.google.es/books?id=A8hdAgAAQBAJ&pg=PT165&redir_esc=y#v=onepage&q&f=false|isbn=978-1-317-71050-9|sartze-data=2020-05-27}}</ref>
 
=== Sexualitatea zahartzaroan ===
[[Testosterona]] mailaren jaitsierak gizon adinduak desmaskulinizatzera eramaten ditu eta estrogenoen mailaren jaitsierak emakume adinduak desfeminizatzera eramaten ditu. Sexuen arteko erantzun sexualak ere berdintzen dira: intentsitate gutxiagorekin; estimulu lagungarri gehiagoren beharra. Bien [[orgasmo]]<nowiki/>ak intentsitate gutxiagorekin azaltzen dira, baina gorputzeko [[zona erogeno]]<nowiki/>en sentsibilitatea handitu egiten da.
 
Emakume adinduek naiz eta hilerokorik eta [[obulu]]<nowiki/>rik ez izan  [[obulutegi]]<nowiki/>ak ez daude zeharo itzalita. Ez dituzte [[estrogeno]]<nowiki/>rik fabrikatzen, baina bai [[Androginia|androgeno]]<nowiki/>ak eta [[Estrontzio|estrona]]<nowiki/>k. Horregatik [[pubis]]<nowiki/>eko ilea, azaleko elastikotasuna, ileko distira eta bolumena eta [[titi]]<nowiki/>en tentetasuna galtzen dute. Bular-gerri-aldaken proportzioa ere aldatu egiten da. [[Bagina]] laburtu, estutu, elastikotasuna galdu eta lehortu egiten da. Baginaren paretak meheagoak eta ahulagoak bilakatzen dira. [[Alu|Alua]]<nowiki/>n ere aldaketak sortzen dira. Ezpainak finagoak bihurtzen dira eta [[klitori]]<nowiki/>a handitu egiten da. Batzuetan [[Gernu|pixa]]<nowiki/>ren galera areagotzen da.
28

edits