Europako Alderdi Berdea: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
No edit summary
 
1. lerroa: 1. lerroa:
{{Alderdi politiko infotaula
{{erakunde infotaula}}
| izena = Europako Alderdi Berdea
| ikurra = EGP-Logo 2017.png
| kolore = green
| presidentea = [[Ulrike Lunacek]]
| buruzagia =
| bozeramailea = [[Philippe Lamberts]]
| desegitea =
| sorrera = [[2004]]
| egoitza = [[Brusela]]
| ideologia = [[ekologismo|ekologista]], [[ezker politiko|ezkertiarra]]
| nazioartea = [[Munduko Berdeak]]
| webgunea = www.europeangreens.eu
}}
'''Europako Alderdi Berdea''' Europako hainbat [[alderdi berde]]ren federazioa da. [[Europar Batasuna|Europar Batasuneko]] legediaren baitan antolatzen den arren, EBtik kanpoko zenbait herrialdeetako alderdiak ere hartzen ditu bere baitan.
'''Europako Alderdi Berdea''' Europako hainbat [[alderdi berde]]ren federazioa da. [[Europar Batasuna|Europar Batasuneko]] legediaren baitan antolatzen den arren, EBtik kanpoko zenbait herrialdeetako alderdiak ere hartzen ditu bere baitan.



Hauxe da oraingo bertsioa, 20:45, 31 maiatza 2020 data duena

Europako Alderdi Berdea
Datuak
Izen laburraEuropean Greens eta EGP
MotaEuropar alderdi politikoa eta metaorganization (en) Itzuli
Ideologiapolitika berdea, europazaletasuna eta Aurrerakoitasuna
Kokapen politikoazentro-ezkerra eta ezker politiko
Jarduera
KidetzaRegister of European Political Parties (en) Itzuli

Europako Parlamentua
57 / 705
Agintea
LehendakariaÉvelyne Huytebroeck, Thomas Waitz eta Mélanie Vogel (en) Itzuli
Idazkari orokorraMar Garcia Sanz (en) Itzuli
Egoitza nagusi
GazteriaFederation of Young European Greens (en) Itzuli
Parlamentuko taldeaThe Greens–European Free Alliance (en) Itzuli
Historia
Sorrera2004ko otsailaren 21a
SorlekuaErroma
AurrekoakEuropean Federation of Green Parties (en) Itzuli
Koloreak    
webgune ofiziala
Facebook: EuropeanGreens Twitter: europeangreens Instagram: europeangreens Youtube: UCOE47vnMyzasHanZ5s_ZomA Edit the value on Wikidata

Europako Alderdi Berdea Europako hainbat alderdi berderen federazioa da. Europar Batasuneko legediaren baitan antolatzen den arren, EBtik kanpoko zenbait herrialdeetako alderdiak ere hartzen ditu bere baitan.

Alderdi Berdearen oinarrizko printzipioak hauek dira: ingurumenarekiko erantzukizuna, norbanakoaren askatasuna, integraziozko demokrazia, aniztasuna, justizia soziala, genero berdintasuna, garapen iraunkor globala eta bortxa gabeko politika.

Europar Batasunari dagokionean, alderdi berdeak hasieran oso kritikoak ziren, EBren eraikuntza prozesua naturaren eta gizartearen beharrizanetatik aldenduta ikusten zuten eta. Hala, 1984ko Europar Parlamenturako hauteskundeetan Europa alternatiboa eraikitzeko proposamena egin zuten, neutrala eta deszentralizatua. 1989tik aurrera, ordea, jarrera pragmatikoagoa hartu zuten integrazioari dagokionez, eta prozesu hori demokratikoago eta deszentralizatuago bihurtzen ahalegindu ziren.

Alde nabarmenak daude, hala ere, gai horri dagokionez, Europako alderdi berdeen artean. Suediako Miljöpartiet de Gröna edota Ingalaterra eta Galeseko Green Party of England and Wales alderdiek EBrekiko jarrera kritiko hori mantentzen dute. Beste batzuk, ordea, (Luxenburgoko Dei Greng edota Alemaniako Die Grünenek) jarrera baikorragoa agertzen dute.

1979ko Europar Parlamenturako hauteskundeetan talde erradikal batzuekin programa bat adostu zuten estatu kideetako alderdi berdeek, baina ez zuten ordezkaritzarik lortu. 1984an Europar Berdeen Koordinakundea sortu zen eta 11 diputatu lortu zituen. Hala ere, talde txikiegia zen diru-laguntzak jasotzeko, eta Ortzadar taldearekin bat egin zuten (erregionalistak, sozialista erradikalak, etab. biltzen zituen taldea). 1989ko hauteskundeetan berdeak indartuta atera ziren (26 eserleku) eta Ortzadar taldea utzi zuten. 1994an ere, eserleku kopurua jaitsi arren (20 eserleku) talde propioa egin zuten. 1999ko hauteskundeen ondoren Europako Aliantza Librearekin elkartu ziren parlamentuan (beraien herrientzako independentzia edo autogobernu maila handiagoa eskatzen duten alderdien taldea, horietako asko lehenagoko Ortzadar taldetik etorritakoak).

2004ko hauteskundeetarako Europako Alderdi Berdea eratu zen ofizialki. Bere helburua Europa mailan jarduten duten berdeen arteko batasuna bultzatzea da, lelo eta kanpaina berak eginez. 2009ko hauteskundeetan alderdi berdea indartu egin da, bereziki Frantzian (Generation Écologie) eta Alemanian izandako emaitza onei esker.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]