Zutoihal: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa Advanced mobile edit
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa Advanced mobile edit
17. lerroa: 17. lerroa:
Herrialde batzuetan, [[armada]]ren zaldizko gorputzek ([[zalditeria]] eta [[artilleria]]k) erabiltzen dituzten intsigniei ere zutoihal deritze, hau da, haga batería zintzilik dagoen oihal karratu bat, non errege armarria eta dagokion gorputzarena ipintzen edo brodatzen den. Antzina, [[infanteria]]n ere erabiltzen zen.
Herrialde batzuetan, [[armada]]ren zaldizko gorputzek ([[zalditeria]] eta [[artilleria]]k) erabiltzen dituzten intsigniei ere zutoihal deritze, hau da, haga batería zintzilik dagoen oihal karratu bat, non errege armarria eta dagokion gorputzarena ipintzen edo brodatzen den. Antzina, [[infanteria]]n ere erabiltzen zen.


===Erlijioa===
===Erlijiozkoa===

<!--komunitate erlijiosoek, ermandadeek eta ermandadeek erabiltzen duten bandera mota bat da, oihal karratu bat da, laukizuzena, ziur asko puruena, bi puntu edo gehiagokoa, non bere komunitate edo ermandadearen irudia edo ikurra margotuta dagoen (normalean santu edo birjina baten irudia). Erlijio arauak makila horizontal batek babesten ditu, hagatxoarekin gurutze bat eratzen duena.-->
Komunitate erlijioso katolikoek, kofradiek eta anaidiek ere erabili ohi dituzte, [[prozesio]]etan esaterako. Oihala laukia edo laukizuzena edo puntaduna izan ohi da, non komunitate edo anaidiaren irudia edo ikurra margotuta dagoen (normalean [[santu]] batena edo [[Ama Birjina]]rena). Oihala hagatxo horizontal batetik zintzilik egon ohi da, makilarekin [[gurutze]]a osatzen duena.


== Erreferentziak==
== Erreferentziak==

23:37, 3 ekaina 2020ko berrikusketa

Erlijiozko zutoihalak prozesio katoliko batean (Paris).

Zutoihal edo estandartea estatu, erakunde, bazkun edo gudari talde baten[1] ohorezko bandera da, makila batean esekirik zutik eramaten dena.

Oihalezkoak direnez, ikur hauek itxura, tamaina eta kolore askotakoak izan daitezke eta, garaiaren eta tokiaren arabera, erabilera ugari hartu.

Historia

Antzinaroan, gerrako zutoihalak erabiltzen ziren, "bandera-antzeko" edo bexiloide gisa sailka daitezkeenak, antzinako Egipton edo Asirian sortuak[2]. Adibideen artean daude sasandarren Derafsh Kaviani gerra zutoihala, Zesar Augustoren X. legioaren arranoa edo sarmaziarren dragoi-zutoihalak. Azken hau, zaldun batek eramaten zuenez, haizeak eragiten zion oihal bat zuen, baina irudikapen batzuen arabera, dragoi-parpaila luze baten antz handiagoa zuen, bandera soil batena baino.

Goi Erdi Aroan, banderak nagusiki guduan erabili ziren erakusgai heraldiko bezala, zaldunak errazago identifikatu ahal izateko ezkutu gainean margotutako armarri soilekin baino. Behe Erdi Aroan, hiri-estatuak eta herrialdeak ere, Suitzako Konfederazio Zaharrekoak kasu, hasi ziren banderak erabiltzen landa-seinale gisa.

Erdi Aroko japoniar sashimono delakoa, oinezko soldaduek eramana, garapen paralelo bat da.

Erabilera

Militarra

Herrialde batzuetan, armadaren zaldizko gorputzek (zalditeria eta artilleriak) erabiltzen dituzten intsigniei ere zutoihal deritze, hau da, haga batería zintzilik dagoen oihal karratu bat, non errege armarria eta dagokion gorputzarena ipintzen edo brodatzen den. Antzina, infanterian ere erabiltzen zen.

Erlijiozkoa

Komunitate erlijioso katolikoek, kofradiek eta anaidiek ere erabili ohi dituzte, prozesioetan esaterako. Oihala laukia edo laukizuzena edo puntaduna izan ohi da, non komunitate edo anaidiaren irudia edo ikurra margotuta dagoen (normalean santu batena edo Ama Birjinarena). Oihala hagatxo horizontal batetik zintzilik egon ohi da, makilarekin gurutzea osatzen duena.

Erreferentziak

  1. Estandarte sarrera Euskaltzaindiaren hiztegian (kontsulta: 2020-06-02)
  2. (Ingelesez)Flag | heraldry. Encyclopedia Britannica. Kontsulta: 2019-2-15.

Ikus, gainera

Kanpo estekak