Kernavė: berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 54°53′N 24°51′E / 54.88°N 24.85°E / 54.88; 24.85
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
19. lerroa: 19. lerroa:
Kernavė.jpg|Zurezko kapera.
Kernavė.jpg|Zurezko kapera.
Kernave - panoramio (4).jpg|Zurezko eraikinak.
Kernave - panoramio (4).jpg|Zurezko eraikinak.
Kernavė - Church 01.JPG|Eliza.
Kernavė - Church 01.JPG|Eskapularioko Andre Mariaren eliza.
</gallery>
</gallery>



10:03, 8 ekaina 2020ko berrikusketa

Kernavė
Kernavė
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Kokapena
Estatu burujabe Lituania
District municipality of LithuaniaŠirvintos District Municipality
Koordenatuak54°53′N 24°51′E / 54.88°N 24.85°E / 54.88; 24.85
Map
Gizateriaren ondarea
Irizpidea(iii) eta (iv)
Erreferentzia1137
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-ematea2004 (XXVIII. bilkura)
Webgune ofiziala
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Kernavé Lituaniako Dukerri Handiaren hiriburua izan zen, gaur herri turistikoa, aztarnategi arkeologikoa eta, 2004tik, Gizateriaren Ondarea. Dukerriaren hiriburua izan zena gaur herria da, 318 biztanlekin 1999an. [1]

Kokapena

Neris ibaiaren meandrotik eta Pajauta haranatik gertu dago, "piliakalnis" izeneko muino historiko batzuetatik inguruan. Kernavė Neris ibaiaren eskuin aldean dago, Vilnatik 37 kilometrotara. Hiriaren hegoaldeko aldea parke natural batekin egiten du muga.

Historia

Kernavėk paleolitoatik ezagutu zuen gizakiaren presentzia. Aztarnak mesolitoan eta neolitoan handitu eta zabaldu ziren. Hiriaren lehenengo aipamena 1279an jaso zen; urte horretan Ordena Teutonikoaren zaldunek hiria setiatu baitzuten. 1390an, zaldunek hiria eta Pajauta haraneko eraikinak, gaztelua barne, erre egin zituzten. Ondoren, hiria hutsik gelditu zen eta biztanleak muinoaren aldean kokatu ziren.

Jendeak utzi ondoren, ibaiaren lokatzek erorkinak estali zituzten, zohikatz hezea sortuz. Material horiek oso egokiak izan ziren gelditutako aztarnak eta erorkinak ondo gordetzeko. Horri esker, gaur egun, Kernavé benetako altxor arkeologikoa da, ezkutatutako benetako altxorra. Espezialista batzuen hitzetan Kernavé «Lituaniako Troia» da.

XIX. mendean, idazle erromantiko batek, Feliks Bernatowicz, Pojata, córka Lizdejki («Pajauta, la Lizdeikaren alaba», Varsovia, 1826) eleberria idatzi zuen eta horrekin desagertutako hiria modan jarri zuen. Tyszkiewicz anaiek muinoaren gotorlekuak aztertu zituzten eta, ondoren, Władysław Syrokomla-k (1859) indusketekin jarraitu zuen. Bigarren Mundu Gerra ondoren, lanak 1979an hasi ziren berriro ere, orduan Vilnako Unibertsitatearen eskutik. 1980-1983 urtetan Historiako Institutu Lituaniarrak lanekin jarraitu zuen. 2003an gobernuak ingurua Kernavéko Kultura Erreserba Nazionala izendatu zuen. 2004an Unescok Gizateriaren Ondarea izendatu zuen.

Iruditegia

Erreferentziak

Kanpo estekak