Lankide eztabaida:EnekoPanamá: berrikuspenen arteko aldeak

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
146. lerroa: 146. lerroa:
Gabon {{u|EnekoPanamá}}! Ikusi dut diruaren gaia asko landu duzula. Nafarroako Erresuman, Antso VII.aren garaian, sosak erabiltzen zituzten (dineros, sanchetes). [[Nafarroako Erresumaren inbasioa (1199-1200)|Hemen erabili dut]], baina esteka gorria du. Animatzen? Ondo segi -[[Lankide:Iñaki LL|Iñaki LL]] ([[Lankide eztabaida:Iñaki LL|eztabaida]]) 22:35, 27 maiatza 2020 (CEST)
Gabon {{u|EnekoPanamá}}! Ikusi dut diruaren gaia asko landu duzula. Nafarroako Erresuman, Antso VII.aren garaian, sosak erabiltzen zituzten (dineros, sanchetes). [[Nafarroako Erresumaren inbasioa (1199-1200)|Hemen erabili dut]], baina esteka gorria du. Animatzen? Ondo segi -[[Lankide:Iñaki LL|Iñaki LL]] ([[Lankide eztabaida:Iñaki LL|eztabaida]]) 22:35, 27 maiatza 2020 (CEST)


Arratsalde on {{u|Iñaki LL}}! Egia esanda, Erdi Aroko diruei buruz oso gutxi dakit. Dena den, ikusiko dut ea zerbait egiteko (eta ikasteko) gai naizen. Oso interesgaria lantzen ari duzun artikulua, animo eta mila esker! --[[Lankide:EnekoPanamá|EnekoPanamá]] ([[Lankide eztabaida:EnekoPanamá|eztabaida]]) 17:18, 9 ekaina 2020 (CEST)
:Arratsalde on {{u|Iñaki LL}}! Egia esanda, Erdi Aroko diruei buruz oso gutxi dakit. Dena den, ikusiko dut ea zerbait egiteko (eta ikasteko) gai naizen. Oso interesgaria lantzen ari duzun artikulua, animo eta mila esker! --[[Lankide:EnekoPanamá|EnekoPanamá]] ([[Lankide eztabaida:EnekoPanamá|eztabaida]]) 17:18, 9 ekaina 2020 (CEST)

::Eskerrik asko Eneko! Ahal baduzu, perfekto; bestela, egingo diot nik sarreratxo bat. Ondo segi! -[[Lankide:Iñaki LL|Iñaki LL]] ([[Lankide eztabaida:Iñaki LL|eztabaida]]) 21:12, 9 ekaina 2020 (CEST)

21:12, 9 ekaina 2020ko berrikusketa

Ongi etorri, EnekoPanamá, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Txanponen txantiloiak

Kaixo EnekoPanamá! Artikuluetan txantiloia txertatzen baduzu, datuak bete behar dira. Bestela ez du askorako balio. -Theklan · Eztabaida · E-maila 07:49, 13 otsaila 2017 (UTC)

Har ezazu parte Wikimedia 2030 Estrategiaren eztabaidan

eu

16 urtez Wikilariok lan egin dugu, elkarrekin, gizateriaren historian eraiki den jakintza librearen iturririk handiena eraikitzeko. Gaur egun webgune talde bat baino zerbait gehiago gara. Mugimendu bat gara, baloreekin eta helburu indartsu batekin: mundu bat non gizaki bakoitzak, libreki, jakintza guztiaren batura parteka dezakeen.

Mugimendu gisa eztabaida bat hasi dugu etorkizuneko munduan Wikimediak izan behar duen paperari buruz. Eztabaidan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

Honako hau da erantzun nahi dugun galdera handia:

Zer da mugimendu gisa
lortu edo eraiki nahi duguna hurrengo 15 urteotan?
Har ezazu parte eztabaidan

Mezu hau jaso duzu azken 30 egunotan aldaketaren bat egin duzulako Wikipedian. Edozein galdera baduzu, idatzi Theklan lankideari. -MediaWiki message delivery (eztabaida) 20:34, 19 martxoa 2017 (UTC)

Munduko txanponak

ISO_4217 orrialdea orain arte zuk landu duzula ikusi dut. Bertan irizpide desberdinak sumatu ditut: batzuetan adjektiboa aurretik, besteetan atzetik, batzuetan -tar atzizkia eta beste batzuetan -ko... Egiten ari naizen lan baterako munduko txanpon batzuk izendatu beharra nuen eta hiztegi batzuk kontsultatu ditut irizpide argiagoen bila. Euskaltzaindiaren hiztegian adjektiboa atzetik agertzen dela ikusi dut eta -tar atzizkia erabiltzen dutela. Elhuyar hiztegian berdina aurkitu dut. Nik egia esan ez dut aukeretako bat begikoagoa, baina aurkitu dudana ikusita 4217 ISOaren euskaraketari errepaso bat eman behar geniokeen galdetzen diot nire buruari. Zer uste duzu? --Txopi (eztabaida) 10:33, 3 iraila 2017 (UTC)

Kaixo Txopi, lehenik eta behin mila esker zure interesa/laguntzagatik, beti ongietorria eta beharrezkoa izango da.

Egia esanda, azken hilabeteetan soilik egin dut lan ISO_4217 orrialdean (wikipedian laguntzera sartu nintzenetik). Gaur egunerarte, Amerikako dibisa guztien (AEBetan eta Kuban zirkulazioan daudenak izan ezik), Asiako gutxi batzuen eta Afrikako bi herrialdeen diruen orriak sortu/osatu ditut bakarrik.

Beraien arten oso ezberdinak eta batzuetan kontrakoak ziren irizpideak zeuden erabileran ISO 4217 orrian ni ailegatu baino lehen. Hala ere bertan lanean hasi nintzenetik, beti irizpide berdina jarraitu dut: adjektiboa aurretik -tar atzizkiarekin (herrialde bakoitzaren orrialdean herritar bezala agertzen zena). Wikpedian sortutak zeuden orrialdeetan arruntena zen irizpidea jarraituz.

Bakarrik lau kasuetan ez dut aurrekoa jarraitu: Bahametako dolar, Trinidad eta Tobagoko dolar, Holandarren Antilletako florin eta Karibe ekialdeko dolar orrialdeetan. - Lehenengo kasua, aldatu beharreko kasu bat izan zitekeen. - Bigarren herrialdeko orrialdean (Trinidad eta Tobago) herritar bezala "trinitatear" agertzen delako, Euskaltzaindiaren irizpideak jarraituz (38. araua). Hau arazo bat sortzen zuen, herrialde bakarra osatzen duten bi irla hauek bi diru ezberdinak (trinitatear dolar eta tobagotar dolar) erabili zutelako gaur egungo diru komuna erabili baino lehen. - Hirugarren eta laugarren kasuetan berriz, diru horiek herrialde bakar baten baino gehiagotan erabiltzen delako.

Bi hiztegiak kontsultatu ondoren, adjektiboa atzetik jartzen dutela argi dago, ez nuen horrelakorik espero. Orri pila aldatu beharko ditudala uste dut... Eskerrrak -tar atzizkia erabiltzen dutela. Trinidad eta Tobagoko dolar ondo erabilita dago gutxienez, nahiz eta beste dirua Ekialdeko Karibeko dolar izendatzen duten. Holandarren Antilletako florinari buruz ez dut ezer aurkitu.

Dena den, aldaketa lan honetan hasi baino lehen, lankide gehiagoren iritzia eta adostasuna izatea ona izango zitekeela uste dut. Ados zaude? --EnekoPanamá (eztabaida) 02:56, 4 iraila 2017 (UTC)

Share your experience and feedback as a Wikimedian in this global survey

WMF Surveys, 18:41, 29 martxoa 2018 (UTC)

Exemption

Hello. I saw your message on Meta. I’ve made your account exempt from global IP blocks. I hope it solved your dilemma. If not, let me know. Cheers. Green Giant (eztabaida) 05:08, 4 apirila 2018 (UTC)

Hello, thank you very much for helping me with my block!! I have already checked that I can edit in the Basque wikipedia. I also think I could be able to edit in some other wikipedias with this global exemption, although I am not active on them. See you... --EnekoPanamá (eztabaida) 05:26, 4 apirila 2018 (UTC)

Reminder: Share your feedback in this Wikimedia survey

WMF Surveys, 01:39, 13 apirila 2018 (UTC)

Your feedback matters: Final reminder to take the global Wikimedia survey

WMF Surveys, 00:48, 20 apirila 2018 (UTC)

Hiri senidetuak

Kaixo, Eneko. Ez dago horretaz irizpide finkaturik. Nire aldaketa hori egitean, kontuan hartu dut irakurlearen ikuspegia: hiri senidetuen zerrenda begiratzean, batez ere zein hiri diren eta zein estatu edo naziotan dauden jakin nahiko duela uste dut. Egitura federala duen estatu burujabe baten barruan zein eremu administratibokoa den jakin nahiko duenik ez dut uste. Eta banderek, berriz, zerrenda horri ez diote informaziorik gehitzen, kolorea eman besterik ez dute egiten, eta hiri bakoitzeko bandera bat (edo estatu burujabearena, edo nazioarena) jartzea aski dela uste dut, bestela irakurlea kolore gehiegitasunarekin galduko delako.

Dena dela, iruditzen bazaizu zerrenda berezi horren barruan estatu burujabe federaletako azpiko banaketa administratiboa zehaztea datu interesgarria dela, uste dut egokiena dela Txokoan zure proposamena aurkeztea, eta beste wikilarien iritziak biltzea. Nahi baduzu, neuk plazaratu dezaket gaia, baina uste dut zure intereserako hobe dela zuk zeure arrazoiak ematea lehenik. Ondo izan, eta eutsi goiari. --Xabier Armendaritz 2018-08-08, 16:40 (UTC)

Kaixo, Eneko. Estatuak eta nazioak aipatzean, euskaldun gehien-gehienen ikuspegia hartzen dugu kontuan: adibidez, oro har ez dugu jartzen «Bartzelona (Espainia)», nahiz eta hiri hori estatu horren barruan dagoen, baizik eta «Bartzelona (Katalunia)», hiri hori nazio horri lotuta ikusten dugulako euskaldun gehien-gehienok. Zenbat eta nazio hurbilagoa eta bere eskubideen aldarrikatzaileagoa izan (Katalunia, Galizia, Korsika...), orduan eta joera handiagoa dugu nazioa aipatzeko, estatua aipatu beharrean.
Estatu federalen kasuan, barruko banaketa administratiboa aipatzeko joera handirik ez dugu, euskaldun gehienek ez dakitelako adibidez Ipar Dakota edo Zürich kantonamendua non dauden, Estatu Batuen eta Suitzaren barruan. Beraz, euskaldun gehienentzat ez da informazio baliotsua estatuaren barruko banaketa administratibo hori, hiri senidetuen zerrendaren barruan aipatzeko arrazoirik ez dut ikusten.
Bete datu bat, berriz, aipatuko nuke: noiztik dauden senidetuta hiri horiek. Datu interesgarria iruditzen zait. --Xabier Armendaritz 2018-08-09, 08:30 (UTC)

Munduko hiriak lehiaketako SARIA

Kaixo EnekoPanamá! Zorionak lehiaketako saria irabazteagatik! Honen bidalketa kudeatzeko idatzi mesedez hezkuntza@wikimedia.eus helbidera. Mila esker! --Edagit; (erantzun hemen) 9:56, 3 iraila 2018 (UTC)

Erreferentzien zerrendarako zutabe kopurua

Kaixo, Enekoǃ Aramaion egin duzun aldaketa hau desegin dut. Izan ere, egizu aproba: klika ezazu aurreko «aldaketa hau» hitzetan dagoen estekan, zoaz artikuluaren bukaerara, eta, «Erreferentziak» atalean zaudenean, handitu zooma. Ikusiko duzu lau zutabetan jarrita erabat desitxuratuta ageri direla erreferentziak. Eta batzuk zoom handiarekin ikusi behar izaten dugu artikulua, ikusmena ez dugulako on-ona. Beraz, guztientzat ondo agertu dadin, hobe da «30em» edo «40em» aukera erabiltzea:

{{erreferentzia_zerrenda | 40em}}

edo

{{erreferentzia_zerrenda | 30em}}

Horrela, zutabe kopurua egokitu egiten da irakurleak jarri duen zoomaren arabera. Ondo ibili. --Xabier Armendaritz 2020-04-09, 15:07 (UTC)

Aupa! Orain arte aldatu ditudan udalerrien orri guztietan, "40em" jarri dut. Hasiera baten, dakizuenez, beste kopuru ezberdinak jarri nituen, baina geroago guztiak konpondu nituen. Horrela jarraituko dut lanean, Lizarra merindadeko udalerri guztiekin. Dagoeneko, Araban dauden guztiak konpondu ditut. Mila esker, agur! --EnekoPanamá (eztabaida) 11:40, 20 apirila 2020 (CEST)[Erantzun]

Herritar ospetsuei erreferentziak jartzea

Kaixo, Enekoǃ Ikusi dut zenbait udalerriren artikuluetan herritar ospetsuei erreferentziak jartzen ari zarela. Herritar ospetsuren batek oraindik artikulurik ez badu, ondo dago hor erreferentziaren bat jartzea; baina pertsona horrek dagoeneko bere artikulua baldin badu, alferrik da «Herritar ospetsuak» atalean erreferentziak jartzea, erreferentzia horiek pertsona horri buruzko artikuluan jarri behar dira.

Artikuluak erreferentzia egokiekin hornitzea oso beharrezkoa da, baina hobe dugu alferrik diren erreferentziak ez jarri, artikuluak astunegi ere ez bihurtzeko. Horregatik kendu dut erreferentzia hau.

Ondo-ondo ibili. --Xabier Armendaritz 2020-04-13, 15:55 (UTC)

Aupa! Herritar ospetsuei erreferentzia gutxi jarri dizkiet, aurrekoa irakurri ondoren, hori egiten ez nuen jarraitu. Egunen batean konponduko ditut. Mila esker, agur! --EnekoPanamá (eztabaida) 11:45, 20 apirila 2020 (CEST)[Erantzun]

Erreferentzien ezkerraldean ezin da zuriunea jarri

Kaixo, Eneko:

Kodearen barruan, zuriune batzuk jartzea aukerakoa da. Nik horietako batzuk jartzen ditut, kodearen atalak hobeto ikusteko, kodearen xehetasunak garbiago ikusteko. Baina erreferentzien ezkerraldean jartzen ari zaren zuriune horiek (adibidez, hemen) ez dira onargarriak. Tipografia hondatzen dute. Esaldi bukaerako puntuaren ezkerraldean zuriunea jartzea bezain okerra da.

Beraz, utzi aldaketa kaltegarri horiek, eta segi ekarpen baliotsuak egiten. Lan bikaina egiten ari zara alkateen zerrendak osatzen eta abarretanǃ --Xabier Armendaritz 2020-04-20, 09:25 (UTC)

Aupa Xabier! Zuriunei buruz egiten ari nintzen aldaketa guztiak aproposak zirela uste nuen. Aldatu ditudan udalerrien orri guzti guztietan egin ditut... beraz, badaude aldatzeko gauza pila... Mila eker arreta deitzeagatik baita animoengatik! Ondo izan, agur! --EnekoPanamá (eztabaida) 11:54, 20 apirila 2020 (CEST)[Erantzun]

Erreferentziaren aurrekaldean zeuden eta beharrezkoak ez ziren zuriuneak kendutak daude alkateen taula guztietatik. --EnekoPanamá (eztabaida) 19:35, 20 apirila 2020 (CEST)[Erantzun]

Sosak (dineros)

Gabon EnekoPanamá! Ikusi dut diruaren gaia asko landu duzula. Nafarroako Erresuman, Antso VII.aren garaian, sosak erabiltzen zituzten (dineros, sanchetes). Hemen erabili dut, baina esteka gorria du. Animatzen? Ondo segi -Iñaki LL (eztabaida) 22:35, 27 maiatza 2020 (CEST)[Erantzun]

Arratsalde on Iñaki LL! Egia esanda, Erdi Aroko diruei buruz oso gutxi dakit. Dena den, ikusiko dut ea zerbait egiteko (eta ikasteko) gai naizen. Oso interesgaria lantzen ari duzun artikulua, animo eta mila esker! --EnekoPanamá (eztabaida) 17:18, 9 ekaina 2020 (CEST)[Erantzun]
Eskerrik asko Eneko! Ahal baduzu, perfekto; bestela, egingo diot nik sarreratxo bat. Ondo segi! -Iñaki LL (eztabaida) 21:12, 9 ekaina 2020 (CEST)[Erantzun]