Jump to content

Nabigazio menua

«Zuri»: berrikuspenen arteko aldeak

1.444 bytes added ,  Duela 5 hilabete
Etimologia
t (Autoritate kontrola jartzea)
(Etimologia)
 
Isaac Newton-ek aurkitu zuen, [[beira]] batetik, [[argi]] zuri bat pasatzerakoan, kolorea sortzen duten beste kolore guztietan deskonposatzen zela ikusterakoan. Fenomeno honek, [[dispertsio (argipena)|dispertsio]] izena hartzen du.
 
== Etimologia ==
Adituen ustez,<ref>{{erreferentzia|izena=Joseba A.|abizena=Lakarra|urtea=2019|izenburua=Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa (EHHE-200)|argitaletxea=Euskaltzaindia|orrialdea=670|orrialdeak=|ISBN=978-84-946477-8-9|hizkuntza=eu|egilea2=Manterola, Julen|egilea3=Segurola, Iñaki}}</ref> ''zur'' erroa eta *''-i'' partizipio-atzizkia bereizi behar dira hitzaren osaeran, inguruko [[Erdara|erdaretako]] zenbait kolore-izenetan ere gertatzen den bezala (ikus [[Gaztelania|gaztelaniazko]] ''morado'' edo [[Frantses|frantsesezko]] ''rosée'' partizipioak). Ez da harritzekoa, kontuan hartuta adjektiboak sortzeko ohiko baliabidea dela partizipioena (ikus euskaran bertan [[gorri]] eta [[hori]] kolore-izenak).
 
Erroak lotura zuzena luke egun ere erabiltzen den ''zur'' «zuhaitzen gaia; lantzeko egurra» hitzarekin. Hitzaren adiera ezberdinak eta ''zuritu'' «kolore zuria eman/hartu; azala kendu» eratorriarenak kontuan hartuta (bi partizipio markarekin, ''baltzitu'' 'belztu', ''hotzitu'' 'hoztu' eta abarrek bezalaxe), jatorrizko esanahia «zuritua, azalik gabea» zatekeen, eta handik «(egur) zurituaren kolorekoa» ([[Azkue]]<nowiki/>k "como la madera" dio) > «kolore argiko, zuri». Era berean, «ahul» eta «alfer» adierak azal gogorrik ez izatearekin lot daitezke, eta «faltsu», beharbada, pertsonaren "(ustezko) garbitasunarekin", ''zuritu'' «garbitu» (> «hutsegitea justifikatu, errugabetu») esanahiari lotuta.
 
== Zuria kulturan ==
Anonymous user