Mohenjo-daro: berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 27°19′45″N 68°08′20″E / 27.329166666667°N 68.138888888889°E / 27.329166666667; 68.138888888889
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Marklar2007 wikilariak «Mohenjo-Daro» orria «Mohenjo-daro» izenera aldatu du
tNo edit summary
 
1. lerroa: 1. lerroa:
{{eraikin infotaula}}
{{eraikin infotaula}}
'''Mohenjo-Daro''' ({{lang-sd|موئن جو دڙو}}, {{IPA|muˑənⁱ dʑoˑ d̪əɽoˑ}} ahoskatua, {{lang-eu|Hilen muinoa}}; {{lang-ur|{{nq|موئن جو دڑو}}}}) [[Pakistan]]eko aztarnategi arkeologiko garrantzitsuenetakoa da. [[Indo haraneko kultura|Indus haraneko kulturaren]] hiri bat zen. Bere antzinako izena ezezaguna da, baina oraingoak "hilen mendia" esangura du. Hirugarren milenio Kristoren aurretik sortua zen, hain zuzen ere, 2600, K.a. eta 1800 K. a.ren artean. [[Indus]] ibaiaren erriberan. Seguru aski ibaibidearen aldaketak hiri uzketa eragin zuen.
'''Mohenjo-daro''' ({{lang-sd|موئن جو دڙو}}, {{IPA|muˑənⁱ dʑoˑ d̪əɽoˑ}} ahoskatua, {{lang-eu|Hilen muinoa}}; {{lang-ur|{{nq|موئن جو دڑو}}}}) [[Pakistan]]eko aztarnategi arkeologiko garrantzitsuenetakoa da. [[Indo haraneko kultura|Indus haraneko kulturaren]] hiri bat zen. Bere antzinako izena ezezaguna da, baina oraingoak "hilen mendia" esangura du. Hirugarren milenio Kristoren aurretik sortua zen, hain zuzen ere, k.a. 2600 eta k.a. 1800ren artean. [[Indus]] ibaiaren erriberan. Seguru aski ibaibidearen aldaketak hiri uzketa eragin zuen.


== Hiriaren aurkikuntza ==
== Hiriaren aurkikuntza ==


Aztarnategia 1920an aurkitu zuen [[Sir John Marshall]]ek. Bera, Indoren kulturen aztarnak aurkitzeko lehena izan zen. Mohenjo-Daroren hondarrak, [[Harappa]], Indo haranaren kulturaren beste hiri nagusia, baino hobeto kontserbatuak dira. 1980an [[UNESCO|Unescok]] munduko kultur ondarea izendatu zituen Mohenjo-Daro hondarrak.
Aztarnategia 1920an aurkitu zuen Sir [[John Marshall]]ek. Bera, Indoren kulturen aztarnak aurkitzeko lehena izan zen. Mohenjo-daroren hondarrak, [[Harappa]], Indo haranaren kulturaren beste hiri nagusia, baino hobeto kontserbatuak dira. 1980an [[UNESCO|Unescok]] munduko kultur ondarea izendatu zituen Mohenjo-daro hondarrak.


== Aztarnategia ==
== Aztarnategia ==


Mohenjo-Daro hiriak bere une hobean 35.000 biztanle inguru omen zituen. Hiriaren defentsa, buztin, edo lur iradokiaz egindako harresiak zituen eta zabaleraz kilometro bat inguru zen. Bi zatitan banatuta zegoen: gotorlekua, menditxo baten gainean, administrazioko, eta seguru aski erlijio zentroari ostatu eman ziona, eta hiri baxua, auzotegi komertzialak, bihitegiak eta bizitegiak zeuden lekua. Hiria [[hirigintza]]ren aldetik planifikatua zela omen da.
Mohenjo-daro hiriak bere une hobean 35.000 biztanle inguru omen zituen. Hiriaren defentsa, buztin, edo lur iradokiaz egindako harresiak zituen eta zabaleraz kilometro bat inguru zen. Bi zatitan banatuta zegoen: gotorlekua, menditxo baten gainean, administrazioko, eta seguru aski erlijio zentroari ostatu eman ziona, eta hiri baxua, auzotegi komertzialak, bihitegiak eta bizitegiak zeuden lekua. Hiria [[hirigintza]]ren aldetik planifikatua zela omen da.


== Zitadela ==
== Zitadela ==
124. lerroa: 124. lerroa:
|hizkuntza = en}}</ref>
|hizkuntza = en}}</ref>
}}
}}

== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda}}


== Kanpo estekak ==
== Kanpo estekak ==

Hauxe da oraingo bertsioa, 12:41, 21 ekaina 2020 data duena

Mohenjo-daro
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Indo haraneko kultura
Kokapena
Estatu burujabe Pakistan
Province of Pakistan Sindh
Division of PakistanLarkana Division
District of PakistanLarkana District
Koordenatuak27°19′45″N 68°08′20″E / 27.329166666667°N 68.138888888889°E / 27.329166666667; 68.138888888889
Map
Arkitektura
Azalera240 ha
Gizateriaren ondarea
Irizpidea(ii) eta (iii)
Erreferentzia138
Eskualdea[I]Asia eta Ozeania
Izen-ematea1980 (IV. bilkura)
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Mohenjo-daro (sindhiz: موئن جو دڙو, muˑənⁱ dʑoˑ d̪əɽoˑ ahoskatua, euskaraz: «Hilen muinoa»; urduz: موئن جو دڑو‎‎) Pakistaneko aztarnategi arkeologiko garrantzitsuenetakoa da. Indus haraneko kulturaren hiri bat zen. Bere antzinako izena ezezaguna da, baina oraingoak "hilen mendia" esangura du. Hirugarren milenio Kristoren aurretik sortua zen, hain zuzen ere, k.a. 2600 eta k.a. 1800ren artean. Indus ibaiaren erriberan. Seguru aski ibaibidearen aldaketak hiri uzketa eragin zuen.

Hiriaren aurkikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aztarnategia 1920an aurkitu zuen Sir John Marshallek. Bera, Indoren kulturen aztarnak aurkitzeko lehena izan zen. Mohenjo-daroren hondarrak, Harappa, Indo haranaren kulturaren beste hiri nagusia, baino hobeto kontserbatuak dira. 1980an Unescok munduko kultur ondarea izendatu zituen Mohenjo-daro hondarrak.

Aztarnategia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mohenjo-daro hiriak bere une hobean 35.000 biztanle inguru omen zituen. Hiriaren defentsa, buztin, edo lur iradokiaz egindako harresiak zituen eta zabaleraz kilometro bat inguru zen. Bi zatitan banatuta zegoen: gotorlekua, menditxo baten gainean, administrazioko, eta seguru aski erlijio zentroari ostatu eman ziona, eta hiri baxua, auzotegi komertzialak, bihitegiak eta bizitegiak zeuden lekua. Hiria hirigintzaren aldetik planifikatua zela omen da.

Zitadela[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zitadelan, eraikin aipagarrienak hauek dira: bainu nagusia, bihitegia eta apaizen etxea. Lehenengoa, igerileku antzekoa zen. Dimentsioak: 12m luze, 7m zabal eta 2,4m sakon. Tankea alde guztietatik, hegoaldetik izan ezik, zutabez inguratuta zegoen. Hori dela eta, arkeologoek pentsatzen dute eraikinaren sarrera hegoaldetik zegoela. Zutabeak, hiru egitura kontzentrikoetan antolatuta daude.

Marshallen arabera, ura zetorren Putzu batetik, alboko gela txiki batean kokatuta, eta bazter bateko isurbidera zihoan. Isurbidea, pasabide arkitektonikoki landua izango zen, gizon bat erraz sartzeko modukoa.

Bainu nagusiaren Mendebaldean, Bihitegia (Wheelerren arabera) zegoen. Gehienez zurez egindako egitura handia zen, baina teilatu lauaz estalita. Estalia oso astuna zela omen da, zutabe askoren aztarnak aurkitu zituztelako. Dimentsioak: 50m luze eta 27m zabal, 1350 m2 inguru. Goiko partean aireztapen ubideak aurkitu ziren.

Apaizen etxea, orain, zaila ulertzeko harresien taldea da. Hipotesi batzuk esaten dute erlijio zentroa edo administratzailearen eraikina zela. Gutxi gora behera 70m luzera bider 24m zabalera du. Gelak oso ezberdinak ziren, eraikinaren erdian oso txikiak eta iparreko eta hegoaldeko aldeetan handiagoak bihurtzen dira.

Beheko hiria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beheko hirian, etxe handienak 20 gela ingurukoak dira eta estantziak patio baten edo batzuen inguruan ordenatuak zeunden. Patioetan eskaileren aztarnak aurkitu dira, beraz teilatu laua edota pisu altuak zeuzkaten etxeek. Biztanle txiroenak gela bateko etxeetan bizi omen ziren. Pezu edo adreilu gordin zen eraikuntzaren material nagusia.

Kale ugarik adreiluz egindako estoldak zeuzkaten, erregistroarekin. Etxeak komunak zituen, zeramikaz egindako ontziekin, gero kaleko estoldetan husteko eta garbitzeko.

Beheko hiriko kale nagusia, 9,5m zabalera zeukan. Hiria iparretatik hegoalderantz zeharkatzen du eta zoladura zeukan. Beheko hirian, eltzegile, tindalari, errementari eta artisauen lantegiak zeunden. Material inportatuak lantzen zituzten, komertzioaren froga. Besteak beste, merkataritza, nekazaritza, eta artisautza ziren bere lanbide nagusiak.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

    Datu klimatikoak (Mohenjo-daro)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 29.4 36.5 45.5 48.5 53.5 51.7 47.6 46.0 43.5 49.5 39.2 30.6 '
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 24.8 26.2 32.1 38.7 43.8 44.2 40.9 38.7 37.5 35.2 30.5 24.8 34.8
Batez besteko tenperatura (ºC) 16.0 17.0 22.7 28.8 33.9 35.8 34.4 32.8 31.1 26.7 21.1 16.0 26.4
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 7.3 7.9 13.3 18.9 24.0 27.4 27.9 27.0 24.7 18.2 11.8 7.3 18
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) −5.4 -4.0 2.2 3.0 13.0 15.6 18.4 18.0 14.5 0.0 -1.0 -4.0 '
Pilatutako prezipitazioa (mm) 2.6 5.8 3.4 2.9 2.2 2.5 39.9 26.6 6.6 0.4 0.9 6.3 100.1
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 0.2 0.5 0.9 0.2 0.3 0.4 1.9 1.4 0.3 0.1 0.1 0.3 6.6
Iturria: PMD (1991–2020) [1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]